Digital resources in the Social Sciences and Humanities OpenEdition Our platforms OpenEdition Books OpenEdition Journals Hypotheses Calenda Libraries OpenEdition Freemium Follow us

El Santo Grial

Itzulpena: Jon Alkorta

Grial Santua

Kristautasunaren historian inoiz izan bada enigmak eta misterioak inguratutako objekturik, hori Grial Santua da.

Diotenez, Azken Afarian Kristok hamabi apostoluekin partekatu zuen kaliza da.

Baina Grialaren boterearen inguruko kondairak ez ziren Erdi Arorarte garatu. Naziak ere liluratu zituen objektu honek eta bere ustezko indarrak, eta mundu guztian zehar bidaiatu zuten bere bila. 

Eromen honetaz aparte, Griala debozio objektu bat da, eta Elizaren oinarrian dagoen eta Kristautasunaren garapenean giltzarri izan den Eukaristia bezalako ekintza bat oroitzen duen altxor bat.

Baina Erdi Aroa arte inork garrantzirik eman ez izana oso interesgarria da, eta horri buruz jardungo dugu sarrera honetan. 

Rogelio de Egusquiza. Grial Santua (1893).

Grialaren historia

Grialaren inguruko lehen aipamena Frantzian aurkitzen dugu, 1180. urtean Chrétien de Troyes bardoak Perceval, ou le Conte du Graal testua idatzi zuenean, egun osorik kontserbatzen ez dena. Nahiz eta tituluan ageri den eta lanaren bigarren zatiko protagonista izan behar bazuen ere, oso erreferentzia gutxi egiten zaizkio Grialari testu honetan. 

Baina gerora objektu honen inguruan idatziko diren istorio askotako bi protagonista aurkezten dizkigu Chrétien de Troyes-en testuak: Perceval, heroia, eta Gawain, bere homologoa.

Espainierara ere itzuli dira gai hau jorratzen duten hainbat testu, Alianza Editorialek argitaratutakoak kasu

Lehen istorio hau eta bi mende geroago, alemaniar lurraldeko beste autore bat aurkitzen dugu, Wolfram von Eschenbach, Grialaren kondaira biziberritu zuena Parzival bere poema epikoaren bitartez.

Honek Chrétien de Troyes-en testua osatzen du Arturo Erregearen Mahai Borobilak Perceval Grial Santuaren bilaketara nola bultzatzen duen kontatuz. 

Ikerketa filologikoek von Eschenbach-ek idatzitako Griala aipatzen duen beste testu bat ere aurkitu dute, amaitu gabea eta bestea baino zertxobait zaharragoa, 1217 inguruan idatzitako Tituriel. 

Percevalen kondaira irakurtzeko Siruela argitaletxeak argitaratutako edizioak oso lagungarriak dira. 

Le Morte d’Arthur

William Morris, Edward Burne-Jones eta John Henry Dearle, ‘Sir Galahad, Sir Bors eta Sir Perceval-ek Grial Santua aurkitzen dute’, 1890-94.

Britainia Handian Thomas Malory-ren Le Morte d’Arthur lanak hasi zuen Grialarekin lotutako literaturarekiko lilura, 1485. urte inguruan. Britainiar iturri hau da Grialaren kondaira zabaltzen gehien lagundu duena.  

XIX. mendean, testu honek gaiarekin lotutako lan artistiko askoren sorrera bultzatu zuen, Edward Burne-Jones edo Dante Gabriel Rossetti bezalako margolari prerrafaeliten eskutik. Hauen artean aurkitzen dugu, esaterako, Morris & Co. konpainiak 1890eko hamarkadan sortutako tapiz erraldoia, Grialaren kondaira irudikatzen duena eta Juan March fundazioak 2012an Madrilen erakutsi zuena. Hona hemen fundazio honen “William Morris y compañía. El movimiento Arts & Crafts en Gran Bretala” erakusketaren katalogoa. 

