Itzulpena: Jon Alkorta Martiartu doktorea (EHU/UPV)
Leonora Carrington. Errebelazioa
Erakusketa Madrilgo Mapfre Fundazioan
Leonora Carringtonek, artearen ildo surrealistako militanteak, harreman handia izan zuen Max Ernstekin, nahiz eta ondorengo belaunaldi batekoa izan. Ametsen margolari eta magia eta ezkutukoaren maitale zen Remedios Varoren garaikide ere izan zen. Bi artistak, gainera, elkarlanean aritzera iritsi ziren.
Biografia
Besteak beste margolari, eskultore eta idazle lanetan aritua, Leonora Carrington (Clayton-le-Woods, Lancashire, 1917-Mexiko Hiria, 2011) surrealismoaren lerroetako artistarik garrantzitsuenetako bat izan zen. Bere ibilbide artistikoa erabat markatu zuen bere bizitza asaldatuak, pertsona xelebre eta tragiko bihurtzera iritsi arte. Deszifra erraza ez den mundu estetiko, sinboliko eta kontzeptual baten sortzailea izanik, bere lana irudimen paregabe baten fruitua da. Bere margolan, marrazki, idatzi, tapiz edo eskulturek beldurra, mina, alaitasuna, arroztasuna edo zoriontasuna bezalako giza emozioez hitz egiten digute.
Mitologia
Leonora Carrington. The Magical World of the Mayas, 1964
Mitologiaren munduak beti liluratu zuen Leonora Carrington. Bere bizitzako lehen etapa batean mundu zeltak erakarri zuen, eta handik jainko zeltak irudikatzen zituzten zenbait elementu ikonografiko bere egin zituen, hala nola Cernunnos jainko astatua. Hala ere, benetako pertsonaiei ere erreparatu zien, hala nola Boudica erreginari, zeinarekin bere burua identifikatu zuen, emakumeak historian izan duen papera aldarrikatuz. Izan ere, baiezta dezakegu Leonora Carrington emakumearen kausaren bultzatzaile izan zela eta emakumeeneskubideak aldarrikatu zituela, bere arte eta mezuekin ahaldunduz.
Baina Leonora Carringtonen lanean tradizio mitologikoak izan zuen garrantzia ulertzeko gakoa Jainkosa Zurialiburuan dugu, Robert Gravesek emakumezko jatorrizko jainkoei buruz egindako tratatu bikain horretan, Carringtonentzat oinarrizko testu eta betiereko femeninoa bilatzeko inspirazio iturria izan zena.
Handik denbora batera, Mexikon bizi zela, bere pentsamenduan eta obran bigarren eragin mitologiko handia izango zuen hura aurkitu zuen: Maien zibilizazioa. Izan ere, honetan bere pinturaren bidez islatzeko erreferente berriak aurkitu zituela esan dezakegu. Lan nagusia, ildo horretan, The Magical World of the Mayans da, Kolon aurreko kultura horri eskainitako koru-mihise handi bat, tamaina txikiagoko mihise batekin eta bozeto sorta batekin batera erakusketan miretsi ahal izan genuena.
Magia
Magiaren eta esoterismoaren munduak ere liluratu zuen Leonora Carrington, eta haren obraren zutabe izatera iritsi ziren. Horrela, Jainkosa Zuria-ren eraginaz gain, Kurt Seligmannen The Mirror of Magic (1948) lanakokultismoaren ateak ireki zizkion. Erakarri zuen zentsuratutako jakintza horien beste alderdi bat Kabala hebrearra izan zen, gazte-gaztetatik aztertu zuena. Gainera, “Chiki” Weisz hungariar juduarekin ezkontzeangai hauen ikasketan sakondu ahal izan zuen, baita beste korronte esoteriko batzuenean ere, hala nola, gnostizismoan, rosenkreutz-ean edo, bereziki, George Gurdjieff errusiar mistikoaren doktrinetan. Rosenkreutzen inguruan interesa baduzu, XIX. mendearen amaieran, Leonora Carrington jaio baino pixka bat lehenago, Parisen izan ziren ildo honetako aretoei buruzko liburu bat argitaratu dut.
Tarota
Molly Malone’s Chariot, 1975
Magiarekiko interesaz ari bagara, margolari honek Tarotarekiko zuen zaletasuna datorkigu burura. Erakusketan zentzu honetan adierazgarria den irudi bat ikusi ahal izan genuen: Molly Malone’s Chariot, ezkutuko sinbolismoz betetako mihisea eta Taroteko arkano handienetako bat gogora ekartzen duena: Gurdia.Izan ere, Carringtonek, bere bizitzaren amaieran, Taroteko karta-sorta propioa sortzea erabaki zuen. Hogeita bi arkano nagusiko bilduma da hau eta Tarot marseillarraren ohiko eskematik abiatuta, Leonorak honenikonografia berrasmatu zuen ikur horiek bere egiteko. Gai hau interesatzen bazaizu, bada Leonora Carringtonen Tarotari buruzko liburu bat. Nahiz eta deskatalogatua egon eta garestia izan, merezi du kopia bat eskuratzea gaia interesatzen bazaizu.
OpenEdition le sugiere que cite este post de la siguiente manera:
Dr. Pedro Ortega (8 de enero de 2024). Leonora Carrington. Revelación. El blog de Tartalo. Recuperado 19 de marzo de 2025 de https://doi.org/10.58079/vjsz