Digital resources in the Social Sciences and Humanities OpenEdition Our platforms OpenEdition Books OpenEdition Journals Hypotheses Calenda Libraries OpenEdition Freemium Follow us

Henry Fuseli y el imaginario sobrenatural

Itzulpena: Jon Alkorta Martiartu doktorea (EHU/UPV)

Henry Fuseli eta naturaiz gaindiko imajinarioa

Sorginak, literatura eta mitologia

Henry Fuseli, Titania eta Bottom. Tate Gallery, Londres. 

Henry Fuseli arte erromantikoaren hastapenetako figura garrantzitsu bat da, aitzindari eta iluminatu bat. Hala ere, baliteke bere lana miresle eta adinkide zuen William Blake-ek eklipsatu izana. Datozen paragrafoetan margolari honen lanaren inguruko zertzelada batzuk emango ditugu, bere lan berezi eta misteriotsuenei erreparatuz bereziki.

Johann Heinrich Füssli Zurichen jaio zen 1741ean, eta bere ibilbidean zehar marrazkigintza eta pinturaz gain, artearen historia eta literatura ere landu zituen. Bere jaioterrian piztu zitzaion britainiarra zen harekiko lilura, hain zuzen ere eskolan irakasle izan zuen Jacob Bodmer-en bitartez influentzia erabakigarri izango ziren Milton eta Shakespeare ezagutu zituenean. Gauzak horrela, Heinrich gaztea berehala joan zen Londresera, non ingelesera moldatutako bere izenak sona handia lortuko zuen: Henry Fuseli. Bere garaiko beste artista handi askok bezala, Fuseli Erromara joan zen Errenazimentuko margolari handien lana behatu eta ikasteko asmoz, Miguel Angelenaz batez ere. Azkenik, Ingalaterrara itzuli, bertan finkatu eta bere helduaroko lana osatu zuen.

Shakespeare

Londresera iritsi berritan, Fuselik Shakespeare Gallery-rako izango ziren Shakespeare-en lanetan oinarritutako marrazkiak lantzen hasi zen. Galeria honek autore ingelesaren obrako pasarteetan oinarritutako lanak biltzen zituen. Fuseli asko erakarri zuten gai hauek, eta beti naturaz gaindiko elementu hori bilatzen saiatu zen. Ondoren, lan hauetan oinarritutako mihiseak egin zituen. Hauen artean bi aipatuko ditugu, Uda-gau bateko ametsa eta Hamlet antzelanei dagozkienak, alegia.

Titania eta Bottom (1790) Uda-gau bateko ametsa laneko 4. ekitaldian oinarritutako fantasiaz beteriko lan bat da. Oberon Titania erreginarekin haserretu eta konjuru bat botatzen dio: Puck aztiaren aztikeria dela eta asto burua duen Bottomekin maiteminduko da. Azken honek eszenako erdigunea hartzen du, bera baita egoera okerrenean dagoena eta naturaz gaindiko elementuaren hartzailea (transformazio higuingarria). Ondoan du Titania, maiteminduta eta bere maitagarri kohorteak lagundurik. Fuselik hainbat pertsonaia ipintzen ditu nahiko libreki hauen inguruan, eskuineko neskatxa esaterako, zeinak ipotx bat duen soka bati loturik, agian gaztaroaren zahartzaroaren gaineko garaipena irudikatuz. Bada lan honen beste pertsonaia gutxiagoko bertsio txikiago bat, non Bottomen protagonismoak naturaz gaindiko elementua hareagotzen duen. Badirudi transformazio honek Fuseli liluratu zuela. Agian gizaki eta asto hibrido honek egipziar mitologiako Set jainkoa gogoraraziko zion.

Mitologia nordikoa: Thor

Henry Fuseli, Thor Midgard sugea kolpatzen. Royal Academy of Arts, Londres. 

