Digital resources in the Social Sciences and Humanities OpenEdition Our platforms OpenEdition Books OpenEdition Journals Hypotheses Calenda Libraries OpenEdition Freemium Follow us

Meteora: tocando el cielo con los dedos

Itzulpena: Jon Alkorta Martiartu doktorea (UPV/EHU)

Meteora: hatzekin zerua ikutuz

Iparraldeko Greziako monasterio bizantziar garaiak

Oraingo honetan Greziara goaz, naturaren eta artearen ikuspegitik izugarri hunkigarria den leku batetara, hain zuzen ere. Hau Meteora da, Kalambakatik gertu Grezia iparraldean kokatua. Han, eliza ortodoxoaren erlijio-multzo bat dugu, ‘Meteorako monasterioak’ bezala ezagutua, zeinak “zeruan esekitako monasterioak” esan nahiko lukeen. Izena tokiaren geografiatik dator, zorutik 250 metro ingurura iristen diren hareharrizko formazio harritsuak daudelako bertan, eta hauen gainean monasterioak.

Ideia bat izateko, Game of Thrones telesailean ‘Eyrie’ bezala ezagututako lekua bertan grabatu zen.

Eraikin harrigarri hauek nola eraiki ziren jakiteko, XIV. mendera jo behar dugu, ordukoak baitira leku horretako lehen kokalekuak. XIV. mendean gaudenez, eraikuntza metodoak garabi eta poleen erabileran oinarritu ziren. Gogora dezagun garai hartan katedral gotiko handiak honezkero altxatuak zeudela eta, beraz, mundu ortodoxoan bagaude ere, monasterio hauek eraikitzeko teknikak garai hartan ezagutzen ziren teknologien araberakoak izan ziren.

Eraikin hauen kokapen irisgaitzaren zergaitia ondorengoa da. Atanasio monjea Greziako Athos menditik bota zuten, garai hartako eliza ortodoxoaren lehen fokua izan zenetik alegia. Horrela, bere monasterio propioa Meteorako harkaitz erraldoi horietan eraikitzea erabaki zuen, eta gaur egun ‘Meteoro Handia’ bezala ezagutzen dugun monasterioa sortu zuen.

Nahiz eta monasterio horiek Jainkoarenganako gertutasuna bilatuz eraiki zirela hain goian pentsatzen den, baliteke kristautasunaren etsai ziren turkiar eta albaniarrengandik salbu egon nahi izatea ere. Beraz, helburu bikoitza dugu: erlijiosoa eta babestekoa.

Multzoa sei monasterio nagusik osatzen dute: San Nikolas monasterioa, San Esteban monasterioa, Hirutasun Santuarena, Roussanou monasterioa, Varlaam monasterioa eta lehen aipatutako Meteoro Handia.

Posible da horietako gehienak bisitatzea elkar komunikatzen dituzten pasabide batzuei esker.

Bestalde, monasterio hauek bizantziar fresko asko dituzte. Pintura errepertorioa ikaragarria da. Noski, Kristo Maiestateanen irudikapenak aurkituko ditugu, baina baita Ama Birjinaren eta haurraren irudiak ere. Azken hauek theotokos, “Jainkoaren tronua”, izenez ezagutzen den forma batean egin ziren, non Jesus Haurra Mariaren gainean eserita dagoen tronu batean bezala.

Ondoren, eliza ortodoxoko santuen irudikapenak ditugu, hala nola San Jorge, San Kristobal edo San Nikolasenak. Eraikin hauen eraikitzaile izan ziren Atanasio eta Gioasaf monjeenak ere baditugu, baina hauek ez dira santuak, pio kontsideratuak baizik.

Ikonografia honen barruan badira irudikapen berezi eta bereziki deigarriak.

Lehenik eta behin, kristautasunaren aitzindari diren San Konstantino eta Santa Elenaren fresko bat daukagu. Izan ere, mundu ortodoxoan biak hartzen dira santutzat, mundu katolikoan ez bezala, non Santa Elena bakarrik den santu.

Konstantino Erromatar Enperadoreak bataila bat hasi aurretik amets bat izan zuen, non entseina gisa erabili behar zuen gurutze bat agertu zitzaion. Hala egin eta borroka irabazi zuen. Gurutze hori gurutziltzatutako Kristorena bezala interpretatuz, Konstantinok kristautasunaren igoera bultzatu zuen. Hiltzean fede horretara bihurtu zela esaten da, eta horregatik bizantziarrek santutzat jotzen dute.

