Digital resources in the Social Sciences and Humanities OpenEdition Our platforms OpenEdition Books OpenEdition Journals Hypotheses Calenda Libraries OpenEdition Freemium Follow us

Los secretos de Alphonse Mucha, el padre del Art Nouveau

Itzulpena: Jon Alkorta Martiartu doktorea (UPV/EHU)

Alphonse Mucha-ren sekretuak, Art Nouveau-aren aita

Alphonse Mucha mende amaierako Parisko Art Nouveauaren adierazgarri handi gisa ezagutzen den artista da. Baina hain ezaguna ez dena bere filiazio masonikoa, zuen balizko okultismoaren ezagutza eta jainko eslaviarren alde egindako aldarrikapena dira.

Aste honetan, hainbeste maite dudan irudi artistiko honetara hurbilduko gara, zeinak asko ezkutatzen duen sakon aztertzen ez bada.

Pariseko arrakasta

Alphonse Mucha 1860an jaio zen Bohemian, gaur egun Txekiar Errepublikaren zati dena, baina une hartan Austrohungariar Inperioaren menpe zegoena. 1887an Parisera joan zen Arte Grafikoak ikastera, eta laster ezagutu zuen bere lanak arrakasta. 1895ean, kasualitatez kartelgile bat gaixotu egin zen, eta Muchari eman zioten Théâtre de la Renaissance antzokiko Gismonda antzezlanerako kartel bat diseinatzeko mandatua. Obra honek une hartako musa zuen protagonista: Sarah Bernhardt. Hain arrakastatsua izan zen kartela eta hain zirrara handia eragin zion Bernhardti, ezen Alfons Mucha bere artista nagusi bihurtu baitzen eta, kartelak diseinatzeaz gain, dekoratuak eta bitxiak ere diseinatu baitzituen musaren gustuari erantzunez.

Hortik aurrera, bere ibilbidea zeharo arrakastatsua izan zen eta publizitate-kartel eta iragarki ugari diseinatu zituen bere estiloa sendotuz, gaur egun Art Nouveau izenez ezagutzen duguna sortuz.

Parisko 1900eko erakusketa

Alphonse Mucha. Bosnia eta Herzegovinaren alegoria

Garaiko ekitaldi garrantzitsuenak erakusketa unibertsalak ziren. Horietan nazioek beren sortzaileen hoberena eta egindako aurrerapen zientifikoak erakusten zituzten, garapen artistiko eta teknologikoari babesa erakusteko.

Horrela iritsi zen 1900ko Parisko Erakusketa Unibertsala, non Muchak bi standetan hartu zuen parte: Austriakoan eta Bosnia-Herzegovinakoan.

Bigarren kolaborazio hau azpimarratu behar da bereziki, herrialde eslaviar honek Muchari bidaia bat ordaindu baitzion bere lurretan zehar, eta gure artistak bertan aurkitu zuen eslaviar herriaren historia eta, aldi berean, bere sustraiak kultura honetan oinarritzen zirela jabetu zen.

Hortik aurrera, Alphonse Mucharen alderdi nazionalista ikus dezakegu, bere artean agertuko dena. Eta ez hori bakarrik, kausa txekiarreko aktibista bihurtuko da eta bere pintzelekin eta eraginarekin austriarren aurka borrokatuko du.

Mucha eta Pariseko 1900eko Erakusketa Unibertsalaz gehiago jakin nahi baduzu:

 Tienda – Jot Down Cultural Magazine – París 1900  www.jotdown.es Paris 1900 zortzi saiakerez osatutako bilduma da, gutxi gorabehera 1880 eta 1920 bitartean Argiaren Hirian izandako kultura-adierazpen garrantzitsuez hitz egiten diguna. Denboraldi labur horrek zinemagintza bezalako nobedadeak ezagutu zituen, Art Nouveau jaiotzen ikusi zuen, Auguste Rodinen lanak miretsi zituen eta Erakusketa Unibertsalari esker ikuskizun bikaina izan zen.

“Gure Aita” masoniko bat

Le Pater marrazkia. 1899. 

Mucharen ibilbidean gutxien nabarmentzen den alderdietako bat bere filiazio masonikoa da. Mundu honetan Parisko Logiaren bitartez sartu zen, baina urteekin Txekoslovakiako Logiako Maisu Handia izatera iritsi zen.

Hasieran, “Gure Aita”-ren otoitzarekin liburu bat diseinatzeko komisionatua izan zen. Errezu hau oso garrantzitsua da masoneriaren barruan.

