Digital resources in the Social Sciences and Humanities OpenEdition Our platforms OpenEdition Books OpenEdition Journals Hypotheses Calenda Libraries OpenEdition Freemium Follow us

¿Qué inspiró el arte de Arcane (2021)?

Itzulpena: Jon Alkorta Martiartu

Zer dago Arcane-en (2021) artearen atzean?

Bideojoko baten istorioan oinarritutako animazio-sail bat ekoiztearen ideia, emakume protagonisten gehiengoa duena, eta botere-abusua, pertsona maiteen galera eta gizarte-desberdintasuna bezalako gai serioak lantzen dituena, arriskutsua irudi dezake hainbat arrazoirengatik. Lehenik eta behin, nahiko litekeena delako heldu bati animazio-serie bat gomendatzen saiatuko bazina lehenengo erantzuna mespretxua izatea, animazioa ‘haurrentzat zuzendutako’ generoa baita; eta, bigarrenik, oso erraza delako ‘huts egitea’ gizonezko jokalari gehienek pertsonaia maskulinoak femeninoak baino nahiago dituzten League of Legends bezalako bideojoko ezagun baten egokitzapenean. Hala ere, Arcane-k (2021) dena bere alde ez izan arren, mundu osoan arrakasta handia lortu du bere istorioagatik, pertsonaiengatik, soinu-bandagatik eta estetikagatik. Serie hau ikusteko aukera izan duzun ala ez, gaur ez dugu argumentuari edo pertsonaiei buruz hitz egingo (sarean oso erraz eskura bait daiteke informazio hau), baizik eta bere estetika nabarmenari eta inspirazio artistikoko iturri nagusiei buruz.

Arcane zientzia fikziozko eta fantasiazko genero handietan sustraitutako gai eta estetikatik abiatzen da. Gutako askok genero horiei eskaini dizkiegu gure haurtzaro eta nerabezaroko zati handi bat, Star Wars eta Blade Runner bezalako filmekin edo J.R.R. Tolkien eta Julio Verne idazleekin. Ez da batere kasualitatea telesaileko animazio-estudioak berak erabaki izana keinu txiki baina oso argi bat egitea genero horiek beren ekoizpenean izan duten eraginari Julio eta Verne deitzean lehen kapituluko eszena labur batean ondoan esertzen diren bi pertsonaiari (argienak bakarrik izango lirateke bereizteko gai). Uste dut ez zaituztedala harritzen esaten badizuet estudio hau frantsesa dela, autore ezaguna bera bezala.

Zehatzago ikertu nahi badugu, Arcane steampunk azpigeneroan txertatuko litzateke, izenak berak iradokitzen duen bezala, lurrun-makinen teknologia (steam) erabiltzen jarraitzen baitu munduko sorkuntzetan. Garraioa bera horren froga da, aireontziak, globo aerostatikoak eta propultsio-sistema mekanikoak, lurrunezkoak edo zehaztu gabeko gas-motaren bat erabiliz. Gainera, landatarra eta industriala konbinatzen dituen estetika du, kolore beigeak, kobreak, apaindurak eta urdinxkak, gaur egun erabiltzen ditugun metalezko kolore, gris eta zuri asko dituzten hegazkin, tren eta autoekin zerikusi gutxi dutenak.

Bestalde, steampunk estetika ez da nagusitzen den bakarra Arcane-n. Fortiche estudioak berak argi eta garbi hitz egin du arkitekturan, animazioan eta baita akziozko eszenetan islatzen diren eragin handiei buruz. Hain zuzen ere, serieko bi hirien arkitekturak, Piltover pribilegiatua eta Zaun behartsua, bien arteko kontraste handia erakutsi behar zuen, baina baita ere haien arteko harremana, zeinak seriearen bitartez aurrera egingo duen. Hau, nahiz eta desberdintasun handiak izan, normalean nahasi egiten diren bi estilorekin erlazionatuz lortzen da: Art Decó eta Art Nouveau. Piltoverrek bere aberastasun, segurtasun, hierarkia eta botere balioak Art Decó-ren forma geometriko, lerro zuzen, simetria eta kolore bizi eta distiratsuekin erakutsi behar zituen bitartean, Zaunek bere ‘errebeldia’ erakusten digu Piltoverren balioekin kontrajarrita, forma uhindu, lerromakur eta asimetrikoekin, kolore biziekin eta baita neoiekin ere, Art Nouveauren lore eta natur estiloko patroiekin batera.