Hamlet hartuta, litekeena da Fuselik interesa izatea Danimarkako historian. Paul Henri-ren Danimarkako historiara sarrera (1755) liburuaren ingeleseko Thomas Percy-ren itzulpena behintzat irakurri zuen. Honek mitologia nordikoa ezagutzeko ezinbestekoa den Edda prosaikoaren itzulpen bat ere bazuen barruan. Bertan aurkitu zuen Fuselik bere lan nagusienetariko baterako gaia: 1790eko Thor Midgard sugea kolpatzen. Hemen ere agerikoa da naturaz gaindiko elementua: jainko baten eta izaki mitiko baten arteko borroka (indartsuenak soilik menperatu ahal izango zuen Midgard suge izugarri eta zitala).

Borroka hau islatzen du lanak, zeina, esan bezala, Snorri Sturlson-en XIII. mendeko Edda prosaikoan jasotzen den. XLVIII atalak dioenez, Odinen seme eta Asen kide zen Thor indartsuak Midgard sugea menperatu behar du. Horretarako Hymir erraldoiarekin batera ontzi batean itsasoratzen da. Thorek idi baten burua moztu eta sugea erakartzeko amu bezala erabiltzen du. Sugeak amua jan eta begitara begiratzen dira momentu batez bera eta Thor. Baina Hymirrek amua moztu eta sugea askatzen du, zeina uretara itzultzen hasten den. Orduan,Mjolnir mailua astindu eta Midgard buruan jotzen du Thorek, hau hilaz.

Margolanari begiratuz gero, historioaren zenbait elementu ikusi ditzakegu: behean, kiribil batean, suge erraldoia amuan harrapaturik; eta atzean, barkuan, Thor eta Hymir. Thorek haria esku batean eta bestean mailua ditu, azken hau zerura altxatzen duelarik sugea hiltzeko. Erraldoia izuturik da eta sugea askatzen du; baina berandu da, Thorek bere indarrez hilko du.

Konposizioa izugarria da, Thor ahalguztiduna biluzik kontrapostoan agertuz, estatua greko bat bailitzan. Honen bitartez Fuseli XIX. mendeko artean hain famatu egin zen gizonaren biluziaren aitzindari izan zen. Sugea bera ere ikaragarria da: hain handia eta indartsua, baina minez, Thorren indarrari aurre egin ezinik.

Eszena paisaje ilun batean dago kokatua (gauez eta itzal artean), seguruenik orduantxe XVIII. mendearen amaieran zabaltzen ari zen literatura gotikoak deskribatutako paisaien eraginaren ondorioz. Garai horretan bertan lortu zuen Fuselik errekonozimendua margolari bezala.

Sorginak

Anonimoa, Sorgina eta Mandragora. Fuseliren mihisearen marrazki kopia. Creative Commons lizentzia. 

Sorginena Fuselik asko jorratutako gai bat izan zen. Beste hainbatetan bezala, naturaz gaindikoak erakartzen zuen berriro ere, kasu honetan sorginek naturaren eta naturaz gaindiko indarren inguruan zuten jakituriak hain zuzen ere. Protagonistatzat sorgin bat duen Sehaskan aldatutako umea (1780) edo Ben Johnson-en Masque of Queene liburuko pasarte bat ilustratzen duen Sorgina eta mandragora (1812) bezalako lanetan aurki dezakegu gai hau, eta, batez ere, azken honetan. Lan honen bitartez, Fuselik sorgina txano baten atzean ezkutatzen den eta heriotzaz haratagoko izakiak ezagutzen dituen emakume zahar bezala aurkezten duen arketipoa sortzen lagundu zuen. Margolan honen kasuan, sorginaren aurrean dagoen mandragorak bizia du, hau da, landareari atxikitako izaki antropomorfo bat da. Honek anima mundo delakoaren sinesmenari egiten dio erreferentzia, hots, erreinu guztietako izakiek (mineral, landare eta animaliak) arima propioa dutela.

