Digital resources in the Social Sciences and Humanities OpenEdition Our platforms OpenEdition Books OpenEdition Journals Hypotheses Calenda Libraries OpenEdition Freemium Follow us

Escocia, Religión y Poder: El Mito de la Caída de María, Reina de Escocia

Eskozia, Erlijioa eta Boterea: Maria Eskoziarren Erreginaren Erorketaren Mitoa

Egilea: Klaudia Gomez Tombelle

Itzulpena: Naia Rios

Edinburgoko Holyrood jauregiko bigarren solairuan, Eskoziako Maria Estuardo I.ak erabilitako entzunaldi-ganberan, odolezko orban batek lurra apaintzen du, bere idazkari David Rizzioren gorpua eraila izan ondoren geratu omen zen lekuan. Gertakari kezkagarri hau Maria Estuardoren erregealdiaren gainbeheraren hasieratzat hartzen da, eskoziar figura interesgarrienetakotzat jotzen dena; “Mary, Queen of Scots” bezala ezagutua, bere erregealdi gogoangarriak, ekitaldiz, dramaz eta erromantizismoz betea, Eskoziaren bihotzean eta mistizismoan leku bat irabaztea lortu du. Hala ere, ezin da ukatu eztabaidaz eta misterioz beteriko pertsonaia dela, eta oraindik ere enigma bat dela gaur egun.

Maria 1542an jaio zen, Eskoziako Jakobo V.a erregearen eta Maria Guisekoa noble frantsesaren alaba. Maria I.a Eskoziako erregina bihurtu zen sei eguneko adinarekin, erregea bera jaio ondoren hil zenean eta emaztea erregina erregeorde bihurtu zenean. Bost urte besterik ez zituenean, Maria Frantziara bidaltzea erabaki zuen, eta kultura frantsesak erabat markatu zuen bertan.

Mariak Tudor odola zuenez (bere amona Henry VIII.aren arreba zen), hurrengoa bihurtu zen Ingalaterrako tronura igotzeko lerroan, Isabel erregina protestantearen koroatzearen ondoren, nahiz eta hura ados ez egon Mariari buruz. Aldi berean, Frantzisko II.a printze frantsesarekin ezkondu zen, eta horrek Frantziako erregina ezkontide bihurtu zuen 1559an, eta alargun 18 urte zituela 1560an, hura goizegi hil zenean. Zirkunstantzia guzti hauek garaiko emakumerik boteretsuenetako bat bihurtu zuten.

Eskoziara itzultzea nahiko nahasia izan zen, Maria orain frantsesegia baitzen Eskoziarako. Bestalde, herrialdeko erlijioak erreforma protestante bat jasan zuen bera ez zegoenean, John Knox kalbinistak gidatua, erreginak katolikoa izaten jarraitzen zuen bitartean. Honek kanpotar bihurtu zuen bere herrialdean, eta bere erregealdia askoz zailagoa bihurtu zuen.

Esaten denez, bere erregealdia porrotera kondenatutako ezkontzek markatu zuten, Frantzisko II.arengandik hasita, eta bere lehengusu Henry Stuart ingelesaren atzetik, Lord Darnley, Mariak eskubide osoz errege titulua emateari uko egin zion gazte handinahia. Zoritxarrez, ezkontza horrek ere bi gertaera oso bortitzetan parte hartu zuen; Maria Estuardoren bizitza markatu zuten bi hilketa izan ziren.

Lord Darnley oso jeloskor zegoen Mariak bere idazkari pribatu David Rizziorekin zuen harreman estuaz, eskoziar noblezia protestantearen barruan eztabaidak sortu zituen italiar eta katoliko gazte hura. Erregina haurdun zegoen garai hartan, eta Lord Darnleyk haurtxoa Rizziorena izan zitekeela susmatzen omen zuen. Horrela, martxoaren 9an, Lord Darnley bera buru zuen noble armatu talde handi bat erreginaren logelan sartu zen, erreginak Rizziorekin afaltzen zuen bitartean. Maria erasotzaileen eta Rizzioren artean jartzen saiatu zen, babesteko, baina pistola batekin mehatxatu eta alde batera bota zuten. Ondorioz, gizonek Rizzio erasotzea lortu zuten, eta hil egin zuten 56 labankada odoltsuaren ondorioz. Gaur egun, Edinburgoko Holyrood jauregira egindako bisita batek gertakaria gertatu zen logelara eta audientzia-ganberara sarbidea ematen du, non orban gorri handi bat baitago lurrean, Rizziorena ustez.

