Digital resources in the Social Sciences and Humanities OpenEdition Our platforms OpenEdition Books OpenEdition Journals Hypotheses Calenda Libraries OpenEdition Freemium Follow us

Las bocas del infierno. El mundo oscuro de los mayas

Itzulpena: Jon Alkorta Martiartu doktorea (UPV/EHU)

Infernuko ahoak. Maien mundu iluna.

 Sarrera honetan duela gutxi argitaratutako liburu bat dakarkizut, Miguel Rivera Doradoren Las bocas del infierno. Imágenes mayas de una teoría universal, Miraguanoren eskutik. Maien kulturan eta beraien sakratuaren kontzeptuan interesa baduzu, jarraitu irakurtzen.

Autorea

Miguel Rivera Dorado Maiar Kultura irakaslea da Madrilgo Unibertsitate Konplutensean. Bere ikerketan mugarri bezala Pariseko École Pratique des Hautes Études-en emandako hitzaldiak aipa ditzakegu. Gainera, Ameriketako hainbat herrialdetan indusketak egin ditu ia 30 urtez, eta 1986an Mexikoko Espainiaren Misio Arkeologikoaren zuzendari izendatu zuten. Bere ikerketa nagusia Oxkintok-en egin du, Yucatanen, non Satunsat-en labirinto famatua ikertu zuen. Espainiako zein nazioarteko aldizkarietan artikuluez gain, hamar bat liburu ere argitaratu ditu.

Elkarrizketa labur bat

Pedro Ortega: Zure liburuak maien zibilizazioaz eta honek Beste Munduarekin duen harremanaz hitz egiten digu. Testuinguruan jartzeko, adieraz iezaguzu zein denboralditan egon ziren aktibo eta zein eremu okupatu zituzten geografikoki.

Miguel Rivera: 2000 urte inguruz, k.a. 500 eta k.o 1500 artean. Ia 300.000 kilometro karratu hartu zituzten Yucatán penintsulan eta Mexiko, Guatemala eta Belicen.

P.O.: Maien zibilizazioa ulertzeko irakurri beharreko liburu bat Popol Vuh da. Nahiz eta liburu hau eta beste zenbait Kolondar garaiean eginak izan, zein gako eskaintzen dizkigute maien mundu sakratua ulertzeko?

M.R.: Popol Vuh maien mundu-ikuskera eta pentsamendu erligiosoaren oinarri diren sorkuntza mitoen inguruko idatzizko zein ahozko tradizioaren bilduma bat da.

P.O.: Zilegi da maien mundu sakratuak animaliekin lotura duela esatea? Zer irudikatzen dute beraien faunako animalia ezberdinek? 

M.R.: Egipton bezala, ideia metafisikoei forma emateko inspirazio iturri dira animaliak.

P.O.: Hitz egin dezagun maien eraikin sakratuei buruz. Zeintzuk dira egin zituzten hileta-eraikin nagusiak? Zer dira aurrealde zoomorfoak eta zer esanahi zuten maientzat? 

M.R.: Piramideak. Aurrealde zoomorfoak Hildakoen Mundurako ateak dira.

P.O.: Zure liburuan, leku eta garai ezberdinetan, gizakiak oinarrizko arazoei antzeko erantzunak eman dizkiela argudiatzen duzu. Zein da teoria honen funtsa?

M.R.: Gizakiaren batasun biologiko eta psikikoa eta ingurunera egokitzeko bere borondatea.

P.O.: Amaitzeko, emaizkiguzu liburuan aurkituko duguna ulertzeko gako batzuk.

M.R.: Liburua antzinako maiek Beste Munduaren inguruan zuten kontzepzioaren sekretuak argitaratzeko saiakera bat da.

Liburua

Maien kulturan eta azpimunduaren beraien ikuskeran interesa baduzu, Rivera irakasleak informazio andana eskaintzen digu bere liburu berrian. Honako esteka honetan eros dezakezu:

Las Bocas del Infierno – Miraguano Ediciones – Miraguano  www.miraguano-sa.es

Dr. Pedro Ortega

Ingeniero Industrial, Historiador del Arte, Máster en Edición Digital y Doctor en Estética. Es Gestor Cultural de Patrimonio Mundial del Ayuntamiento de Madrid. Edita la revista académica Herejía y Belleza y dirige el sello académico Ediciones Aulós. Es autor en Penguin Random House y ha escrito artículos para El Imparcial, Jot Down e Historia National Geographic, entre otros medios. Pedro Ortega PhD Industrial Engineer, Art Historian, with a M.A. in Digital Publishing and a PhD in Aesthetics. He is the cultural manager at the World Heritage Service of the Madrid City Council. He is a published author at Penguin Random House and has written articles for El Imparcial, Jot Down and Historia National Geographic, among others. Pedro Ortega doktorea Industria Ingeniaria, Artearen Historialaria, Edizio Digitaleko Master-duna eta Estetikan Doktorea. Kultur kudeatzailea da Madrilgo Udaleko Munduko Ondare Zerbitzuan. Penguin Random House-ko idazlea da eta artikuluak idatzi ditu El Imparcial, Jot Down eta Historia National Geographic-entzat, besteak beste.

More Posts - Website

Follow Me:
LinkedIn


OpenEdition le sugiere que cite este post de la siguiente manera:
Dr. Pedro Ortega (5 de septiembre de 2023). Las bocas del infierno. El mundo oscuro de los mayas. El blog de Tartalo. Recuperado 3 de diciembre de 2024 de https://doi.org/10.58079/unvv


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.