Digital resources in the Social Sciences and Humanities OpenEdition Our platforms OpenEdition Books OpenEdition Journals Hypotheses Calenda Libraries OpenEdition Freemium Follow us

El Palacio del Viso del Marqués

Itzulpena: Jon Alkorta Martiartu doktorea (EHU/UPV)

El Viso del Marqués-eko jauregia

Eraikin errenazentista bat Gaztela-Mantxan

Gaztela-Mantxaren bihotzean, kostatik eta hirietako zalapartatik urrun, ezusteko altxor errenazentista bat ezkutatzen da: El Visor del Marqués-eko Santa Cruz Markesaren jauregia. Errenazimenduko dotorezia eta espainiar itsas-historia bateratzen dituen eraikin honek Espainiaren herentzia kultural aberats eta anitzaren oroigarri da.

Santa Cruz Markesa: itsas-heroia

Álvaro de Bazán, Santa Cruzeko lehen Markesa, Granadan jaio zen 1526an eta Lisboan hil 1588an. Bizitzan zehar itsasoan lortutako garaipen ugariek Espainiako historiako almirante nabarmenetariko bat izatera eraman zuten. Aitzindari izan zen guerra galeoien eta itsas-infanteriaren erabileran, eta inoiz garaitua izan ez zenez menderaezinaren ospea ere lortu zuen.

Jauregiaren eraikuntza

Jauregia XVI. mendean eraiki zen Madril eta Sevilla arteko leku estrategiko batean. Kokapen honi esker, Markesak gortera edo kostara azkar bidaiatzeko aukera zuen, momentuko beharren arabera. Tamalez, itsas-betebeharrek zuzendutako patuak, Magallaes edo Elkano bezalako garaikideenaren oso antzekoa, artelan honetaz gozatzea galarazi zion.

Arkitektura eta artea

Bergamasco ezizenez ezagututako Giovanni Battista Castelloa arkitektoaren genoar diseinuak egiten du berezi jauregia. Honen fatxada soilak erabat kontrastatzen ditu bi solairuko estruktura eta eskailera izugarria. Alabaina, eraikina benetan definitzen dutenak César Arbasia eta Nicolás Granello bezalako artista italiarren freskoak dira, zeinak Markesaren handitasuna eta gai mitologiko eta alegorikoak lantzen dituzten.

Jauregiaren ikonografia

Jauregian aurki ditzakegun artelanek gai ezberdinak dituzte oinarri, hala nola, Markesaren leinua, bere itsas-balentriak, errepresentazio mitilogokiak edota Ospearen, Itsasoaren eta Loriaren alegoriak. Besteak beste, Lisboako konkista ospatzen duen Portugaleko Batailaren Sala nabarmendu genezake. Garaipen hori giltzarri izan zen Inperio espainiarraen eraketarako Felipe II.aren agindupean, non “eguzkia ez zen sartzen”.

Itsas Armadaren artxiboa

Egun, jauregia Itsas Armadak darabil artxibo moduan. Espainiako itsas-historiako ikertzaileentzat balio izugarriko baliabide hau 1948an sortu zen eta XVIII. mendetik XX.era doazen dokumentuak gordetzen ditu. Espainiaren itsas-historiako hiru mendetara irekitzen den lehio paregabea da.

Amaitzearren

Santa Cruz Markesaren jauregia eraikin bat baino gehiago da; Espainiaren historia, kultura eta asmamenaren lekukoa, alegia. Ezusteko kokapenari eta dekorazio aberatsari esker, jauregia Espainiako historia eta kulturan interesa duen orok bisitatu beharreko lekua da. Itsas-heroi baten bizitza ospatzeaz gain, eraikin honek espainiar Armadaren memoria historikoa zaindu eta hiritar guztion eskura jartzen du.


OpenEdition le sugiere que cite este post de la siguiente manera:
Dr. Pedro Ortega (3 de mayo de 2024). El Palacio del Viso del Marqués. El blog de Tartalo. Recuperado 7 de febrero de 2026 de https://doi.org/10.58079/10swc


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.