Digital resources in the Social Sciences and Humanities OpenEdition Our platforms OpenEdition Books OpenEdition Journals Hypotheses Calenda Libraries OpenEdition Freemium Follow us

Skellig Michael: El monasterio más antiguo de Occidente

Itzulpena: Jon Alkorta Martiartu doktorea (EHU/UPV)

Skellig Michael: Mendebaldeko monasterio zaharrena

Irlandako urruneko leku batera bidaiatuko dugu oraingoan, Skellig Michael uhartera hain zuzen. Star Warssagan agertzen da leku hau, VII. Atala: Indarraren Iratzartzea-ren amaieran eta VIII. Atala: Azken Jediak-ean zehar. Luke Skywalker ezkutatzen den eta Rey Jedi izateko asmoz entrenatzera joan zen leku hartaz ari gara. Esparru paregabea da UNESCOren Munduko Ondare izendatutako leku hau.

Uhartea Irlandako hego-mendebaldeko kostaldetik 12 kilometrora aurkitzen da. Skellig txikiarekin, ondoan duen beste uharte txiki batekin, bikote egiten du.

Toki honen berezitasuna, mendi izugarri aldapatsuak dituen uharte berde bat izateaz gain, mendebaldean eraikitako monasterio kristau zaharrena bertan kokatzen dela da.

Badakigu gure aroko VI. eta VIII. mendeen artean monasterio-multzo bat eraiki zela uhartearen ipar-ekialdeko gailur zabalean. Barruti honen bizitzan zehar ermita bat ere eraiki zen, irlandar monakato goiztiarraren adierazpen arkitektoniko berezienetako bat, hegoaldeko tontorraren gailurraren azpian dagoena, itsas mailatik 218 metrora eta uharteko punturik altuenean.

Erdi Aroan zehar, leku honenganako gurtzak aurrera jarraitu zuen eta denborarekin Europa osoan erromesaldi leku ospetsu bilakatu zen. Badakigu, halaber, XIX. mendean bi itsasargi eraiki zirela, Irlandako hego-mendebaldeko kostaldetik itsasontziak segurtasunez igarotzen lagundu zutenak. Horietako bat martxan dago oraindik.

Lekua hain babesgabea eta malkartsua izateak monasterioaren kontserbazioari mesede egin dio, eta, beraz, Erdi Aro goiztiarrean eraikin horiek nolakoak ziren oso argi ikus dezakegu.

Irlanda herrialde katoliko nagusienetako bat denez, horrelako altxor bat oso ondo aztertua, zaindua eta babestua dute. Skellig uharteei buruzko lehen aipamena elezahar zelta bat da, non kontatzen den hau izan zela miletoarren, galiziar jatorriko leinu baten, lehorreratzean ito zen Ir Milesiusen semearen ehorzketa-lekua.

VIII. edo IX. mendeko beste testu batek Tuatha Dé Danan klan zeltako gobernariak ziren mendebaldeko Munsterreko erregeen eta Irlandako erdialdetik zetozen Cashelgo erregeen arteko gatazka kontatzen digu. Duagh-ek, mendebaldeko Munsterreko erregeak, “Skellig-era ihes egin omen zuen”. Historio hau V. mendekoa dela uste da, baina ezin dugu jakin garai hartan uhartean kokalekurik ba ote zegoen.

Badakigu, aldiz, oso litekeena dela monasterio bat sortu izana VI. mendean, San Fionanen, Irlandako lehen santuetako baten, historioaren arabera. Baina Skellig irletako monjeei egindako lehen erreferentzia ziurra VIII. mendekoa da, “Suibhni Scelig-ekoa” hil zenean. Skellig IX. eta X. mendeetako analetan ere aipatzen da, eta garai horretan egin zuten monasterioa San Migel Goiaingeruaren izenpeko, 1044 baino lehenagoko uneren batean, ” Scelic-Mhichíl-go poeta”-ren heriotzak iradokitzen duen bezala. Litekeena da San Migelen patronatua goiaingeruari eskainitako elizaren eraikuntzatik etortzea, zeina Giraldus Cambrensis elizgizon eta historialariak XII. mendearen amaieran aipatu zuen. Bada kontakizun bat San Migelen elizako eguneroko mezarako ardo-hornidura miragarriaz hitz egiten diguna, eta horrek esan ahal luke monasterioa okupatuta zegoela une horretan.

XIII. mendean, klima aldaketa orokor batek tenperatura hotzagoak eta ekaitz ugari eragin zituen. Honek, Irlandako Elizaren egituran izandako aldaketekin batera, ermitau komunitatearen amaiera ekarri zuen Skellig Michaelera. Dirudienez, monjeak kontinenteko Ballinskelligs izeneko kolonia garaikide batera joan ziren bizitzera.

