Digital resources in the Social Sciences and Humanities OpenEdition Our platforms OpenEdition Books OpenEdition Journals Hypotheses Calenda Libraries OpenEdition Freemium Follow us

Frankenstein: ¿Criatura o … monstruo?

 

Itzulpena: Lidia Díaz Suárez

 

Frankenstein: ¿Izakia edo … munstroa?

Mary Shelley-ren maisulana Frankenstein edo Prometeo modernoa, 1818an argitaratua,  Literaturaren garai Erromantikoaren eta aurrerapen teknologikoen emaitza, arrasto ezabaezina utzi du literaturan. Eleberri honek ez zuen soilik zientzia fikzioaren literaturan eragin handia izan, baizik eta generoko gotikoaren adibide nagusitzat ere hartzen da.

Izakia: Boris Karloffek antzeztua James Whalek zuzendutako 1931ko filmean.

Genero Gotikoa

Gotikoa, XVIII. mendean sortua, bere giro ilun eta misteriotsuagatik ezaguna da, gai sobrenaturalak, gainbehera morala eta izua lantzen baititu. Gotikoaren lan klasikoek, Frankenstein esanez, pertsonaia erotuak erabiltzen dituzte, arrazionalaren eta irrazionalaren arteko konfrontazioa erakusteko. Genero honek ez du soilik izua sortu nahi ezaugarri hauek erabiliz, baizik eta giza buruaren beldurrak aztertu eta gizartearen arabera “zuzena” eta “okerra” denaren inguruko zalantzez hausnartu.

 

Frankenstein: ¿Munstroa?

Irakurketaren zaleentzat, irakurketa den bidaiaren bidez eskuratzen den ezagutza Frankenstein izenburua eleberriko izakiaren izena ez dela da, baizik eta hura sortu zuen zientzialariaren abizena. 

Literatur mailan interesgarria da gertakari hau benetan. Frankensteinen egiazko identitatea ez dakitenek honek izakiari erreferentzia egiten diola uste baitute. Nahiz eta ohartu Frankenstein izenak moral eztabaidagarrizko zientzialari obsesibo bati erreferentzia egiten diola, izen hura izakiarena dela dirudi. Hau da, askorentzat Frankenstein munstro bat da, obra irakurri edo ez irakurri arren. Victor-ren alde higuingarria aipatu dugu, baina bere alde heroikoa, ere kontuan izan behar dugu. 

Erromantizismoaren arabera, heroi erromantikoaren ekintzak besteon gainetik altxatzen dute hau, Victorrek sorkuntzaren ahalmena eskuratzerakoan ikus daitekeena, Jainkoarentzat soilik eskuragarria dena. Hala ere, zientzialariak duen berehalako higuina bere izakiarenganako ez da heroiko samarra estereotipo erromantikoen arabera, gutxienez. Horregatik, zaila da Victor heroi gisa kategorizatzea; horrez gain, muga moralak gainditzearen kontu gotikoa eta bortizkeria ere kontuan izan behar ditugu. Muga moral horiek gainditzeagatik, Victor Frankenstein kritika ugari jasan dituen pertsonaia da, ez bakarrik haren bizitzaren sorkuntza ez-naturalean bidez gorputz hilak erabiltzeagatik, baizik eta bere mundu-ikuskera eta filosofia dela eta, gizartearen balioekiko duen errefusan.

Frankenstein moralarekin estuki lotuta dago, edo, hobe esanda, moral horren faltarekin. Obraren pisu filosofiko eta moralak Victor Frankenstein-en rolaren bitartez adierazten dira, lehenagoko heroi-arketipoekin konparatuz. Konplexutasun filosofiko hau autorearen garaiko influentziari esleitu daiteke, pentsamendu filosofikoaren garaiari, eta bere aita William Godwin filosofoaren eraginari ere.

Erromantizismo eta gotikoaren ezaugarrien konbinazioak, pertsonaien moralitate bikoitzak eta Mary Shelleyk liburuan goraipatzen duen filosofia konplexuak irakurleak guztiz harrapatzen ditu eta literatura klasikoaren adibide nabaria da horregatik gaur egun ere.

Iradokizun bat:

Aurreko guztia kontuan izanda, zin-zinez gomendatzen dugu Frankenstein eleberriaren irakurketa, hala nola haren ugarizko adaptazioak ikustea. Nabarmentzekoak dira James Whale edo Kenneth Branaghek zuzendutako film-adaptazioak, haien testuinguru historikoaren  zehaztasunagatik aipagarriak baitira. Gainera, esan beharra dago eleberri honek telebista saioak, antzerki-lanak eta komikiak ere inspiratu dituela. Dudarik gabe, Frankenstein-en moldaketa horiek guztiak obrak, oraindik, gizartean eta pop-kulturan duen presentziaren froga dira.


OpenEdition le sugiere que cite este post de la siguiente manera:
pauppic (28 de junio de 2024). Frankenstein: ¿Criatura o … monstruo? El blog de Tartalo. Recuperado 19 de marzo de 2025 de https://doi.org/10.58079/11wer


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.