Digital resources in the Social Sciences and Humanities OpenEdition Our platforms OpenEdition Books OpenEdition Journals Hypotheses Calenda Libraries OpenEdition Freemium Follow us

El techo astrológico de Mount Stuart

Itzulpena: Jon Alkorta Martiartu doktorea (UPV/EHU)

Mount Stuart-eko sabai astronomikoa

Igarkizuna eta patua Eskoziako jauregi batean

Eskoziako Bute uhartearen ekialdeko kostaldera goaz. Aukeratutako lekua estilo neogotikoan Buteko markesen egoitza gisa eraikitako landetxe bat da. Sir Robert Rowand Andersonek diseinatu zuen hirugarren markesarentzat 1870eko hamarkadaren amaieran, aurreko etxea, XVIII. mendearen hasieran Alexander McGillek eraikia, 1877an erre baitzen.

Barruan aurkituko dugu bilatzen ari garena: astrologian, artean eta mitologian oinarritutako diseinu bat. Izarren mapa bat ikus daiteke Marmolezko Aretoaren sabaian. Eskailera kiribil bat ere aurkituko dugu, munduko lehen etxeko igerileku klimatizaturaino igotzen dena. Eraikina berrikuntzaz beteta dago, antzinako telefono-sistema batetik hasi eta victoriar estiloko bidaiari-igogailu bateraino.

Gako astrologikoa

Zodiakoko leihoak eta zeruko sabaia Horatio Walter Lonsdalek diseinatu zituen XIX. mendearen amaieran John Crichton-Stuart Buteko hirugarren markesarentzat. Beirateen sortzaileak Worrall and Co, William Worrallen enpresa, izan ziren, hirugarren markesarentzat Cardiffeko gazteluan ere hainbat beiratetan lan egin zutenak. Litekeena da Mount Stuarten leiho zodiakalen diseinu-prozesua 1888an hasi izana, bertan lan egin zuen William Frame (1848-1906) eskultore eta arkitektoak, urte horretan hirugarren markesari proiektuarekiko gogo bizia erakutsiz idatzi baitzion.

Aretoa bera, Lonsdalen kolore biziko beirateekin, astronomian eta astrologian hirugarren markesak zueninteresaren adierazpide gisa ikus daiteke. Beirate horiek Zodiakoaren zeinuak sinbolizatzen dituzte, sabai gangatu altuarekin, zeinak ipar hemisferioko gaueko zerua irudikatzen duen. Izar-mapa perfektua izan arren, sabaiaren diseinuarekin arazo bat dago, mapa alderantziz irakurtzen baita. Bi azalpen posible iradoki dira horren arrazoi gisa:

    • Jatorrizko asmoa izar-mapa ispilu batean islatzea zela, bai zoruan, bai marmolezko aretoaren erdigunerako diseinatua izan zitekeen mahai batean; edo agian igerileku zentral edo impluvium bat imitatzea, Marmolezko Aretoa libreki oinarritzen den atari erromatarretan ohiko zen bezala.
    • Beste iradokizun bat Lonsdalek akats bat egin zuela eta zeru astrologikoa ‘irakurtzeko’ gaitasunik inoiz ez izatea izan da.

Bi azalpenetatik egiazkoa zein den ziur ez dakigun arren, Rosemary Hannah-k Marmolezko Aretoa diseinatzeko prozesua zehazten du 2012an argitaratutako The Grand Designer liburuan.

Hona hemen Hannahren liburuko estraktu bat:

Irudi-kate etengabe bat dabil egongelaren inguruan. Leiho bakoitzak hurrengora garamatza. Eskorpiok jauzi egiten du Libraren balantza kulunka dadin. Venus Piscisen dago ikusgai da, eta haren azpian, Cetus Arieserantz doa kurba muskularretan. Zodiakoaren zeinuekin batera, beirateen gaiekin bat egiten duten istorioak dituzten irudi mitikoak agertzen dira. Capricornio, ninfaz inguratua, Zeus haurrarentzat jezten dute hauek. Tauro zezena Europak girlandatzen du Orionek desafiatzen duen bitartean. John Crichton-Stuart bera, Buteko hirugarren markesa, bere jaiotza-zeinu zen Virgori eskainitako leihoko erretratu gisa ere ager liteke.

Leihoetan txertatuta beirazko izar landuak daude. Hauek Erdi Aroko beiretan harribitxiak sartzeko erabiltzen zen teknika berari esker inkrustatu ziren. Nahiz eta izar horiek gardenak, hots, kolorerik gabeak, izan, leihoari distira eransten diote. Eguzkiak dir-dir egiten duenean, hauen funtzioa agerian geratzen da. Zuriak eta prismak izanik, kolore emari bat botatzen dute aretoko hormen eta zoruaren gainera. Estilo victoriarreko elementuak erabili ziren: prisma bat esekitzea leihoan ostadar puntu bat sortzeko eta horrela eskala handiko efektu ikusgarria sortuz.

Dr. Pedro Ortega

Ingeniero Industrial, Historiador del Arte, Máster en Edición Digital y Doctor en Estética. Es Gestor Cultural de Patrimonio Mundial del Ayuntamiento de Madrid. Edita la revista académica Herejía y Belleza y dirige el sello académico Ediciones Aulós. Es autor en Penguin Random House y ha escrito artículos para El Imparcial, Jot Down e Historia National Geographic, entre otros medios. Pedro Ortega PhD Industrial Engineer, Art Historian, with a M.A. in Digital Publishing and a PhD in Aesthetics. He is the cultural manager at the World Heritage Service of the Madrid City Council. He is a published author at Penguin Random House and has written articles for El Imparcial, Jot Down and Historia National Geographic, among others. Pedro Ortega doktorea Industria Ingeniaria, Artearen Historialaria, Edizio Digitaleko Master-duna eta Estetikan Doktorea. Kultur kudeatzailea da Madrilgo Udaleko Munduko Ondare Zerbitzuan. Penguin Random House-ko idazlea da eta artikuluak idatzi ditu El Imparcial, Jot Down eta Historia National Geographic-entzat, besteak beste.

More Posts - Website

Follow Me:
LinkedIn


OpenEdition le sugiere que cite este post de la siguiente manera:
Dr. Pedro Ortega (5 de febrero de 2024). El techo astrológico de Mount Stuart. El blog de Tartalo. Recuperado 19 de marzo de 2025 de https://doi.org/10.58079/vr9f


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.