Digital resources in the Social Sciences and Humanities OpenEdition Our platforms OpenEdition Books OpenEdition Journals Hypotheses Calenda Libraries OpenEdition Freemium Follow us

Volver a la vida a la Florencia romana: Entrevista con OGHI

Erromatar Florentzia biziberritzen: OGHI-rekin elkarrizketa

Itzulpena: Jon Alkorta

OGHI berrikuntza digitalak eta narrazio mamitsuak fusionatzea maite duen arkitekto eta barne-diseinatzailea da. Florentzian bizi den serbiar honek sei urte baina gehiagoko esperientzia du CAD eta diseinu digitalean eta bere lana murgilketa esperientzia interaktiboetan zentratzen da. Bere ibilbidean, bestalde, diseinuaren alderdi ugari ukitu ditu, renderizazio arkitektoniko eta berreraiketa birtualetatik hasita, teknologiak espazioen eta kulturaren ulermena aldatzeko duen indarraren ikerketaraino. Egungo barne-diseinuetan eta ingurune historikoen birsorkuntzan, bere helburua hausnarketa bultzatzen duten eta pertsonak proiektu bakoitzaren atzekaldean dauden istorioekin lotzen duten inguruak sortzea da.

Pedro Ortega: Zergaitik zentratu zinen Florentziaren iragan erromatarrean zure unibertsitate garaian? Zerk bultzatu zintuen garai errenazentistatik haratago atzera egitea? Zer da hiri honen ezaugarri gogoangarriena?

OGHI: Unibertsitate garaian Florentziaren iragana aztertu genuen, eta arrazoi sinple batengatik jo nuen bere garai erromatarrera: sortu zenetik, hiria ez da mugitu. Gaur-gaurkoz ere posible da hiriko leku zaharrenak ikustea goitik begiratu ezkero. Florentzia egun den bezalako izatearen arrazoiak bere hastapenetan daude, lehen erromatar gotorlekuan eta hiriaren lehenengo harresietan. Horregatik, niretzako garai honek sekulako garrantzia du eta ezin dugu alde batera utzi hiriaren historia bere osotasunean ezagutu nahi badugu.

PO: Zer eragin izan zuen pandemiak Florentzia zaharra birtualizatzeko ekimen honen garapenean?

OGHI: Pandemian zehar bidaiatzeko modu alternatiboak esploratu nituen eta askoz gehiago erabili nituen Google Street View bisita birtualak hainbat hiri eta museo bisitatzeko. Orduan konturatu nintzen visita birtualen eta 3D modelatu eta renderizatuari esker “denboran bidaiatzeko” aukera ere bagenuela. Antzinako Erromaren zenbait 3D berreraiketa eta hau birtualki bisitatzeko moduak ikusi nituen, baina ez nuen ezer aurkitu Florentzia, Turin edo Siena bezalako erromatar garaian sortutako beste hainbata hirirentzat. Beraz, berreraiketa birtual bat posible ote zen ikertzen hasi nintzen.

PO: Zein izan da prozesu honen alderdi interesgarriena eta zein dira zuretzat lehentasuna izan duten elementu historikoak?

OGHI: Gu bezalako pertsonak duela denbora asko zerbait hasi zutela eta gaur egun oraindik gure bizitzen parte dela ikustea, hori da liluragarriena. Mila gizon eskaseko kanpaleku batek hiri oparo bat eraiki zuen 100 urte eskasean, ubide, bainuetxe ugari, tenpludun plaza nagusi, teatro, anfiteatro eta ikuskizun eta jokuentzako estadio batekin. Berehala bilakatu zen bere garaiko hiri handienetariko bat, 10.000 biztanle baino gehiagorekin. Duela 2000 urte horrenbeste jende horrelako hiri batean eta egoera horretan bizi zela imajinatzea zoragarria da.

PO: Zer eman dio zure estrategia historikoko bideojokoenganako pasioak proiektu honi?

OGHI: Gehiago apreziatzen dut gure historia horrelako bideojoko eta dokumentali esker, eskola garaian testuliburuen bitartez ikasten genuenean baino, ohartu bainintzen libruru horiek gaizki idatziak eta garrantzi gutxiko zehaztasunez beteak zeudela. Behar duguna narrazio eraginkor bat da, gertakari historiko garrantzitsuenak nabarmenduko dituena eta, hare eta gehiago, hauek zergaitik gertatu ziren jakiten lagunduko diguna. Horrela, ikasgai garrantzistuak ikasiko ditugu eta gaur egun gertatu ez daitezela ekiditeko lanan egin. Benetan sinisten dut askotariko baliabideen bitartez egindako ikasketa interaktibo bat askoz hobea dela zenbait gertakari testuliburu batetik buruz ikastea baino.

PO: Zein garrantzi sute duzu dutela espazio birtualek historia ikasteko garaian, eta, batez ere, Florentzia bezalako iragan aberatseko leku batean?

OGHI: Uste dut puntu batera iritsi garela non, teknologikoki, askozaz ere errazagoa den horrelako inguruneak sortzea. Produkzio kostuak izugarri jaitsi dira merkatuan dagoen konpetentziari esker, eta interfaceak geroz eta intuitiboagoak direnez, beste industrietako pertsonen ekarpenei ateak ireki zaizkie. Gutariko askok amesten dugu denboran bidaiatzearekin, eta guztiok daramagu poltsikoan milaka erabilera dituen tramankulu bat, nahiz eta, hezkuntzari dagokoinez, gehiegitan gutxiegi erabiltzen den. Ikastea erakargarria eta irisgarria izan dadin lortzen badugu, etorkizun hobeago bat espero dezakegu. Florentziak, Italiako eta beste lurraldetako hiri askok bezalaxe, asko du esateko gure izatearen eta europear kulturaren hastapenen inguruan, gustatu edo ez.

