Itzulpena: Jon Alkorta
Hildegard von Bingen begitazioduna
Gaurko honetan XII. mendean bizi izan zen Hildegard von Bingen moja beneditarrararen figurara hurbilduko gara. Ohiz kanpoko emakumea izan zen bere garairako, medizinari buruz idatzi baitzuen, melodia ederrak sortu eta elizako kargu altuenek onartu zituzten begitazioak izateaz gain. Gainera,Benedicto XVI.a aita santuak Elizako Doktore izandatu zuen duela urte batzuk.
Hildegard von Bingenen bizitza eta begitazioak
Koka gaitezen, lehenik. 1098an jaio zen Bermersheim von der Höhe-n, zeina, garai hartan, Germaniako Erromatar Imperio Santuaren agindupean zegoen. Familia ezagun bateko hamargarren alaba izanik, Hildegard bere gurasoek Jainkoari ordaindu beharreko hamarrena izan behar zela pentsatu zuten. Horregatik, gaztetatik Jutta izeneko noble batek hezi izan zuten monasterioko bizitzan eta hamalau urterekin sartu zen bertara.
Gorpuzkera ahulekoa izan zen beti eta ohean denbora asko igarotzera behartu zuten gaixotasun ugari izan zituen. Txikitatik ere izan zituen begitazioak, nahiz eta heldu izan arte ez zuen ezer esan, hain zuzen ere hauen atzean Jainkoak berak bidalitako errebelazioak zeudela ulertu zuenean.
Bere begiztapenak idazkari batek idatzi zitzan eskatu zuen, baina ez zen hauek argitaratzera ausartu. Horregatik hitz egin zuen Bernart Clarvauxkoa eta beste fede gizon batzuekin, zeinak bere mezua aita santuari helarazi zioten eta honek begi onez ikusi zuen Hildegarden lehen obraren (hots, Scivias) zati baten argitalpena.
Orduz geroztik, bere lanen idazketarekin jarraitu zuen, hainbat liburu argitaratuz.
Horrelako ekintzengatik santutzat hartu zuten, nahiz eta bere kanonizazio prozesua konplexua izan zen eta, gaur-gaurkoz, katolikoek eta protestantismoko zenbait adarrek soilik onartzen duten bere santutasuna.
Bere bizitza eta begiztapenen inguruan gehiago jakin nahi baduzu, Victoria Cirlot-ek idatzi zuen liburua gomendatzen dizut.
Bere imajinak eta musika

Hildegardaren bizitzako bitxikeria bat marrazketarako eta musikarako izan zuen prestutasuna izan zen. Horrexegatik, bere lan asko berak egindako kolore askoko irudiekin osatzen dira, hauen artean Trinitate Santua bezalako mundu zerutiarreko misterioak edo aingeruen hierarkiak. Erromanikoaren tradizio piktorikotik asko urruntzen diren obra paregabeak dira hauek.
Musikari dagokionez, hirurogeitahemezortzi lan utzi dizkigu, Symphonia armonie celestium revelationum deituriko zikloaren barnean aurkitzen ditugunak: 43 antifona, 18 errespontsu, 4 himno, 7 sekuentzia, 2 sinfonia, aleluia bat, kyrie bat, pieza libre bat eta oratorio bat. Honetaz gain, Ordo Virtutum izeneko bertuteei buruzko auto-sakramental musikatu bat ere idatzi zuen. Hauetako zenbait Spotify plataforman ditugu entzungai.
Beste zenbait erreferentzia

Pertsonaia honi buruz gazteleraz dugun bibliografia osatzeko asmoz, Sére Skuld autorearen Hildegard von Bingen: Las estrellas extinguidas gomendatu dezakegu, Aurora Dorada argitaletxeak argitaratua.
Lan hau berezi egiten duena santuaren bizitza aurkezteko modua da, autoreak kontatutako zenbait pasartez gain Hildegardak berak idatzitako pasarteak ere baititugu, bien arteko mimetizazio bat lortuaz. Fikzio poetiko honek, gainera, Hildegardaren hainbat lan piktoriko eta bibliografia zabal bat ere eskaintzen dizkigu, bere figurari buruz gehiago jakin dezagun.
Bestalde, 2009ko Visión. La historia de Hildegard von Bingen izeneko film biografiko alemaniarra ere badugu, Maragarethe von Trotta-k zuzendua eta Filmin plataforman ikusgai dagoena.
OpenEdition le sugiere que cite este post de la siguiente manera:
Dr. Pedro Ortega (18 de diciembre de 2024). La visionaria Hildegard von Bingen. El blog de Tartalo. Recuperado 19 de marzo de 2025 de https://doi.org/10.58079/12yav