Itzulpena: Jon Alkorta Martiartu doktorea (UPV/EHU)
Begirada bat unibertsoari
Agian gizakia liluratu zuen lehen irudia ilunabarreko zeru izarduna izan zen. Ikusmena eragotziko zuen argirik gabe, gizonak astroak nola mugitzen ziren eta urtaroak nola aldatzen ziren ikusi zuen. Egin diezaiogun errepaso bat izarrek gure imaginario kulturalean utzitako arrastoari.
Lehen errepresentazio astronomikoa
Irudikapen astronomiko baten lehen testigantza Frantzian Lascauxeko kobazuloetan aurkitzen da, historiaurreko pinturaren altxorretako bat Kantabriako Altamirarekin batera. Zehazki, zezenen kobazuloaz ari gara, duela 17.000 urte ingurukoa. Haitzulo honetan, zezenak edo, hobeto esanda, uroak irudikatzen dituzten labar-margo batzuk daude (animalia horien aztarnak San Isidro Museoan – Madrilgo Jatorria-n ditugu).
Badakigu, halaber, hauen helburua magikoa izan litekeela. Hauetariko bati erreparatzen badiogu, oso gauza bitxia aurkituko dugu: sei puntuko serie bat ikusiko dugu haren barruan, Tauroren konstelazioari dagokion Pleiadeen izar multzoa gogorarazten diguna. Beraz, etorkizunean Tauro konstelazioa izango denaren historiaurreko jatorri posible baten aurrean gaude. Kasualitatea dirudi, baina nik ez dut uste horrela denik.
Denderako Sabai astronomikoa
Egipziarrak
Giza piramideei begiratuz gero, Orion konstelazioarekin lerrokatuta daudela dirudi. Gutxienez espekulazio bat da eta hau gaur egun aztertzen ari diren beste lerrokadura askoren artean lehena da.
Egiptoko hilobietan ere badira zeruko irudikapenak: zehazki, “Sabai astronomikoa” deritzona dugu Denderako Hator jainkosaren tenpluan, gure aroko I. mendekoa. Erromatarren dominazio garaian egina izan zen. Han jainko multzo oso bat ikus dezakegu, bakoitza zodiakoaren bere zeinuarekin batera, zeru izartsu baten gainean. Hator jainkosa, behi-buruarekin eta bere adarren artean eguzkia irudikatzen duen zirkulu batekin, esne-bidearen irudikapena litzateke.
Gizona eta Unibertsoa, Hildegarda Bingengoa
Kristautasunean
Irudikapen asko aurki ditzakegu non Jainko Aita agertzen den Zerua, izarrak eta Lurra zazpi egunetan sortzen. Hala ere, unibertsoaren errepresentazio kristau berezi batera joko dut. Aski ezaguna den errepresentazio bat da.
Alemanian XII. mendeko Hildegarda Bingengoa mistikaren obra dugu. Emakume hau aitzindari izan zen, eta bere jakituria handiagatik eta ikusmen-dohainengatik ezagutzen da. Idatzi zituen liburuen artean Liber divinorum operumdago, non oso irudikapen esanguratsua aurkitzen dugun: hemen Jainkoaren semea Kosmosa ordenatzen agertzen da.Erdian agertzen den gizakia, mikrokosmosa irudikatuz, Unibertsoaren isla litzateke, makrokosmosa dena. Erlazio hori irudikatzeko, zirkulu zentrokide eta izpi batzuk aurkezten dira, planetak eta izarrak gizakiaren gorputzeko atal bakoitzarekin lotzen dituztenak. Kosmosaren eta gizakiaren arteko harreman honen bidez, Hildegarda Bingengoak gaixoak sendatzeko erabiliko zituen printzipio medikuak ezarriko zituen.
Azteken Eguzkiaren harria
Beste kulturetan
Azteken inperioan badakigu oso ondo ezagutzen zituztela zeruko esfera eta izarren joan-etorriak. Horrela, bi egutegi egiteko gai izan ziren: bata 365 egunekoa, eta bestea, sakratua, 260 egunekoa. Eguzkiaren harria deiturikoan Tanatiuh eguzkiaren jainkoa erdian aurkitzen dugu eta bere inguruan kreazioaren eta suntsipenaren lau aroak. Bosgarren aroan bizi zirela uste zuten, azkena izango zena; eta horrelaxe izan zen Erdialdeko Amerikako inperio honentzat.
Txina milenaristara joanez gero, unibertsoaren ezagutzaren arrastoak ere aurki ditzakegu kultura honetan. Zehazki, Ming dinastian, XV. mende inguruan, hainbat gertaera astronomikoren 800 irudi eta horien ondorio astrologikoak biltzen dituen liburu bat idatzi zen. Planetak eta horien mugimenduak, konstelazioak, eguzki-orbanak eta gertaera meteorologikoak ikus ditzakegu bertan. Gainera, fenomeno fantastikoak daude irudikatuta: zerutik erortzen den haragia, dragoiak eta txanpon euria. Horietako bakoitzak esanahia argitzen digun bere azalpena du.
Zeruaren ezagutza zientifikoa
Nola ez, Leonardo da Vincik izan behar zuen fenomeno astronomikoen zergatia azaltzen saiatu zen lehenengoetako bat. Izan ere, Leonardok, Leicester Codex deiturikoan (munduko libururik garestiena, orain Bill Gatesen jabetzan), eskema batzuk marraztu zituen ilargiaren faseak honek eguzkiarekiko zuen posizioaren arabera azaltzen saiatzeko asmoz. Horixe izango litzateke gizakiak ilargia gauero desberdin ikusteari emandako lehen azalpenetako bat. Baina Galileok ez zuen teleskopioa 1609a arte asmatu.
Cyrano de Bergerac. Ilargiaren eta eguzkiaren estatuak eta inperioak, 1687.
Ilargia
Orain ilargira iristeko ideiari buruzko anekdota bitxi bat. XVII. mendeko Frantzian, gizakiak ilargia eta eguzkia nola bisitatu zitzakeen deskribatzen digu Cyrano de Bergerac-ek bere 1687ko Ilargiaren eta eguzkiaren estatuak eta inperioak lanean. Gizakiaren satira bat da, non gizakiak, makina esferiko moduko baten bidez, ilargira eta eguzkira bidaiatu ahal zuen. Liburu honetako grabatuetako batean, kapsula garden moduko batean gizon batek zerura egindako igoera ikus dezakegu. Lan hau zientzia fikzioaren aurrekarietako bat da.
Eta nola ez, ezin dugu astronomia garaikidearen historiaren mugarri nagusia aipatu gabe utzi: 1969ko uztailaren 21ean gizakia azkenean ilargira iritsi zen. Apolo XI misioarekin izan zen. Han, Neil Armstrongek eta Buzz Aldrinek oinak jarri zituzten gure satelitean. Agian gizakiaren historiako irudirik ikonikoenetako bat eta, halaber, gizakiarentzat urrats txiki eta gizateriarentzat urrats handi hori irudikatzen duena Aldrinek ilargian egindako aztarnaren argazkia da.
OpenEdition le sugiere que cite este post de la siguiente manera:
Dr. Pedro Ortega (3 de agosto de 2023). Una mirada al universo. El blog de Tartalo. Recuperado 19 de marzo de 2025 de https://doi.org/10.58079/unvt