Horrela, Alfons Mucha artistaren lanak izan dira Fortiche-eko diseinatzaileentzako inspirazio handienetako bat, bere estilo artistikoa bereziki Zauneko beirateetan, horma-irudietan, leihoetan eta fatxadetan, isladatuz.

Arcane inspiratu duten pintura eta arte motak bigarren denboraldiko eszena zehatzetan ere ikus daitezke. Akziozko eszena batzuek 3D estilo bereizgarria eta komikietan edo bideojokoetan ezagunagoa den 2D FX estiloa konbinatzen dituzte. Aldi berean, akuarelako eszenak ere ikus ditzakegu, animazio-estudioaren moldakortasun handia erakutsiz, eta, aldi berean, serieen teknika artistikoaren muga, batzuetan, zertxobait zurrunak apurtuz. Beraz, ez da kasualitatea akzio-eszenak komiki estiloarekin lotuta egotea, eszena hunkigarriagoetan akuarela erabiltzen den bitartean, teknika horietako bakoitza emozio desberdinekin lotuta baitago; lehena adrenalinarekin eta bigarrena malenkoniarekin. Biak ala biak une bakoitzean erabilitako musikak indartzen ditu.

Serie hau arkitektura eta pintura estilo desberdinek inspiratu duten bezala, zinemaren eragina ezin zen falta. Brian De Palma (The Untouchables), John Woo (Hard Boiled), Zack Snyder (Superman) eta Satoshi Kon (Perfect Blue) zinema-zuzendariek beren arrastoa utzi dute Arcane-n, telesaileko zuzendariek azaldu bezala:

“Arcane ez dago serie animatu gisa pentsatua”… “gure erreferentzia asko telesailak edo live-action filmak dira” (…) De Palma, adibidez, 201. kapituluko suspense eszenaren influentzia handienetako bat bezala aipatzen da… ” The Untouchables-eko eszena batean pentsatzen ari nintzen… begiradak trukatzen dituzte, tentsioa goraka doa” dio Arnaud Delorrek [zuzendaria] (…) ”

Ikusi ahal izan dugunez, liburuak azalagatik epaitu behar ez liratekeen bezala, serieak ere ez lirateke kategorizatuta dauden moduaren arabera onartu edo alboratu behar. Nahiz eta Arcane fantasiazko mundu batean girotutako animazio-telesail bat izan, hori baino askoz gehiago da. Bere arkitekturan geure eraikinen zertzeladak ikus ditzakegu, bere horma-irudiek gure artista gogokoenera garamatzate, eta bere leihateek egunerokoan argazki bat ateratzen diogun katedral hori dakarkigute gogora. Ia badirudi gure mundua telebistan ikusten ari garena bezain fantastikoa izan daitekeela, nahikoa begiratu eta gure irudimenaren erabilera txikiena ere egingo bagenu. Harro egoteko modukoa izan beharko luke bizi ditugun eremu artistikoek hain modu argian, aztarnak edonon utziz eta haien berezko lotura erakutsiz, elkar inspiratzeko eta eragiteko duten modua ikusi ahal izatea. Collage lan hau musa moduko bat izan da artikulu hau idatzi ahal izateko, eta honekin zuei inspiratzeko aukera izatea ere espero dut, dela zuen obra gogokoenen eragin nagusiak zein izan diren bilatzera, dela beste lan batzuek zer eragin izan duten ikustera, dela telesaila ikustera; azken finean, haien artea eta historia preziatu ahal izateko.


OpenEdition le sugiere que cite este post de la siguiente manera:
pauppic (27 de enero de 2026). ¿Qué inspiró el arte de Arcane (2021)? El blog de Tartalo. Recuperado 14 de abril de 2026 de https://doi.org/10.58079/15kwy


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.