Digital resources in the Social Sciences and Humanities OpenEdition Our platforms OpenEdition Books OpenEdition Journals Hypotheses Calenda Libraries OpenEdition Freemium Follow us

Este Halloween vamos de vampiros

Itzulpena: Paula Picado Picado

Halloween honetan banpiroz jantziko gara.

Fernando Vicenteren artea. Bram Stokerren «Drakularen» ilustrazioetako bat, Reino de Cordelia-k argitaratua 2014an.

Hau Halloween-erako ale berezi bat da. Gurekin bat egin nahi baduzu, badakizu aurtengo mozorroa banpiroarena dela. Goza dezazun espero dugu.

Kristalezko bola

John William Waterhouse. Kristalezko bola 1907.

Whitbyri buruz ari garela, gaur hiri honi lotutako bi mihiseren istorioa kontatuko dizuegu J. W. Waterhouse margolari prerrafaelitarraren eskutik. 1904an mihise kezkagarri bat sortu zuen: Kristalezko bola. Emakumea, kristalezko bola baten barruan islatutako irudia ikusten duen igarlea da. Sorginkeri liburu bat ikusten dugu orrialde batean zabalik, zeinaren hitz magikoak ahoskatu baititu protagonistak. Liburuaren ondoan, burezur bat, irakurketa ugariko elementu bat, sorginkeriari edo heriotzari erreferentzia egin diezaiokeena. Soinekoari eta gelaren barrualdeari erreparatuz gero, Erdi Aroko eszena bat dela ikusiko dugu. Kristalezko bola igartzeko erabiltzen da, kultura zeltan druidek berilozko harrietan iragana, oraina eta etorkizuna ikusten zituztenean. Erdi Aroan, ordea, igartzeko bolak arrokazko kristalezkoak ziren.

Margolan honek, paradoxikoki, gaur egun desagertuta dagoen “El misal” izeneko beste batekin egiten du bikote, non neska gazte jainkozale batek belauniko otoitz egiten duen. Diotenez, Frederick Pymanek koadro parea eskatu zion Waterhouseri Whitbyko bere bizilekurako. Whitby Ingalaterrako ipar-ekialdeko kostaldeko herri bat da, non antzeko presentzia duten magia zuriarekiko gurtza eta kristau tradizioek. Are gehiago, Whitbyn aurkitu zituen Bram Stokerrek “Dracul” izenari buruzko lehen erreferentziak, eta bertan inspiratu zen bere obra gailena sortzeko: Drakula, hein handi batean hiri honetan garatzen dena. Waterhouseren eta Stokerren arteko lotura iradokitzen duen elementu bat da. Ambois Golden Dawnen agindu sekretuko kide izatearen susmoarekin. Waterhousek pintatzen duen koadro bikoteak Whitby hirian kristautasuna eta magia irudikatzen dutela proposatu da.

Banpiroei buruzko titulu batzuk

Banpiroen munduaren zaleok Polidori-ren The Vampyre eta, batez ere, Bram Stoker-en Dracula izan ohi ditugu erreferentzia testu gisa (ia iniziatikoak esango genuke). Baina odola edaten duten izaki horien iturria ia arketipikoa dela dirudi, eta haien arrastoa antzina-antzinatik agertzen da herri-jakindurian. Horixe adierazten digu Aita Calmetek 1751n Parisen argitaratutako Le traité sur les apparitions et les vampire izeneko lanean. Esan liteke literatura unibertsaleko banpiroei buruzko lehen lana dela.

Calmetek, nolabait, bere ezagutzara iritsi diren istorioak biltzen ditu (gehienak Europakoak, nahiz eta Peruko kasuak ere badiren), berak «revenant» deitu ohi dituenak, hau da, hil ondoren beste batzuk hilobira eramateko asmoz bizitzara itzultzen diren pertsonak. Liburukiak kasu horiek jasotzen ditu, baina zenbait kapitulu aurrekariak bilatzeari ematen dizkio, bai iturri grekolatinoetan, bai Itun Zaharrean, lamiak, estrigak eta, nola ez, Lilith maltzurra aipatzen baititu. Hori bai, Calmetek ez du istorioen egiazkotasuna baieztatzen edo gezurtatzen, biltzaile gisa baino ez du jarduten.

Liburua hemen ikus dezakezu.

