Itzulpena: Jon Alkorta Martiartu doktorea, (UPV/EHU)
Artea eta adimen artifiziala
Gero eta gehiago dira ordenagailu batek prozesa ditzakeen datuak, eta horrek bidea errazten du pentsaezinak diren obrak egia bihur daitezen. Egun, arteen zerbitzura dagoen adimen artifiziala inoiz existitu ez baina existitu ahal izan ziren sorkuntzak bizitzara ekartzea ahalbidetzen ari da. Bi izango ditugu hizpide: ‘Hurrengo Rembrandt’ eta Beethoven-en Hamargarren Sinfonia.
Hurrengo Rembrandt
2016. urtean, Eva Astorgak artikulu bat idatzi zuen Mistérican, artea, big data delakoa eta adimen artifiziala bateratzen zituen proiektu baten inguruan, zeinaren helburua holandar maisu honena izan zitekeen obra bat sortzea zen. Zenbait fase estatistikok ondorengo elementu hauek identifikatu zituzten: Rembrandt-ek gizonak emakumeak baina gehiagotan marrazten zituela, bere janzkera eta arpegian ilea zuela. Horrez gain, bere lanetako tonu, aurpegi eta pintzelkadak aztertu ziren; guztia Rembrandtek inoiz margotu ez zuen lan bat 3D teknologiaren bitartez sortzeko asmoz.
Proiektua INGk, Microsoftek, Delfteko Unibertsitate Teknikoak eta Mauritshuis eta Rembrandthuis museoek babestu zuten. Rembrandt berria 2016ko apirilaren 5ean aurkeztu zuten Amsterdamen, bera bizi eta lan egin zuen leku berean, eta ondoren Europako hainbat hiriburutan zehar ibili da. Nik Madrilgo Telefónica Fundazioan ikusteko aukera izan nuen, pandemia aurretik. Emaitza arduragarria da. Ezin uka dezakezu aurpegiak Rembrandten lanen iluntasun eta sakontasun kutsu hori gordetzen duela, nahiz eta, gertutik, jatorrizko lanetatik oso urrun dagoen. Emmanuel Flores, proiektuaren burua, nirekin ados dagoela dirudi:
Pertsona batek lan hobea egingo ote zuen galdetzen didatenean, baietz erantzuten dut. Sistema moderno hauek hastapenetan baitaude ikasteko gaitasunari eta zentzua izateari dagokionez. Lehen esan bezala, gizakiak okerren gainean sortzeko gaitasuna du. Eta hori abantaila itzela da makinaren aurrean. Hau, askozaz ere objektiboagoa da.
Proiektu honen sorkuntza prozesuari buruz gehiago jakin eta Emmanuel Floresi egindako elkarrizketa irakurri nahi baduzue, hona hemen bi artikuluak:
Hurrengo Rembrandt: Big Data arte bihurtua
Emmanuel Floresi elkarrizketa, zein J. Walter Thompson nazioarteko sorkuntza agentziako Berrikuntza eta Teknologia saileko burua den:
Beethoven-en Hamargarren Sinfonia
1824 eta 1827 bitartean, bere maisulana den Bederatzigarren Sinfonia eta bere heriotzaren artean, badakigu Beethoven Hamargarren Sinfonia osatzen ari zela, bere lanik garrantzitsuena izan zitekeena. Baina konposizio hau izan zitekeenaren zirriborro musikalak baino ez ditugu gordetzen.
Barry Cooper musikologoak lan hau berregiteko saiakera bat egin zuen 1988an, zirriborroak eta zatiak oinarri hartuta, eta bi grabazio argitaratu zituen urte berean, bata Wyn Morrisek eta bestea Walter Wellerrek zuzendua. Jakina, konpositore baten bertsio aske bat zen hau, jenio konpositorearen heriotzetik mende batez banandua.
Baina orain, adimen artifiziala erabiliz, obra hau biziarazten saiatu dira berriro: musikaren historialari, musikologo, konpositore eta informatikari talde batek bere ezagutzak batu ditu, ordenagailu batek aldagai batzuk aztertu eta Beethovenen aurretiazko konposizio musikal guztiak kontuan hartuz, azken lanak jeinuaren konposizioen itxura izan dezan. Proiektu osoa Telekom telefono konpainiak bultzatu du, zeinak egoitza Bonnen duen, Beethovenen jaioterrian hain zuzen ere.
Hemen duzue entzungai:
Ez dugu argi konposizio honek jeinuarekin zerikusia duen ala konstruktu konputazional bat besterik ez den. Hauek dira adimen artifizialaren garaiak.
Bi adibide hauen ostean, hona hemen zuretzako ditudan galderak: maisu handien obrak faltsifikatuko ote ditugu? Sortzaileek adimen artifiziala erabiliko ote dute beraien lanak obetzearren? Artearen amaierara iristen ari ote gara?
Prado Museoaren webgunea
Baina arteari aplikatutako adimen artifiziala ez da soilik lan berritzaileak sortzeko erabiltzen, baizik eta testuinguruari buruzko informazioa erakusteko ere. Museo hau aitzindari da bere bildumen inguruko informazioa biltzeko moduan. Zehazki, IAren motorrak erabiltzailearen kontsultak modu semantikoan interpretatzen ditu beharrezko informazio guztia emateko. Halaber, geruza anitzeko denbora-lerro pertsonalizatu bat sortzeko aukera ere eskaintzen du, kontsultatzen duzun obra testuinguruan kokatuz eta beste maisulanekin harremanetan jarriz. Proiektua Prado Museoak eta Telefónica Fundazioak gauzatu zuten, Pradoren webgunea Interneteko museoen erreferente gisa kokatuz.
Hona hemen bilatzaile honi buruzko xehetasun gehiago:
Museo del Prado liderra da Inteligentzia Artifiziala bere kolekzioei aplikatzerakoan.
Prado Museoak, Telefónicaren laguntzaz, obren eta autoreen testuingurua ezagutzeko irakurketa areagotuko herramienta bat eskaintzen du.
Mindfacts: Esguinces Mentales
Hona hemen sarrera honetako gaiari loturiko bi saio Mindfacts: Esguinces Mentales podcastaren bitartez:
Inteligentzia Artifiziala hasi berrientzat – Mindfacts: Esguinces mentales – Podcast en iVoox
Inteligentzia Artifiziala adituentzat – Mindfacts: Esguinces mentales – Podcast en iVoox — www.ivoox.com
OpenEdition le sugiere que cite este post de la siguiente manera:
Dr. Pedro Ortega (10 de febrero de 2023). Las artes y la inteligencia artificial. El blog de Tartalo. Recuperado 19 de marzo de 2025 de https://doi.org/10.58079/unve