San Sebastianen androginia
Itzulpena: Josebe Garcia Echevarria
Androginia XIX. mendeko margolari sinbolisten gai gogokoenetarikoa izan zen. Joera honetan partaide izan zen ere margolaritza sinbolistaren aita, Gustave Moreau. Izan ere, bere figura anitzek zama homoerotiko nabaria daukate, jainkotasunarekin lotuta dauden bitartean. Androginia jainkotiarraren gaia da hau, alegia, eta Jean Delville moduko beste artista batzuen
lanetan ere aurki dezakegu.
Moreauren margolaritza panoramika jentil-kristauan kokatzen da, eta androginoa den hura tratatzen duenean, beti ikuspuntu transzendentala mantentzen du. Alde batetik, bere San Sebastian-ak bide kristauaren adierazgarri dira; bestetik, bere Apoloak, gizonezkoen edertasunaren jainkoak, alderdi jentilari aditzen dio. Androginiaren beste adibide bat bere Jupiter eta Semele-n daukagu: hasierako zirriborroetan bizardun eta boteretsu azaltzen zaigun jainkoa, goxotu eta bizargabea azaltzen zaigu azken emaitzan. Apolori dagokionez, Moreauk bere karreraren hasieran bezala amaieran ere landu zuen, eta bietan arketipo androginoa landu zuen. Honek erakustem digu eredu androginoa konstante bat izan zela Moreauren lanean. Nahiz eta bere gaztaroko Apoloak rafaeldar eredua jarraitu, bere bertsio berantiarrak
Moreauren izaera guztiz islatzen du. Gainera, Apolo argi-koro batez apainduta dago, eta horrek nolabaiteko itxura kristaua ematen dio. Honela, jainko paganoa Kristorekin alderatzen da. Moreauk, bere joera orientalizatzailearengatik, eszena osagai kristau eta jentilez bete
zuen, nahasketa ikonografiko konplexuko atmosfera sortuz.
Androginiaren gaian jarraituz, irudi gako bat Moreauren margolaritzan San Sebastian da, zeinen erreferenteak Errenazimentuan jaiotzen diren, eta Aro Modernoan zehar margolaritza europarraren tradizioan mantentzen diren. Esan bezala, erreferente androgino hauek esplizituki agertzen dira ere Moreauren lanean. Are gehiago esan dezakegu: Moreauk San Sebastian ikono gay gisa ulertzeko oinarri estetikoak finkatuko ditu, mende amaierako
literatura-erreferenteen eskutik: Mirbeauren Sébastien Roch (1890), D’Annunzioren Le martyre de Saint Sébastien (1911) eta George Traklen Sebastian im Traum (1915).
Moreauren San Sebastianez esan dezakegu Kristo zentzu ikonografikoan antzeratzen duen martiria dela, zenbait berezitasunekin bada ere. Bere hagiografia adituz gero, San Sebastian fede kristaua barne hartzeagatik gazte hil zuten, zutoin bati lotuta, erdi biluzik eta geziz zauritua, ordura arte bere kideak ziren arkulari taldeagatik. Ikaragarrikeria zen San Sebastianen irudikapenen ezaugarri nagusia, batez ere geziak gaztearen haragi zimela
zeharkatzen duten lan horietan, barroko espainiarraren Kristo odoltsuei gogorarazten dutenak.
Hala ere, Moreauren lanean San Sebastian gazte eta androgino bat aurki dezakegu, eroria, gezi hilkorren gabezian, bere gorpua jasotzen duten emakumez inguratua, eta gurutzearen antza hartzen duen zuhaitz baten ondoan. Errukien irudikapena hauteman dezakegu Moreauk San Sebastian irudikatzen duenean. Honek zenbait Kristo efeborekin alderatzera eraman
gaitzake, Goyaren Kristo gisa, seguruenik XIX. mendeko androginiaren ikonografiarako eredu izan zena.



OpenEdition le sugiere que cite este post de la siguiente manera:
Dr. Pedro Ortega (27 de febrero de 2026). La androginia de San Sebastián. El blog de Tartalo. Recuperado 14 de abril de 2026 de https://doi.org/10.58079/15s1e