Denboran aurrera egiten badugu, Skellig Michael XIV. mendetik XVI. mendera bitarteko Italiako eta Iberiako nabigazio-gutun batzuetan agertzen da, baita Espainiako Armadaren kontakizunetan ere. Horrek erakusten du uhartea ezaguna zela 1588. urte inguruan. 1578an, aldiz, uhartea Butler familiaren eskuetara igaro zen monasterioak desegin ondoren, baina irlak erromesaldirako leku izaten jarraitu zuen XVIII. mendean.

Monasterioa barruko eta kanpoko esparru baten barruan dago kokatua, ipar-ekialdeko gailurreko arroka baten gainean dagoen goi-ordokian. Kokaleku bikaina da aterpe eta ur-bilketagatik. Harri asko zegoen han, eta horrek ere eraikuntza erraztu zuen.
Monjeek eustorma sistema bat erabili zuten terraza nibelatuak eraikitzeko, eta terraza horien gainean zutitu zituzten beren eraikinak barruko esparruaren barnean. Kanpoko esparruan kokatutako beheko terrazek, aldiz, laborantzarako lorategi-eremu gisa funtzionatzen zuten.

Monasterioaren barruan, hainbat egitura kontserbatzen ditugu. Otoizleku Handia daukagu batetik, monasterioko eraikinik garrantzitsuena izan zena. Bere ondoan, zelda ezberdinak ere badaude. Zehazki, harrizko sei etxola koniko dira, clochans ere deituak, non monjeak bizi ziren. Kanpotik biribilak badira ere, barrutik laukizuzen forma dute. Kontu handiz eraiki zituzten, euri-ura harrietatik iragaz ez zedin.

Toki hori bisitatzen jarraitzen badugu, ikusiko dugu otoizlekuaren inguruko eremua zolatuta dagoela eta kuartzozko zoru berezia dagoela aurrealdean. Bere ondoan, Monjeen Hilerria eta leachta deritzona daude, apaindutako gurutze handi bat. Honetaz gain, tamaina ezberdinetako harrizko ehun gurutze baino gehiago aurkitu dira uhartean. Bi handienak oso apainduta daude eta Otoizleku Handiaren iparraldean eta hegoaldean kokatzen dira.

Eta gero San Migel eliza dago. Hau da karezko morteroz eraikitako uharteko egitura monastiko bakarra eta bi alditan eraikia. Lehenengoa, ziur aski, X. mendearen amaieran edo XI.aren hasieran San Migeli egindako eskaintzarekin lotua, eta bigarrena XII. mendekoa.

Elizak leiho bat du ekialderantz eta ate bat iparraldean, eta dituen apaingarriak Valentia irlatik ekarritako hareharriz eginak dira. Egurrezko sabai egitura bat izan zuela uste da, baina zoritxarrez, elizaren zati bat erori egin zen antzinatean.

UNESCOk 1996tik babesten duen toki hau ezin da bisitatu kontserbazio arrazoiengatik, baina jakina da marinel batzuek, oso prezio merkean, uhartera eraman zaitzaketela. Uste dut esperientzia izugarria izan behar duela bertara iritsi, bere eskalinata ikusgarria igo eta munduan bakarra den horrelako esparru monastiko bat ikusteak.

Dr. Pedro Ortega

Ingeniero Industrial, Historiador del Arte, Máster en Edición Digital y Doctor en Estética. Es Gestor Cultural de Patrimonio Mundial del Ayuntamiento de Madrid. Edita la revista académica Herejía y Belleza y dirige el sello académico Ediciones Aulós. Es autor en Penguin Random House y ha escrito artículos para El Imparcial, Jot Down e Historia National Geographic, entre otros medios. Pedro Ortega PhD Industrial Engineer, Art Historian, with a M.A. in Digital Publishing and a PhD in Aesthetics. He is the cultural manager at the World Heritage Service of the Madrid City Council. He is a published author at Penguin Random House and has written articles for El Imparcial, Jot Down and Historia National Geographic, among others. Pedro Ortega doktorea Industria Ingeniaria, Artearen Historialaria, Edizio Digitaleko Master-duna eta Estetikan Doktorea. Kultur kudeatzailea da Madrilgo Udaleko Munduko Ondare Zerbitzuan. Penguin Random House-ko idazlea da eta artikuluak idatzi ditu El Imparcial, Jot Down eta Historia National Geographic-entzat, besteak beste.

More Posts - Website

Follow Me:
LinkedIn


OpenEdition le sugiere que cite este post de la siguiente manera:
Dr. Pedro Ortega (5 de diciembre de 2023). Skellig Michael: El monasterio más antiguo de Occidente. El blog de Tartalo. Recuperado 19 de marzo de 2025 de https://doi.org/10.58079/unw1


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.