Gai honekin jarraituz, erakusketa berean Grialaren historia eta bere inguruko kondairen gorabeherak ardatz dituen hitzaldi nagusi bat ere entzungai dago, hots, Victoria Cirlot-en “The Myth on the Grail in Literature and Art”

Azkenik, aipatzekoa da Grialaren mitoa ikertzen duen Joseph Campbell-en Romance of the Grail. The Magic and Mystery of Arturian Myth lana. Mitologiaren inguruko mundu-mailako aditu nagusienetariko bat da Campbell, eta bere lana gaztelerara itzultzen ari da Atalanta argitaletxea. 

Zein ote benetako Griala?

Afari Santuaren freskoa Leongo San Isidoro elizan.

Bazirudien XX. mendean zehar benetako Griala Valentziako katedralean zegoenaren ustea nahiko zabaldua eta onartua zegoela. Valentziako Griala kaltzedoniaz egina omen da K.o. I. mendean, eta oinarria eta burdinezko heldulekua ondoren gehitu zitzaizkion. 

Susmo hau baieztatzeko asmoz, adituek objektu honen nondik-norakoak identifikatu dituzte Judeatik Erromara eta Erromatik Hispaniara. Ondoren, XII. mendean, Aragoiko Erresuman agertzen da, San Juan de la Peñan zehazki, eta zertxobait geroago Errege Katolikoen Zaragozako jauregian. 1424, aldiz, Alfontso V.a Bihotz-handiak Valentziara bidali zuen hauek Mediterraneoko guduetan eman zioten laguntzaren esker onez. Orduz geroztik bertan izan da. 

2014an, ordea, Margarita Torres Sevilla eta José Miguel Ortega del Rio ikerlariek Griala Leóngo San Isidoro elizan egon litekeela iradokitu zuten Los reyes del Grial lanean. Hala ere, Valentziako Grialarekiko interes akademikoa izugarria da oraindik ere. 

El fuego invisible

Tahulleko San Klemente absidea. Kataluniako Arte Museo Nazionala.

Egungo literaturak ere tira dio hari honi. Azkeneko urteetan argitaratu diren lanen artean Javier Sierraren El fuego invisible aipatu genezake, 2017ko Planeta saria jaso zuena. Sierrak dioen bezala, ikerketak galderak aurkezten dituen moduan, literaturak, nolabait, erantzunak eskaintzen ditu. Lan honek Grialaren atzetik dabiltzan horiengan bilaketa honek bultzatzen duen introspekzioa eta Grialak hartzen dituen esanahiak aztertzen ditu. Barne bidaia hau iniziazio erritual bat ere izan liteke.

Dr. Pedro Ortega

Ingeniero Industrial, Historiador del Arte, Máster en Edición Digital y Doctor en Estética. Es Gestor Cultural de Patrimonio Mundial del Ayuntamiento de Madrid. Edita la revista académica Herejía y Belleza y dirige el sello académico Ediciones Aulós. Es autor en Penguin Random House y ha escrito artículos para El Imparcial, Jot Down e Historia National Geographic, entre otros medios. Pedro Ortega PhD Industrial Engineer, Art Historian, with a M.A. in Digital Publishing and a PhD in Aesthetics. He is the cultural manager at the World Heritage Service of the Madrid City Council. He is a published author at Penguin Random House and has written articles for El Imparcial, Jot Down and Historia National Geographic, among others. Pedro Ortega doktorea Industria Ingeniaria, Artearen Historialaria, Edizio Digitaleko Master-duna eta Estetikan Doktorea. Kultur kudeatzailea da Madrilgo Udaleko Munduko Ondare Zerbitzuan. Penguin Random House-ko idazlea da eta artikuluak idatzi ditu El Imparcial, Jot Down eta Historia National Geographic-entzat, besteak beste.

More Posts - Website

Follow Me:
LinkedIn


OpenEdition le sugiere que cite este post de la siguiente manera:
Dr. Pedro Ortega (27 de septiembre de 2024). El Santo Grial. El blog de Tartalo. Recuperado 24 de abril de 2025 de https://doi.org/10.58079/12dk3


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.