Digital resources in the Social Sciences and Humanities OpenEdition Our platforms OpenEdition Books OpenEdition Journals Hypotheses Calenda Libraries OpenEdition Freemium Follow us

Valquirias: guardianas del Valhalla

Itzulpena: Jon Alkorta Martiartu doktorea (UPV/EHU)

Valkiriak: Valhalla-ren zaindariak

“Valkiria” hitza gure ondare kulturalaren parte da. Hitz hau Eskandinaviako paradisura edo Valhallara borrokan eroritako gudariak zeramatzaten emakume-jainkoekin lotzen dugu. Neurri handi batean, kontzeptu hori Wagnerren operei esker sartu da gure iruditerian, Valkirien kabalgata izeneko musika-pieza ezaguna horien artean. Egia esan, emakume boteretsu hauek germaniar mitologiaren parte dira Odin bera baino lehenagotik. Ezagutu dezagun hauen jatorria eta eskandinaviar kulturaren bilakaerarekin izan duten lotura.

Nor ziren Valkiriak?

Bitxia bada ere, “Valkiria” terminoak jatorri oso zaharra du. Eskandinaviar hizkuntzan (valkyria) zein ingelesean (waelcyrge) agertzen da; bietan “borrokako hildakoak aukeratzen dituena” esan nahi du. Bere sustraia (val-) hildakoekin lotzen da eta “Valhalla” (guduan eroritakoak bizi diren tokia) eta “Valfödr”, “borrokan hildakoen aita” esan nahi duen Odinen deitura, hitzetan ere agertzen da. Jatorriz, jainko honi edo Valhallari buruzko lehen aipamenak egin aurretik, Valkiriak arimak oinazetzeko hileta-izpiritutzat hartzen ziren. Litekeena da egungo ezaugarriak testuinguru mitologiko horrekin lotu zirenean definitzea.

Hainbat iturriren bidez ezagutzen ditugu gerlari horien ezaugarriak, batez ere Eddak eta Islandiako sagen bitartez. Snorri Sturluson Erdi Aroko egilearen arabera, hauen zereginetako bat edariak zerbitzatzea eta Valhallako oturuntza handiko mahaiak prestatzea zen. Gainera, Odinen izenean, borrokaldietan garaipena nork lortuko zuen aukeratu eta nortzuk hilko ziren erabaki behar zuten. Ondoren, eroritako borrokalariak paradisura eramaten zituzten. Badakigu, halaber, heriotzaren eta gorpua jasotzearen uneak berekin zekarrela gorpuaren eta valkiriaren arteko sexu-lotura bat, estasi mistiko baten antzeko zerbait.

Valkiria, Arthur Rackham. 

Valkiria garrantzitsuenak

Mitologiak valkiria berezi batzuei buruz hitz egiten digu, gainerakoek baino presentzia handiagoa dutenak Erdi Aroko testuetan eta inskripzio errunikoetan. Horiei lotutako istorioak eta datu interesgarriak ezagutzen ditugu. Brynhildr (Brunilda) da ezagunena, zalantzarik gabe. Volsunga Saga-n agertzen da eta bere izenak “batailarako kota” esan nahi du. Ezaguna egin zen Wagnerrek Rhineko urrea opera-ziklorako erreskatatu zuenean. Han Sigfrido heroiarekin lotzen da.

Aipatu behar dugun beste valkiria bat Sigrun da (“garaipenaren sekretua”), Helgakviða Hundingsbana-ren bi liburukietan agertzen dena. Bere izena dontzeila horietako batzuen berezitasun batekin lotzen da: magiarekin izan dezaketen lotura, hain zuzen ere. Harremana ez dago argi, baina kontakizun batzuek hori adierazten dute. Honi dagokionez, Hildaren (“bataila”) berpizteko boterea aipa dezakegu, honen istorioak bi Edda-tan aurkitzen ditugularik. Borrokalari hilak berpizteko eginkizuna zuen. Berezitasun gisa, bere aita Högni eta bere senarra Hedin gizakiak zirela aipatzen da.

Gunnr eta Skögul ere oso garrantzitsuak izango ziren, inskripzio errunikoetan agertzen baitira. Lehenengoa Rökeko harrian aipatzen da, Ödeshög-en (Suedia), orain arte aurkitu den eta inskripzio erruniko gehien duen arrokan. Bigarrenaren izena Bergen-en (Norvegia) dago, XIII. mendeko aztarna arkeologiko batean.

