Digital resources in the Social Sciences and Humanities OpenEdition Our platforms OpenEdition Books OpenEdition Journals Hypotheses Calenda Libraries OpenEdition Freemium Follow us

La silla de Felipe II

Itzulpena: Jon Alkorta Martiartu doktorea (EHU/UPV)

Felipe II.aren Eserlekua

Aldare betoi bat Madrilgo mendilerroan

Madrilgo San Lorenzo de El Escorial udalerrian aurkitzen den Felipe II.aren Eserlekua interes arkeologiko eta turistiko handiko lekua da. Tradizioz Felipe II.arekin lotu izan zen arren, ustez El Escorial monasterioko lanak behatzeko leku gisa erabiltzen baitzuen honek, ikerketa berriagoek erromatarren aurreko jatorria duela iradokitzen dute, hots, sakrifizio erritualak egiteko aldare betoi gisa erabilia izan zela.

Bertakoek Canto Gordo bezala ezagutzen duten granitozko harkaitzean zuzenean zizelkatutako plataforma mailakatu eta eserleku multzo hau betoien presentziaren eta espiritualtasunaren lekuko da. Betoiak erromatarren konkistaren aurretik Iberiar Penintsulako mendebaldeko erdialdean bizi izan zen herria zeltiarra ziren. Felipe II.aren Eserlekuak hiru unitate handi ditu. Garrantzitsuena iparraldera begira dagoena da, El Escorial monasteriora, hain zuzen ere, eta bi beso-euskarriz banatutako harrizko hiru eserlekuk osatzen dute.

Bere balio historiko eta kulturalaz gain, gune hau babestutako ingurune natural batean kokatzen da, El Escorial monasterioaren eta La Herreria basoaren ikuspegi panoramikoak eskainiz. Eremua aberatsa da biodibertsitatearen ikuspegitik eta zuhaitz-espezie ugari ditu, hala nola melojuak edo errebollak, Montpellierreko astigarrak, basoko gereziondoak, ezkiak eta gaztainondoak. Honen erakusle, Felipe II.aren Eserlekuaren esparruan bertan aurkitzen den Montpellierreko astigar bat ‘Zuhaitz Berezi’ gisa katalogatu zuen Madrilgo Erkidegoak.

Felipe II.aren Eserlekuaren interesa, aldare betoi gisa izan zezakeen funtzio erlijioso eta zeremonialaz haratago doa, Iberiar Penintsulako herri prerromanikoen praktika erritualak ulertzeko laguntza izan daiteke eta. Lekua Felipe II.arekin lotzen duten kondairak gorabehera, ebidentzia zientifikoak honen iragana askoz zaharragoa eta espiritualki esanguratsuagoa dela adierazten du, esplorazio historiko eta naturalerako leku liluragarri bihurtuz.


OpenEdition le sugiere que cite este post de la siguiente manera:
Dr. Pedro Ortega (5 de abril de 2024). La silla de Felipe II. El blog de Tartalo. Recuperado 12 de marzo de 2026 de https://doi.org/10.58079/w66y


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.