Digital resources in the Social Sciences and Humanities OpenEdition Our platforms OpenEdition Books OpenEdition Journals Hypotheses Calenda Libraries OpenEdition Freemium Follow us

El Cielo de Salamanca

Itzulpena: Jon Alkorta Martiartu doktorea

Salamancako zerua

Unibertsoaren errepresentazio astrologiko bat


Salamancako sabai astronomikoa (Salamancako zerua ere deritzona) elementu artistiko eta historiko liluragarria da. Europako unibertsitate zahar eta ospetsuenetakoa den Salamancako Unibertsitateko liburutegi zaharrean aurkitzen da. Sabaia XV. mendekoa da eta Fernando Gallegok eta bere kideek egin zuten Alonso de Fonseca gotzainaren enkarguz.

Sabai astronomikoaren ezaugarri nagusia egiten duen zeruaren irudikapen zehatza da, konstelazioak eta irudi astrologikoak barne. Horrela, astrologiak Erdi Aroko eta Errenazimentuko pentsamenduan zuen eraginaren adibide bikaina da, zeren eta, garai hartan, astrologia zientzia garrantzitsutzat jotzen zen eta medikuntzarekin, filosofiarekin eta erlijioarekin lotura estua zuen.

Sabaiaren esanahiak anitzak dira. Alde batetik, garaiko ezagutza astronomiko eta astrologikoarekiko interesa eta begirunea islatzen ditu. Bestalde, XV. mendeko adimenaren araberako mundu-ikuskeraren eta unibertsoaren irudikapen gisa ere interpreta daiteke. Honez gain, sabai hau, artelan bat izateaz gain, kosmosa eta honek Errenazimenduan eguneroko bizitzan izan zuen eragina nola hautematen zen erakusten duen testigantza historikoa ere bada.

Sabaian hainbat konstelazio eta zodiakoaren hamabi zeinuak daude, xehetasun eta zehaztasun handiz margotuak. Konstelazioetako asko irudi mitologikoen bidez irudikatuta daude, eta horrek sinbolismo eta arte maila gehitzen dio obrari. Irudi mitologiko horiek konstelazioak identifikatzeko ez ezik, garaiko narratiba eta sinesmen kulturalak transmititzeko ere balio dute.

Zenbaiten arabera, zeinu horietako batzuk Klaudio Ptolomeoren pentsamendutik datoz, zehazki Almagestolanean deskribatu zituen 48 konstelazioetatik.

Beraz, Salamancako hiritik pasatzen bazara, baduzu leku interesgarri eta mistiko bat bisitatzeko.


OpenEdition le sugiere que cite este post de la siguiente manera:
Dr. Pedro Ortega (8 de enero de 2024). El Cielo de Salamanca. El blog de Tartalo. Recuperado 15 de mayo de 2026 de https://doi.org/10.58079/vjsy


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.