Sorginen figura lantzen duen beste lan bat John Milton-en Paradisu galdua lanean oinarritzen den Gaueko sorginak Laponiako sorginak bisitatzen ditu (1796) da. Bertan, gaueko sorgina izaki espektral baten moduan agertzen da: zaldi gainean goitik datorren deabruzko izaki bat, bere argiarekin gerturatzen dena. Bere azpian lagun dituen infernuko bederatzi txakur daude, Miltonen lanea pekatuarekin lotzen direnak. Aurre-aurrean kapaz estalitako Laponiako sorgin bat dugu (lehen aipatutako arketipoa jarraituz). Ume bat du eskuartean, mihisearen azpiko aldetik altxatzen den labana kontuan hartu ezkero, hilko dutena. Eskuinean beste sorgin laponiarrak ageri dira, gertatzen ari denari begira. Giza sakrifizio bat erakusten digun lan izugarri baten aurrean gaude, hots, gaizkiaren mesedetan isurtzen den odol errugabea.

Paradisu galdua

Shakespearen galerian parte hartu zuen bezalaxe, Miltonen Paradisu galdua lana omentzen zuen galeriarentzat ere egin zuen lan Fuselik, non hainbat lan aurkeztu zituen, horien artean, Miltonen laneko bigarren liburuko pasarte bat irudiztatzen zuen Gaueko sorginak Laponiako sorginak bisitatzen ditu. Baina hitz egin dezagun orain Miltonen laneko beste pertsonaia garrantzitsu bati buruz: Luzifer, zeinak ez duen zerikusirik tradizioak irudikatzen duen deabruarekin. Jakina den bezala, Erdi Arotik XIX. menderarte munstro bezala irudikatu zen hau: zenbaitetan dragoi bezala, beste batzuetan sabelaldean bigarren aurpegi bat zuelarik edo hiru aurpegi beldurgarrirekin ere.

Eta hemen datza berritasunak: Fuselik, Paradisu galdua oinarri, beste modu batean aurkezten du deabrua. Miltonen Luzifer (‘argiaren eramaile’ bezala itzultzen dena) pertsonaia erakargarri eta errebelde bat da, baina inoiz ez maltzurra, baizik eta transgresorea. Interpretazio honi helduz, Fuselik aingeru eder baten moduan aurkeztuko du Luzifer Milton Gallery-rako egindako lanetan.

William Blake, Satan. Fuseliren marrazki baten kopia. Creative Commons lizentzia. 

Tradizioarekin hausten duen Luziferren irudikapen hau jarraituko du, ondoren, Fuseliren jarraitzaile William Blakek (Blakek Paradisu galdua erabiliko du bere lan poetiko eta piktorikoan). Irudikapen berri hau XIX. mendean zehar errotuko da (Madrilgo Retiroko Bellver-en Aingeru eroria edo Liejako San Pablo katedraleko Geefs-en Gaizkiaren maisua esaterako) eta mende amaieran iritsiko da bere amaierara Rodin, zeinaren Pentsalaria infernuaren ateetan dagoen eseria, edo beste hainbat sinbolisten lanean (Franz von Stuck, esaterako). Hauek guztiek deabrua gizaki bezala aurkeztuko dute, eta ez munstro moduan.

Ikusi bezala, Fuselik misterioarenganako lilura bat erakusten du bere lan guztian zehar. Aitzindari bat da naturaz gaindiko pinturari dagokionez, El Bosco bezalako autoreen infernuaren errepresentazioaren eraginagatik XVIII. mendeko europar artea barrokoaren gehiegikotasunean edo kostunbrismoaren egunerokotasunean erori baitzen. Horregatik, Fuseli protoerromantiko bat da, zeinak bere garaikideak atzean utzi eta bere lanetan norbanako subjetiboaren ideia lantzen duen. Gainera, bera da deabrua izaki maltzur bezala aurkezten duen arketipoa pinturan lehenegoz desafiatzen duena. Misterioarekin lotura duten bere lan aberatsen ondotik, esan dezakegu europar artean mugarri bat izan zela Fuseliren lana.


OpenEdition le sugiere que cite este post de la siguiente manera:
Dr. Pedro Ortega (4 de marzo de 2024). Henry Fuseli y el imaginario sobrenatural. El blog de Tartalo. Recuperado 14 de abril de 2026 de https://doi.org/10.58079/vy3r


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.