Otoitzeko estrofa bakoitzerako hiru xafla diseinatu zituen Muchak sinbologiaz jositako diseinu modernista bat sortuz, marrazki sinbolista bat, non, Jesus edo gurutzea irudikatu beharrean, irudi femeninoak edo androginoak baino ez diren agertzen, eta paragrafo bakoitzeko testu apaingarria duen lamina bat.

Zalantzarik gabe, enkargu horretan elementu masonikoak eta okultistak nahasten dira neurri berean. Bibliofiliaren altxor handia da.

Stantovit

Alphonse Mucha. Stantovit jainkoaren zirriborroa.

Mundu eslaviarrarekin zerikusia duten Mucharen artelanei begiratuz askotan elementu paganoak agertzen direla ohartuko gara. Hau da, esaterako, Svantovit jainkoaren kasua, hiru buruko idoloa, herri hauek Baltikotik Txekiaraino gurtzen zutena.

Jainko honen inguruko gauza bitxiena Hirutasun katolikoaren antza duela da, hiru aurpegiko buru bat bezala irudikatua (Hirutasun trifaziala) eta Trentoko Kontzilioaren aurretik baimendua izan arren, honen ondoren debekatu eta suntsitu egin zena. Baliteke horrela Muchak bere haurtzaroko fede katolikoa bere heldutasuneko paganismoarekin lotu nahi izatea.

Baina Alphonse Mucharen lan nazionalista handiari buruz hitz egin behar dugu: Epopeia Eslaviarra. Urte asko behar izan zituen hau aurrera eramateko eta gainera dirua bildu behar izan zuen zenbait herrialdetan, Estatu Batuetan kasu. Parerik gabeko hogei mihise erraldoiek osatutako sorta da, herri eslaviarraren historia berrikusten duena paganismotik (mihise bat Svantoviti eskainia dago) kristautzeraino, Zirilo eta Metodio santuekin.

“Mucha estiloa” Madrilen

Alphonse Mucha. Echeandia lurrin-dendarako kartela. 

Ba bai, Mucha eta bere Art Nouveauren eragina Madrilera ere iritsi zen. Hemen ikus dezakezue hiriburuko Echeandia lurrin-dendarako diseinatu zuen kartela. Madrilgo beste artista batzuek, Eulogio Varelak kasu, bere teknikak jarraitu zituzten kartel asko egiteko.

Baina Madrilgo kasinoan edo hiriburuko La Vaquería izeneko denda batean ere aurkitzen ditugu “Mucha estiloko” dekorazioak.

Muchak Madrilgo hirian edo Art Nouveauak Almudenako hilerrian utzitako aztarnei buruz gehiago jakin nahi baduzue, nire Crónicas del Madrid secreto liburuan izango duzue zer irakurria.

Artikulu bat

Gehiago jakiteko gogoarekin geratu bazara, hemen uzten dizut Herejía y Belleza aldizkariaren 3. zenbakirako egin nuen Mucha heterodoxoari buruzko artikulua.

 (PDF) Ocultismo, paganismo y masonería: sincretismo en la obra de Alphonse Mucha | Pedro Ortega Ventureira – Academia.edu Okultismoa, paganismoa eta masoneria: sinkretismoa Alphonse Mucharen obran”.

Dr. Pedro Ortega

Ingeniero Industrial, Historiador del Arte, Máster en Edición Digital y Doctor en Estética. Es Gestor Cultural de Patrimonio Mundial del Ayuntamiento de Madrid. Edita la revista académica Herejía y Belleza y dirige el sello académico Ediciones Aulós. Es autor en Penguin Random House y ha escrito artículos para El Imparcial, Jot Down e Historia National Geographic, entre otros medios. Pedro Ortega PhD Industrial Engineer, Art Historian, with a M.A. in Digital Publishing and a PhD in Aesthetics. He is the cultural manager at the World Heritage Service of the Madrid City Council. He is a published author at Penguin Random House and has written articles for El Imparcial, Jot Down and Historia National Geographic, among others. Pedro Ortega doktorea Industria Ingeniaria, Artearen Historialaria, Edizio Digitaleko Master-duna eta Estetikan Doktorea. Kultur kudeatzailea da Madrilgo Udaleko Munduko Ondare Zerbitzuan. Penguin Random House-ko idazlea da eta artikuluak idatzi ditu El Imparcial, Jot Down eta Historia National Geographic-entzat, besteak beste.

More Posts - Website

Follow Me:
LinkedIn


OpenEdition le sugiere que cite este post de la siguiente manera:
Dr. Pedro Ortega (5 de septiembre de 2023). Los secretos de Alphonse Mucha, el padre del Art Nouveau. El blog de Tartalo. Recuperado 3 de diciembre de 2024 de https://doi.org/10.58079/unvw


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.