Itzulpena: Jon Alkorta Martiartu doktorea (UPV/EHU)
Hainbat enigma Tenplario
Zaldun Tenplarioak, kristau zaldun mitikoak, misterio aureola batek inguratzen ditu. Oraindik argitzeko dauden Tenpluko Ordenarekin lotutako zeinbat gairi helduko diegu, gutxienez zertxobait argitzen sahiatzeko. Goazen bada Erdi Arora.
Ordenaren historia
Tenpluaren Ordena izenaz ezagutzen da Salomonen Tenpluko Kristoren Zaldun Pobreen Ordena. 1118 edo 1119an sortu zuten bederatzi zaldun frantsesek, Hugo de Payns buru zutela, Lur Santua konkistatzeko fedegabeen aurkako lehen gurutzadaren ondoren.
Une hartan, Mendebaldeko bazter guztietatik etorritako erromes ugarik Jerusalemera eta Kristoren bizitza igaro zen beste lekuetara bidaiatu nahi zuten.
Baina bidea ez zen segurua. Horregatik sortu zen Tenpluaren Ordena: Lur Santuraino pasabide seguru bat bermatzeko.
Hortik aurrera hasten ziren misterioak, zeren Ordenak pixkanaka botere handiagoa hartu baitzuen, bai zaldun kopuruari, bai eta urreari zegokionez. Esaten denez, tenplarioek kanbio-letra asmatu zuten, erromesek bere aberastasunak erromesaldian zehar gainean eraman ez zitzaten.
Zaldun hauen oparotasunaren historiak bi mende iraun zuen, Lur Santua galdu zen arte, zeinak mesfidantza sortu zuen Ordenean. Baina benetako arazoa beste alde batetik etorri zen: Filipe IV.a Frantziakoa, Ordenarekin leporaino zorpetua eta honen geroz eta botere handiagoaz izuturik, Klemente V.a aita santua tenplarioak desagerrarazteko konbentzitzen saiatu zen. Handik urte gutxira, Tenpluaren Ordena zorigaitzean erori zen eta ia kide guztiak 1307ko urriaren 13an hil zituzten. Hortik dator ostiralean erortzen diren 13. horien izaera beldurgarria.
Maldizioa
Jaques de Molay.
Mandatari batzuek ihes egin zioten zorigaiztoko egun hari. Horien artean, bere buru Jacques de Molay, Tenpluko Ordenako azken Maisu Handia. 1314ko martxoaren 18an, erretzeko sutan zegoela, madarikazio bat bota zuen, Tenplarioen desegitea eta zorigaitzean erortzea ahalbidetu zuen epaiaren aurka. De Molayk berehalako zigor jainkotiarra ezarri zien Klemente V.a aita santuari eta Felipe IV.a Frantziako erregeari, Ordenaren amaieraren eta buruzagien kondenaren eragileak baitziren.
Justizia jainkotiarra balitz bezala, aita santua eta erregea urte horretan bertan hil ziren. Madarikazioa bete zen eta De Molay mito bihurtu.
Beraz, Tenplarioak desagertu ziren ala ez?
Iritsi al ziren Tenplarioak Ameriketara?
Rosslyn kapera.
Urriaren 13 horren ondoren, bizirik iraun zuten Tenplarioek iparralderantz jo zuten. Asko Frantziako Arroxelako portura joan ziren, eta horietako asko Britainia Handitik igo eta Eskozian finkatu zirela uste da.
Baina zergatik jo iparraldera? Zergatik untziratu ziren Frantziako kostalde atlantikoan?
Bada, batzuek diotenez Tenplarioek bazuten Amerikaren berri eta, horregatik, zaldun asko erbesteratu omen zen hara.
Nahiz eta handik mende batera eraiki zuten, bada Eskozian Tenplarioekin lotutako eraikin bat: Rosslyn kapera, Edinburgotik oso gertu. Eraikin gotiko hau Sinclair familiak bultzatu zuen.
