Digital resources in the Social Sciences and Humanities OpenEdition Our platforms OpenEdition Books OpenEdition Journals Hypotheses Calenda Libraries OpenEdition Freemium Follow us

Robert Jordan y la mitología céltica

Andoni Pérez Pérez

Itzulpena: Jon Alkorta

Robert Jordan eta mitologia zeltikoa: influentzia eta iraunkortasuna

1990eko hamarkadan literatura fantastikoaren industria bere berritzaile handienetariko baten jaiotzaren lekuko izan zen Robert Jordan-en (1948-2007) etorrerarekin. Haren lumak sortutako saga, The Wheel of Time bezala ezagutua, fantasiaren generoaren barruan azken hamarkadetako irakurri beharreko erreferente bilakatu da. Gaurkoan autore honen sortze prozesuaren inguruan arituko gara. 

Bere mundu fantastikoa sortzeko, Jordanek erlijio (islama, budismoa, hinduismoa, …) eta kultura anitzen (eskandinaviarra, klasikoa, posmodernoa, …) iturritatik edaten du. Noski, hau ez da salbuespen bat, autore guztiek bereganatzen baitituzte errealitatearen hainbat elementu beraien mito eta istorioak sortzeko. Horrela, Tolkienek, esaterako, ez zituen ezerezetik sortu elfo (germaniar jatorrikoak), ipotx (eskandinaviar jatorrikoak) edota deabruak (hebrear/arabiar jatorrikoak). Beraz, sarrera honetan Jordanen lanean kultura zeltikoak eta honi lotuta dagoen ziklo arturikoak izan duten eragina aztertuko dugu. 

Sorkuntza onomastikoa: errealitatearen eta fikzioaren arteko zubia

Idazle honen eta kultura zeltikoaren arteko erlazioa oso interesgarria da: istorioetako gertakariek eta pertsonaiek kultura honekin dituzten antzekotasunez gain, lan honek mundu zeltikoarekin dituen loturak izen propioen inguruan ere eraikitzen dira. Hau da, idazleak sortutako mikrokosmoseko pertsonaia, leku eta beste abarren izenek makrokosmoseko erreferenteekiko lotura fonetiko ugari dituzte. Antzekotasunak, ordea, ez dira fonetikoak soilik, erreferenteen inguruko jakintza duen irakurleak lanari sakontasun handia ematen dioten beste hainbat eta hainbat paralelismo aurkitzeko aukera ere izango baitu. Hona hemen hauetako batzuk. 

Pertsonaiak: Rand al’Thor eta Argiaren Ezpata, Thom Merrilim

“A Memory of Light” liburuaren azala.

Istorio luze honen protagonista laborari gazte, altu eta indartsu bat da eta, oharkabean, gaizkiaren aurka borrokatu behar duen buruzagitzat hartzen duen profezia baten erdigunean aurkituko da. Istorioak aurrera egin ahala, pertsonaia honek bere patua ulertu eta honen arabera jokatzen hasiko da. Badatorkizue burura gaztaroa anonimatuan igarotako buruzagiren? Nor ote? Arturo errege ospetsua, noski. al’Thor eta Arthur-en arteko antzekotasun fonologikoak agerikoak dira, ezta? Honetaz gain, Rand Argiaren Ezpataren jabe izango da, eta ezpata honek badu zerikusirik errege zelta legendarioen altxor batekin, Claíomh Solais (Argiaren Ezpata, gaelikoz), alegia. 

Thom Merrilimek istoriotik kanpo duen erreferentea ere ez da bereziki asmagaitza. Nola ez, hau Merlin mago ospetsua da. Istorioan, Thom Merrilin Randen gida bilakatzen den juglare jakintsu bat da, zeinak Arturo gazteak eta Merlinek zuten ikasle-irakasle erlazioa gogorarazten digun. 

Lekuak eta ospakizunak: Caemlyn, Bel Tine

Caemlyn zoriontzeko txartela, coldwitchek diseinatua.

Gure protagonista bizi den erresumako (Andor) hiriburua Caemlyn ederra da, magiaren bitartez sortutako gotorlekua eta sagak aurrera egin ahala garatzen doazen abenturen elkargunea izango dena. Izenak badu antzekotasunik Camelot-ekin, Mahai Biribilaren egoitza eta Britainia bateratuaren erdigune politikoa zena, alegia. Horretaz gain, Robert Jordanen saga neguari amaiera ematen dion festa batekin hasten da: Bel Tine. Kultura zeltiarraren inguruan zertxobait dakienak segituan lotuko du fikziozko ospakizun hau zeltiarren Beltane festarekin (Espainian Beltanario moduan ezagutua), non, istorioan gertatu bezala, ohorezko sutzarrak piztu eta dontzeilak lore ederrez jazten diren. 

Etniak: Tuatha’an eta Aes Sedai, Tar Valon

Tuatha ‘an Mahdi bat bisitariak Errante herrira gonbidatzen.

Nobeletako protagonistak Tuatha’an bezala ezagutzen diren horiekin topatzen dira, hots, naturarekiko erlazioa handia duten nomada lagunkoi, baketsu eta festazaleekin.  Hauen izenak lotura izan dezake Irlandako Tuatha Dé Danann goi-erregeekin. Izenaz gain zaila badirudi ere Tuatha’an-ak, gozo eta gupidatsuak, Irlandako erregeekin lotzea, kondairek diote azken hauek izan zirela druiden gurtza Irlandara ekarri zutenak. Beraz, Tuatha’an-en kasuan bezala, Tuatha Dé Danann-ek ere naturarekiko lotura oso estua zuten. 

Azkenik Aes Sedai-ak ditugu, eder eta on, zein maltzur eta ilun izan daitezkeen emakume-mago boteretsuak. Iruditeria zeltiarrean Aos (aes sídhe, gaelikoz) delakoak aurkitzen ditugu, maitagarri modukoak. Idazleak berak onartu zuen naturazgaindiko izakitxo hauek inspirazio iturri bezala hartu izana. Gainera, saga fantastiko honetan emakume-magoak bizi diren lurraldea Tar Valon izenez ezagutzen da, maitagarrien kondairazko lurraldea gogora ekartzen diguna: Avalon. Kasualitatea ote?


OpenEdition le sugiere que cite este post de la siguiente manera:
pauppic (27 de septiembre de 2024). Robert Jordan y la mitología céltica. El blog de Tartalo. Recuperado 13 de febrero de 2025 de https://doi.org/10.58079/12dc8


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.