Valhallan

Odin, Georg von Rosen. 

Narrazio batzuen arabera, valkiriak Odinen alabak ziren. Hala ere, ikusi dugun bezala, batzuk gizakien ondorengoak ere baziren. Istorio zabalduenak azaltzen duenez, jainko honen zerbitzura egon arren Freyjaren begiradapean zeuden. Haien eginkizuna, lehen esan bezala, borrokan eroritako gudariak hartu eta Valhallara eramatea zen. Leku mitiko honetan, Odinek armada bat biltzen zuen Ragnarök garaien amaierako guduan borrokatzeko.

Valhalla jauregi erraldoia zen, bostehun eta berrogei ate zituena, eta haietako bakoitzetik zortziehun gerlari ere sar zitezkeen. Hogei ibai omen zetozen bertatik. Paradisu horretara iristeko, borrokalariek Odini eskaini behar zioten bizitza, eta haren marka izan behar zuten: erritual iniziatiko baten bidez hartutako lantza-zauria. Lesio hori heriotzaren ondoren ere egin zitekeen, bizitzan proba gainditu ez bazen.

Gauzak horrela, behin gatazka hasita, Valkiriak bele edo arrano forma hartzen zuten eta Valhallara eraman nahi zituzten borrokalariak aukeratzen zituzten. Borrokan zerura begiratzen zuten haiek ikusi eta aukeratzen zituztela uste zen. Jauregira iristean, valkiriek ezti-urez betetako adarrez lausengatzen zituzten gerlariak. Gero, Odinen inguruko oturuntza handian zerbitzatzen zituzten.

Baina valkiriek errekrutatutako gerlari guztiak ez ziren aski Ragnarökeko azken epaiketan garaile irteteko. Gerra izugarrian Odin, Æsir jainkoen buru, bere etsaien aurka borrokatuko zen (Loki, jotunak eta erraldoiak, Surt buru zutela). Gertaera hori izango litzateke ezagutzen dugun unibertsoa suntsituko lukeen hondamendi handia. Hala ere, hor ez zen istorioa amaitzen: birjaiotze berri bat egongo zen, bizi-ziklo berri bat.

Labur esanda, jainkotiarrak edo gizakiak, gaiztoak edo onberak, valkiriek funtsezko papera jokatzen zuten bikingoen bizitzan, heriotzaren ondoren Odin jaunaren etxera eramaten baitzituzten. Ezerk ez zuen herri hura gerarazten gerran, ziur baitzeuden gloria zain zutela beste aldean, non betierekotasuna igaroko baitzuten neskame ederrekin batera.

Dr. Pedro Ortega

Ingeniero Industrial, Historiador del Arte, Máster en Edición Digital y Doctor en Estética. Es Gestor Cultural de Patrimonio Mundial del Ayuntamiento de Madrid. Edita la revista académica Herejía y Belleza y dirige el sello académico Ediciones Aulós. Es autor en Penguin Random House y ha escrito artículos para El Imparcial, Jot Down e Historia National Geographic, entre otros medios. Pedro Ortega PhD Industrial Engineer, Art Historian, with a M.A. in Digital Publishing and a PhD in Aesthetics. He is the cultural manager at the World Heritage Service of the Madrid City Council. He is a published author at Penguin Random House and has written articles for El Imparcial, Jot Down and Historia National Geographic, among others. Pedro Ortega doktorea Industria Ingeniaria, Artearen Historialaria, Edizio Digitaleko Master-duna eta Estetikan Doktorea. Kultur kudeatzailea da Madrilgo Udaleko Munduko Ondare Zerbitzuan. Penguin Random House-ko idazlea da eta artikuluak idatzi ditu El Imparcial, Jot Down eta Historia National Geographic-entzat, besteak beste.

More Posts - Website

Follow Me:
LinkedIn


OpenEdition le sugiere que cite este post de la siguiente manera:
Dr. Pedro Ortega (3 de agosto de 2023). Valquirias: guardianas del Valhalla. El blog de Tartalo. Recuperado 19 de marzo de 2025 de https://doi.org/10.58079/unvu


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.