Kapera eraiki aurretik, familia horretako kideetako batek, Henry Sinclairrek, ustez tenplarioen laguntzarekin, flota bat armatu zuen Mundu Berrira eraman zituen bidaia bat egiteko. Datak 1400 baino lehenagokoa izan behar du, badakigulako Henry Sinclair urte horretan hil zutela, itzuli ostean. Bidaia honek Rosslynen apaindura bitxia azalduko luke, non artaburuak eta aloe vera landareak ikusten ditugun, garai hartan Mendebaldean oraindik ezezagunak zirenak.
Bafomet
Hiru aurpegiko burua Tomar-eko Kristoren Komentuan (Portugal).
Tenplarioen hilketari bide eman zioten salaketetako bat zera izan zen, ordenan sartzeko erritu iniziatiko bitxi bat egiten zutela, buru arrotz baten adorazioarekin zerikusia zuena. Salatzaileek Deabruaren objektu bat zela adierazi zuten. Buru honi Bafomet esaten zaio.
Agian izen hau ikur okultista batekin lotzen duzu. Ez zabiltza oker, zeren eta Eliphas Levi aztiak XIX. mendearen erdialdean Bafometen marrazki bat sartu baitzuen Dogme et Rituel de la Haute Magie liburuan. Deabruaren ezaugarri guztiak zituen aker bat zen.
Bada beste teoria bat. Tenplarioen Bafomet vultus trifrons bat izan liteke, hau da, hiru aurpegiko buru bat, Trinitatearen aurkakoa.
Tomar-eko Kristoren Komentura bagoaz, Portugalgo enklabe tenplario garrantzitsuenetako batera, ikusiko dugu bertako jangelako ganga-giltzarrietako batean hiru aurpegiko buru enigmatiko bat dagoela. Bafomet ote hau? Ez gaude zihur.
Batzuek diote Bafomet izena Mahomaren izenaren deribazio bat izango litzatekeela: “mahomet”. Eta egia da aipatu berri dugun ganga-giltzarri horrek ezaugarri arabiarrak dituela. Teoria bat besterik ez.
Beste ustezko Bafomet bat San Bartolome ermitan legoke, Soriako Lobos ibaiaren arroilan. Lau aurpegi kontrajarritko hagaburutxo bat ikusiko dugu han.
Egia esan, denak usteak dira. Ez dago ziurtasunik Bafomet tenplarioa nolakoa izan zen, ezta haren errituala zein izan zitekeen ere.
Birjina beltzak
Montserrateko birjina.
Bafometek elementu paganoak izan bazitzakeen, baliteke birjina beltzek ere izatea.
Izan ere, guregana iritsi diren birjina beltz gehienak (Montserrateko Moreneta, adibidez) Tenplarioen goraldiaren XII. eta XIII. mendeekin lotzen dira.
Tenpluak Ama Birjinarekiko zuen debozioaz badakigu, baina, batzuetan, debozio hori antzinako jainko paganoetatik zetorrela esan izan da, Egiptotik, adibidez. Gogoan izan, adibidez, Isis jainkosak, azal ilunekoa bera, Horus semeari bularra ematen diola. Irudi horretan oinarritzen da Ama Birjinaren ikonografia.
Baina benetan izan ote ziren birjina beltzak Egiptotik edo ekialdeko mundutik etorritako jainkosa paganoak? Horri buruz pixka bat gehiago jakin nahi baduzu, hemen uzten dizut bideo bat Jesus Callejori gai liluragarri honi buruz egin nion elkarrizketa batekin.
Bibliografia
Hemen uzten dizkizut tenplarioei buruzko erreferentzia interesgarri batzuk, gehiago jakin nahi baduzu:
- The Temple and the Lodge, Michael Baigent.
- Los templarios y el secreto de las catedrales, Mariano F. Urresti.
- Mistérica Ars Secreta2 aldizkaria, Tenplarioen inguruko Antonio Ballesterosen artikulu batekin.
OpenEdition le sugiere que cite este post de la siguiente manera:
Dr. Pedro Ortega (6 de octubre de 2023). Algunos enigmas Templarios. El blog de Tartalo. Recuperado 19 de marzo de 2025 de https://doi.org/10.58079/unvx