Bestalde, Santa Elena Konstantinoren ama da eta, bere istorioaren arabera, Lur Santura bidaiatu eta han Kristoren gurutzea aurkitu omen zuen Golgotan. Horregatik ere santutzat jotzen da.

Hauetaz gain bada beste obra berezi bat: San Nikolasen lokartzea. Izan ere, normalean Ama Birjinaren lokartzea bakarrik irudikatzen da, zeinak Maria ez zegoela hilda, lotan baizik, eta gorputz eta arima igo zela Zerura esaten diguna. Beraz, pentsatu ahal dugu, tradizio ortodoxoarentzat San Nikolas ere ez zela hil, lokartu baizik, eta bere gorputza bere arimarekin batera igo zela Zerura.

Baina atentzio gehien eman zidan freskoa beste bat da, hain ezaguna ez den istorio bat kontatzen diguna eta oraindik aurkitu ez den Alexandro Handiaren hilobia non dagoen erakutsi ahalko ziguna. Bada, Varlaameko monasterioan, Alexandro Handiaren hilobiaren ondoan, San Sissois irudikatzen duen pintura bat dago. Bertan,sarkofagoaren estalkia irekita agertzen da eta Alexandroren gorpuzkiak ikusten dira.

Horrek historiako hilobi bilatuenetako bati buruzko arrastoa eman diezaguke. Honen atzetik Menfis arakatu zuten, gero Alexandria, non Julio Zesarrek bisitatu omen zuen, eta baita lurralde arabiarreko Atarina meskitaren inguruak ere. Meteorako freskoak bizantziar inperioko leku sakraturen batera eramango gintuen, zenotafioa eta Alexandro handiaren hondarrak arakatzeko pista berri batera.

Meteoraren garrantziaz hitz egiten diguten hainbat liburu interesgarri ere badaude, greziarrez idatziak, jakina. XV., XVI. eta XVII. mendekoak dira eta, hauen artean musika-kodizeak daude, monasterio horietan monjeek interpretatzen zituzten kantuen berri ematen digutenak. Badira, halaber, San Juan Krisostomo bezalako santuen irudikapenak dituzten liburu batzuk ere, zeina tradizio ortodoxoko pertsonaiarik garrantzitsuenetakobat izan zen.

Monasterioak bisitatzeko 17 kilometroko ibilbide bat dago, Kalambaka hiritik abiatzen dena eta monasterioetan zehar garamatzana. Eraikinen artean eskailera luzeak eta zubiak daude, eta aipatu berri ditugun altxor horiek guztiak ikus daitezke. Sarrerak 3 €-ko prezio sinbolikoa du, eta baldintza bakarra zentzuz janztea da.

Dr. Pedro Ortega

Ingeniero Industrial, Historiador del Arte, Máster en Edición Digital y Doctor en Estética. Es Gestor Cultural de Patrimonio Mundial del Ayuntamiento de Madrid. Edita la revista académica Herejía y Belleza y dirige el sello académico Ediciones Aulós. Es autor en Penguin Random House y ha escrito artículos para El Imparcial, Jot Down e Historia National Geographic, entre otros medios. Pedro Ortega PhD Industrial Engineer, Art Historian, with a M.A. in Digital Publishing and a PhD in Aesthetics. He is the cultural manager at the World Heritage Service of the Madrid City Council. He is a published author at Penguin Random House and has written articles for El Imparcial, Jot Down and Historia National Geographic, among others. Pedro Ortega doktorea Industria Ingeniaria, Artearen Historialaria, Edizio Digitaleko Master-duna eta Estetikan Doktorea. Kultur kudeatzailea da Madrilgo Udaleko Munduko Ondare Zerbitzuan. Penguin Random House-ko idazlea da eta artikuluak idatzi ditu El Imparcial, Jot Down eta Historia National Geographic-entzat, besteak beste.

More Posts - Website

Follow Me:
LinkedIn


OpenEdition le sugiere que cite este post de la siguiente manera:
Dr. Pedro Ortega (5 de febrero de 2024). Meteora: tocando el cielo con los dedos. El blog de Tartalo. Recuperado 19 de marzo de 2025 de https://doi.org/10.58079/vr9g


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.