PO: Zein iturri dokumental eta grafiko erabili dituzu birtualizazioa erromatar Florentziaren historia modu fidelean aurkezten dela bermatzeko?

OGHI: Internet bidezko ikerketak egin nituen hasieran. Denon eskura Youtuben dauden zenbait bideo ikusi nituen. Jakin nuen hiriaren modelo fisiko handi bat behin eta oso denbora laburrez ikusgai egon zela liburutegi publiko batean, baina egun artxibatuta dago. Badira, baina, oraindik ere zenbait argazki eta sarrera labur moduko bat eskuragarri. Romano Impero izeneko webgune bat ere aurkitu nuen, informazio eta zenbait hizkuntzetara itzulitako eta ondo idatzitako artikulu askorekin. Honetaz gain, hiriaren historiaren inguruko zenbait liburu irakurri nituen eta baita Florentziako Arkeologia Museoa bisitatu ere. Arkeologo gazte batekin ere banago harremanetan. Oso baliagarri da arloan bertan lan egiten duen norbaiten eskutik jasotzea informazioa.

PO: Zein teknologia erabili dituzu proiektuan? Uste duzu Inteligentzia Artifizialak inguru historikoen birsorkuntzan lagundu ahal duela?

OGHI: Erabili ditudan teknologiak 3D modelatua eta renderizazio digitala dira. Geoerreferentziazioa, oinarri bezala erabiltzen diren argazki sinpleen eta 360 graduko argazkien renderizazioa, Errepublikako Plazaren 360 graduko argazki bat barne, gaur egun nolakoa den ikusteko. Inteligentzia Artifizialari dagokionez, nik os erabilgarri ikusten dut, zenbait aztarnategiren inguruko gaizki idatzitako artikulu oso teknikoak ulertzeko balio izan zidan; beste modu batera idazten eta autoreak esan nahi duena hobeto ulertzen laguntzeko. Hala ere, uste dut zertxobait gehiago itxaron beharko dugula IA modelatuan eta renderizazioan erabilgarri izan arte, gaur-gaurkoz ez baita bere erabilera nagusia.

PO: Zein dira zure proiektuak gertuko etorkizunean?

OGHI: Oraindik Florentziako proiektua bukatu behar dut, baina hori hasiera bakarrik da. Ideia hiriaren garapena erakustea da, zalantzarik gabe Errenazimentutik pasa eta, posible balitz, gaur eguneraino, hiriaren arkitektura oso poliki aldatzen baita. Ondoren, proiektua beste zenbiat hiritan gauzatzea proposatuko dut, Sieana, turin, Napoles, etab. Hau gauzatu ezkero, leku askotara aldaketa gutxi batzuen bitartez egokituko litzatekeen artxibo baliagarri bat izango genuke. Azkenik, ibilbide birtual hau bideojoko ere bilakatu ahalko litzateke, edonork iraganeko garai ezberdin bizitzeko aukera emango zuena. Anbizio handiko proiektua bada ere, uste dut badela nahikoa profesional hau aurrera eramateko.

PO: Nire ametsa, etorkizun ez oso urrun batean, ondare kulturalaren doainiko metabertso bat edukitzea da. Uste duzu zure II. mendeko Florentzia horrelako proiektu baten barruan ikustea posible dela?

OGHI: Nahiko eszeptikoa naiz errealitate birtualeko gailu bat behar duen metabertso bati dagokionean, persona gehienek ez baitute oraindik bere egin teknologia hau. Agian denbora kontua besterik ez da, baina nire zalantzak ditut. Errealitate areagotua bezalako zerbait, ez errealitate birtual osoa, gure smartphone, kontsola eta ordenagailuetan erabili ahal dena, baliteke jendeak errazago onartzea. Ea Florentziako proiektua zerbait handiagoaren parte izatea posible den galdetzen badidazu, hori izan da ideia hasiera batetik. Beraz, uste dut baietz, ondo integratuko zela. Ez dakit interesik duzun betse garai historikotan, baina dudarik gabe erromatarren garaiak ahalko luke paper garrantzitsu bat izan ondaren kulturalaren metabertso zabalago batean.

PO: Zerbait gehiago esan nahi duzu?

OGHI: Serbiarra naizenez, esan nahiko nuke ekialdian ere erromatar hiri ugari dagoela, eta, beraz, hedatze posible bat ekialdeko Erromatar Inperiorantz izango zen. Konstantinoplaren berreraikitze bat ezin hobea izango zen. Gure proiektuak Erromaren hedatzearen bide berbera jarraitu ahalko luke. Honetaz gain, egungo bideojokoak azkarregiak eta bortitzegiak dira, maila altu batean lehiatzen duten gazteei zuzenduak. Ekintzen inguruko hausnarketa bultzatzen duten geroz joko lasai eta estrategiko gutxiago daude. Beraz, baliteke nire jokoak asper itxura izatea horien aldean, baina uste dut beti egongo zela gustora hartuko zuen publiko bat.


OpenEdition le sugiere que cite este post de la siguiente manera:
Dr. Pedro Ortega (30 de enero de 2025). Volver a la vida a la Florencia romana: Entrevista con OGHI. El blog de Tartalo. Recuperado 14 de abril de 2026 de https://doi.org/10.58079/137fx


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.