Digital resources in the Social Sciences and Humanities OpenEdition Our platforms OpenEdition Books OpenEdition Journals Hypotheses Calenda Libraries OpenEdition Freemium Follow us

Del Drácula gótico al Drácula barroco

Itzulpena: Jon Alkorta Martiartu

Drakula gotikotik Drakula barrokora

Francis Ford Coppola-ren 1992ko maisulanaren ostean, ia atrebentzia bat da Dracula-ri heltzea. Revivalez jositako garai hauetan, Nosferatu-ren (Robert Eggers, 2024) bertsio berri bat ikusi ahal izan dugu, eta, oraintxe, Franskenstein (Guillermo del Toro, 2025) ere ikusgai dugu zine aretoetan. Luc Besson bera ere, beraz, banpiroaren bere interpretazio propioa gehitzen ari zaio uholde honi.

Azken Dracula honen berrikuntza nagusia akzioa Londresetik Parisera mugitu izana da. Filmaren hasieran agerian geratzen da hau, non Eiffel Dorrearen airezko ikuspegi bat eskaintzen zaigun, eta, segituan, Salpêtrière eta Dr. Charcot burura dakarten sendategi bat agertzen den. Aldaketa geografiko hau ez da soilik estetikoa, Paris ezagun egin duen joye de vivre-an murgilduta bizi den Drakula barroko eta sentsual bat erikitzeko aukera ematen baitio zuzendariari hiriko eszenen bitartez. Coppolaren Drakula prerrafaelitismoaren ikur bazen ere, hemen Fragonard-en The Swing nola hezurmamitzen den ikus dezakegu sedukzioan eta beraien gorputzetan plazerra aurkitzen duten emakume gazteen irudietan. Bestalde, Drakularen gaztelua irudikatzeko Besson-ek XIV. mendeko Errege Katolikoen Almeriako gotorlekua aukeratu du, izugarritasuna emateaz gain, kondearen etxeari beharrezko historizismoa gehituz.

Era berean, bere proposamena aberasten duten beste filmen erreferentziak ere sartzen ditu Bessonek. Agerikoena Anne Rice-en nobelan oinarritutako Interview with the Vampire (Neil Jordan, 1994) da, non Drakulak bere istorioa kontatzen dion banpiro baten eguneroko bizitza nolakoa den jakin nahi duen bati. Hau narrazioaren marko gisa balio duen herraminta metanarratiboa da. Ikusi daitekeen beste omenaldi bat Perfume: The Story of a Murderer (Tom Tykwer, 2006) izango litzateke, Patrick Süskind-en nobelan oinarritua dagoena. Izan ere, perfumea Bessonek Stoker-en Dracula lanean (1887) sartzen duen berritasunetako bat da, eta motibo errepikakor bilakatzen da kondearen bidaian zehar.

Musika, Danny Elfman-en eskutik, filmaren indarguneetako bat da. Bikain laguntzen du eszena oro eta filmaren elementu baliotsuenetako bat bezala agertzen zaigu, lanaren kalitate orokorra hareagotuz.

Hala ere, elkarrizketak zertxobait ahulak dira, eta zenbaitetan zaila da Drakularen eta biziberritutako bere maitearen arteko maitasuna sinistea. Lau menderen ondoren maitasuna nola itzuli ahal izan den ulertzen lagunduko duen zerbait falta da. Arazo hau emozio gehiagoz betetako elkarrizketa sakonagoen bitartez konpondu ahal izango zen.

Amaitzeko, Dracula-ren beste zenbait bertsiorekin alderatuz, beste berritasun garrantzitsu bat erredenzioa da: Drakula Jainkoaren aurrean damutzen da hiltzeko aukera izan asmoz eta bere maitea itzalen artean behin-betiko galdu ez dadin. Eta, neurri batean, bere pekatuak barkatu zatzaizkion eta bere arima lotzen duen madarikazioa deuseztatzeko.

Egia esan, filmak nahiko sona gutxi izan du, Espainian bederen, kritiko eta ikuslegoaren artean. Baina Drakulaz ari garenean, ezin dut berari buruz hitz egiteko aukera bat bera ere pasatzen utzi. Nik uste Bessonen, zeina filmaren produktore ere baden, apustu handia dela hau. Eta nahiz eta ez den Coppolaren lanaren mailara iristen, berritasun nahikoa eskaintzen du (Paris dekadentea, perfumea narrazioaren hari nagusi bezala, zine munduari omenaldiak, azken erredenzioa, …) kontuan hartzeko Dracula berri bat izan dadin. Denborak du azken hitza.


OpenEdition le sugiere que cite este post de la siguiente manera:
Dr. Pedro Ortega (27 de enero de 2026). Del Drácula gótico al Drácula barroco. El blog de Tartalo. Recuperado 14 de abril de 2026 de https://doi.org/10.58079/15kwx


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.