Digital resources in the Social Sciences and Humanities OpenEdition Our platforms OpenEdition Books OpenEdition Journals Hypotheses Calenda Libraries OpenEdition Freemium Follow us

Un tributo a Oscar Wilde

Itzulpena: Jon Alkorta

Oscar Wilden omenez

Oscar Wilden izena umorearen, literaturaren, gustu onaren eta nabarmenkeriaren sinonimo da, baina adjektibo guzti hauek bakar batean bildu daitezke: jenio hutsa.

Oscar Wilderen irudi bat.

Bere bizitza

Oscar Wilde Dublinen jaio zen 1854ko urriaren 16an, eta Parisen hil 1900. urteko azaroaren 30an. Bere ondareak argi eta garbi erakusten du idazle, poeta eta antzerkigile bikaina izan zela, eta, nola ez, esteta dandy, kritiko garratz eta atsotitz ugariren sortzailea.

Gaztetatik arrakasta handiz landu zituen genero literario ugari Londres viktoriarrean. Baina Sir Alfred Douglas bere maitalearen aitak aurrera eramandako difamazio epaiketa baten ondorioz homosexualitatea leporatuta espetxeratu egin zuten. Behin aske, Frantzian herbesteratu zen eta bertan hil zen pobrezian 1900. urtean.

Père-Lachaise hilerrian lurperatu zituzten Wilden gorpukinak eta bere hilobia bere literatura maite duten generazio ugarirentzat leku ikoniko bilakatu da, non gurtza egin eta larrosak uzten dituzten.

The Importance of Being Earnest

Lan honen arrakastak jada antzerkigile bezala zuen fama areagotu zuen, Londreseko kritiko asko harritzea lortuz. Lehenengoz 1895eko otsailaren 14an antzeztu zen eta berehalako zirrara sortu zuen.

Viktoriar gizartearen kritika garratz honen izenburuak esanahi bikoitza du, ahoskera bereko ‘Ernest’ izen propioarekin eta ‘Earnest’, ingelesez serio, zintzo, adjektiboarekin jolasten baitu.

Wildek idatzitako azken komedia da eta, askoren ustez, bere lanik hoberenetarikoa.

Salome

“Zure ahoa musukatu dut, Yokanaan”

Salome da, dudarik gabe, Wilden lanik polemikoena. Parisen idatzi zuen, frantsesez, eta kritika gogorrak jaso zituen elementu sexual nabarmenak zituzten pasarteetan pertsonaia biblikoak erabiltzeagatik. Heriotza eta desioa nagusi dira Salome eta Joanes Bataiatzailearen lepomoztea kontatzen duen pasarte bibliokoaren berrinterpretazio honetan. Dekadentismoaren gailurra da drama hau.

Antzezlanak Aubrey Beardsley ilustratzailea liluratu zuen eta ilustrazio multzo bat sortu zuen antzezlana laguntzeko. Nahiz eta, hasiera batean, Wilde hunkiturik agertu zen, Beardsleyren lanak ez zuen hasebete eta baztertu egin zuen.

Ilustrazio hauen artean deigarriena Salomek burua moztua duen Bataiatzaileari “Zure ahoa musukatu dut, Yokanaan” esaten dion pasartea ilustratzen duena da.

Salome-en bertsio ilustratuaz gozatzeko Libros del Zorro Rojo argitaletxearen Rafael Cansinos Assensen itzulpena gomendagarria da.

The Picture of Dorian Gray

Dorian Grayren erretratua itsusi bihurtu ondoren.

Azken nobela honen bitartez Wildek bere prosaren maila gorena lortu zuen eta mundu mailako literaturako klasikoen artean finkatu zen.

Bertan Wildek muturreraino eramandako estetizismoaren balioa goraipatzen du, moralitatetik haratago doan edertasuna erdigunean jarriz. Honetxegatik Dorian Gray edertasunaren izenean edozein krimen egiteko gai da, gazte eta eder mantenduz, nahiz eta bere erretratua izugarri itsusitzen den bere ekintzen ondorioz.

“Artea arteagatik” da Oscar Wilden estetizismoaren oinarrizko ideia.

Hemen lan honen online bertsio ireki baten esteka.

De Profundis

Oscar Wilde eta Bossie.

Bere bizitza edertasunaren eta askatasunaren ospakizun bat izan bazen ere, Wilden kartzela-zigorra bere bizitza eta obraren amaiera izan zen.

Homosexual izateagatik jasotako kondenaren haritik Bossie deitzen zion Lord Alfred Douglas bere maitaleari eskaini zion lan hau.

Wilden azken lan honen ostean dekadentzia besterik ez zen geratu. Maitaleari
zuzendutako gutun honetan haserrea, gorrotoa, tristura, errua, damua, akusazioa eta Jesu Kristorenganako gerturatze bat aurki ditzakegu, besteak beste. Azkenik, barkamena dago, bai abandonatu duen bere maitalearekiko, bai eta bere buruarekiko.

Literaturako jenio baten azken lana da hau.


OpenEdition le sugiere que cite este post de la siguiente manera:
Dr. Pedro Ortega (29 de julio de 2024). Un tributo a Oscar Wilde. El blog de Tartalo. Recuperado 14 de abril de 2026 de https://doi.org/10.58079/123tl


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.