Lord Darnleyk uste zuen David Rizzioren heriotza mugimendu politiko baliagarria izango zela berarentzat, baina guztiz kontrakoa izan zen, inoiz barkatu ez zion erreginaren mesedea galdu baitzuen, eta gertaerak bere hilketa-konplotean eragin zuen; Lord Darnley hilabete batzuk geroago hilda agertu zen sute baten errautsetan, baina ez zen inoiz aurkitu heriotzaren benetako arrazoia.

Maria, bigarren aldiz alargun, Bothwelleko kondearekin ezkondu zen azkenean, nahiz eta hura zen Darnleyren hilketaren susmagarri nagusietako bat. Hori gehiegizkoa izan zen askorentzat, eta noble protestante talde bat matxinatu egin zen. Eskoziaren gaineko erregetzari eutsi eta Ingalaterrako tronurako eskubidearen alde borrokatzen tematu izanak, bere senarraren hilketan parte hartu izanaren susmoekin batera, Maria behin-betiko erortzera eraman zuen. Eskoziako tronua abdikatzera behartu zuten, eta laguntza eskatu eta gero, Isabel erreginak harrapatu zuen, bere erregealdiari mehatxu egingo ziolakoan. 19 urtez eduki zuen preso honek. Hala ere, Maria Isabel hiltzeko konplot batean sartu zen azkenean, eta horrek nahiko froga eman zizkion erregina ingelesari hura exekutatzea erabakitzeko. Bere heriotzak martiri bihurtu zuen katoliko askorentzat, eta bere hilobia Westminster Abbeyn oso leku bisitatua da.

Mariaren bizitza misteriotsuak artea inspiratu du 1587an hil zenetik, Sir William Allan-en David Rizzioren hilketa koadroa bezala. Adibide berrienetako bat 2018ko Josie Rourke-ek zuzendutako Maria, Eskoziako erregina da. Saoirse Ronan da protagonista, Maria Estuardo bezala, eta Margot Robbie, Isabel I. erreginaren lehengusina bezala. Filma, aldi berean, John Guy-k idatzitako erreginaren biografian oinarrituta dago. Filmak bi lehengusinen arteko harremana du ardatz, eta erlijio-tentsioek garai hartako emakumerik boteretsuenetako bi aurka jarri zutenez, arreta berezia jarri dute bi emakume horiek misoginiaren aurka egindako borrokan erregetza bezalako esparru politiko eta boteretsuetan, eta nola komunean zuten orain arte ezarri dena baino gehiago.

Imagen que contiene libro, texto, foto, hombre

El contenido generado por IA puede ser incorrecto.

Nahiz eta bere historia nahasi eta misteriotsua izan, Mariaren leinua gailendu zen bere seme James VI-a Eskoziako eta Ingalaterrako errege koroatu zutenean Isabel hil ondoren. Mariaren odolak errege ingelesen zainetan jarraitzen du gaur egun, haren ondareak Eskoziaren ariman eta herri-kulturan oso presente jarraitzen duen bezala. Hala nola, historian izan zuen paperak botereari eta generoari buruzko eztabaidak sortu ditu, eta haren historiaren berrikuspen feministek haren eragin izugarria bere onurarako edo kalterako izan ote zen aztertzera gonbidatzen dute.


OpenEdition le sugiere que cite este post de la siguiente manera:
Klaudia Gomez Tombelle (29 de julio de 2025). Escocia, Religión y Poder: El Mito de la Caída de María, Reina de Escocia. El blog de Tartalo. Recuperado 12 de marzo de 2026 de https://doi.org/10.58079/14g4a


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.