Bram Stokerren Drakularen atalik nahasgarrienetako bat, agian, Drakula kondea eta bere segizioa Errumaniatik Ingalaterrako Whitbyraino daramatzan bidaia da. Horregatik, Ana Juan artista eta idazleak bidaia hori berregin nahi izan du liburu ilustratu honetan. Liburu horren izenburua banpiro taldea garraiatu zuen zorigaiztoko ontziaren izena da: Demeter.

Bolumen bikain honen estalkia ireki bezain laster, XIX. mende amaierako Europako mapa ilun bat aurkituko dugu, non Varna (Errumania) eta Whitby (Ingalaterra) hiriak markatuta dauden, itsasontzi makurraren ibilbidea adierazten duen odolezko trazadura baten bidez.

Egilearen zuri-beltzeko ilustrazio landuen bilduma da lana, eta teknika mistoak darabiltza, besteak beste, arkatza, ikatz-ziria eta akuarela. Itsasontziaren, marinel izutuen, itzalen, deabruzko pertsonaien, forma esperpentiko eta kadaberikoen, eulien eta sitsen irudi beldurgarriak dira.

Liburua hemen ikus dezakezu.

Bram Stokerren “Drakula”ri aurre egitea Goliat kolosoari aurre egitea bezalakoa da; izan ere, literatura unibertsaleko erraldoia da, eta, zalantzarik gabe, banpiroen literaturaren adierazle nagusia. 

Stokerren testuan atentzioa ematen digun lehen gauza kontakizuna eraikitzeko genero epistolarra erabiltzen duela da. Ekintzaren berri Madam Mina, Jonathan Harker, Van Helsing eta beste kideek beren egunkarietan idazten dutenaren arabera jasotzen dugu. Horrek gertakariak iraganean erakusten dizkigu, egunerokoaren idazlea bizirik atera dela esan nahi du. Genero honen beste ezaugarrietako da protagonistek lehen pertsonan hitz egiten dutela da: idazteko modu pertsonala erabiltzen dute eta honi beste kideek egiten dituzten iruzkinak gehitzen zaizkio.

Bestalde, nahiz eta «onak» zuzenean ezagutu ditzakegun, ez dakigu ezer Drakula kondeari buruz, aurkarien espekulazioengatik ez bada. Kondeak ez du hitz egiten. Berari buruz dugun irudia gainerako protagonistek egiten duten eraikuntza da. Bitxia da Drakularen portaera aurreikusteko erabilitako argudioetako bat haren «ume-burua» izatea; ondorio horrek aurrez aurre talka egiten du mende askoz bizi eta gobernari eta harrapari odoltsua izan den pertsonaiarekin.

Liburua hemen ikus dezakezu.

Musika pixka bat agur esateko…

Nosferatu talde gotiko britainiarraren “Vampyre ‘s Cry” abestiarekin utziko zaituztegu, buletin honi agur esateko aproposa dena:

Dr. Pedro Ortega

Ingeniero Industrial, Historiador del Arte, Máster en Edición Digital y Doctor en Estética. Es Gestor Cultural de Patrimonio Mundial del Ayuntamiento de Madrid. Edita la revista académica Herejía y Belleza y dirige el sello académico Ediciones Aulós. Es autor en Penguin Random House y ha escrito artículos para El Imparcial, Jot Down e Historia National Geographic, entre otros medios. Pedro Ortega PhD Industrial Engineer, Art Historian, with a M.A. in Digital Publishing and a PhD in Aesthetics. He is the cultural manager at the World Heritage Service of the Madrid City Council. He is a published author at Penguin Random House and has written articles for El Imparcial, Jot Down and Historia National Geographic, among others. Pedro Ortega doktorea Industria Ingeniaria, Artearen Historialaria, Edizio Digitaleko Master-duna eta Estetikan Doktorea. Kultur kudeatzailea da Madrilgo Udaleko Munduko Ondare Zerbitzuan. Penguin Random House-ko idazlea da eta artikuluak idatzi ditu El Imparcial, Jot Down eta Historia National Geographic-entzat, besteak beste.

More Posts - Website

Follow Me:
LinkedIn


OpenEdition le sugiere que cite este post de la siguiente manera:
Dr. Pedro Ortega (25 de octubre de 2024). Este Halloween vamos de vampiros. El blog de Tartalo. Recuperado 19 de marzo de 2025 de https://doi.org/10.58079/12knd


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.