Digital resources in the Social Sciences and Humanities OpenEdition Our platforms OpenEdition Books OpenEdition Journals Hypotheses Calenda Libraries OpenEdition Freemium Follow us

Patrimonio digital extraterrestre

Itzulpena: Jon Alkorta Martiartu doktorea (UPV/EHU)

Ondare digital estralurtarra

Ez, ez dut OHE (Objektu Hegalari Ezezagun)-i buruz hitz egingo. Begirada zertxobait desberdina hartuko dut, zeruaren behaketarekiko hurbilketa kultural bat, hurbilketa kultural digital bat hain zuzen ere. Espero nire proposamenekin ados egotea.

Zilegi da ondare digital estralurtarraz hitz egitea?

Ondare digital estralurtarraz hitz egiteak duen zilegitasunari buruzko hausnarketa batekin hasi nahiko nuke. Argi dago ondare naturalaz ari bagara, hau guztiz erreala dela, baina faktore kulturala aipatzeak gauzak zailtzen ditu. Nik beti defendatu izan dut gizakiak egin duena, bere hastapenetatik, zeru izarduna eta bertako gorputzak nola mugitzen ziren behatzea izan dela. Argi bait dago gizakia izan dela, adibidez, zeruan zodiakoko hamabi sinboloen konstelazioak proiektatu dituena, edo izar distiratsuenek sortutako figurei gure munduko gauzen izena eman diena, hala nola, animalienak¾Hartz Handi eta Txikia¾, pertsonaia mitologikoenak¾Andromeda¾ edo eguneroko objektuenak¾Gurdia. Hauez gain, mugitzen ziren izarrak ere baziren, ilargia eta eguzkia kasu. Beraiengandik eskuratu ditugu astegunen izenak. Beraz, zeruan lurrean gertatzen denaren isla ezarri dugula esan genezake. Testuinguru honetan, Lur-Zeru (makrokosmo-mikrokosmo) erlazio honetan, sortu zen gaur egungo astronomiaren hazi izan zen astrologia.

Baina gehiago ere bada: megalitoen orientazioa, beti ere solstizio eta ekinozioei begira, zeruaren, urtaroen eta egun eta gauen iraupenaren inguruko jakintza sakonaren testigu da.

Beraz, perspektiba hontatik, sinisten dut zeruak baduela gizakiak ezarritako kutsu klutural bat.

Gai honen aukeraketari mugarri batek eman zion bide, gure galaxiako zulo beltzari argazkia ateratzea lortu baitute. Hau Sagittario A* da, zeinaren grabitate indarrak gure galaxia bere inguruan birarazten duen. Jakina denez, argia bera xurgatzen duten izugarrizko masadun elementuak dira hauek, eta horrek zailtzen du beraien behaketa. Mugarri hau Lurrean zehar banatutako zortzi teleskopio handiri esker lortu da, gure planeta begi digital erraldoi bihurtuz. Zuloa bera ikusi ezin badugu ere, argizko eraztun diztiratsu bat ikus dezakegu itzal baten inguruan.

Alex Rivero zientzialariak honi buruzko informazio gehiago dakarkigu bere Astrobitácora podcastean:

Astrobitácora – E11 – La primera imagen del agujero negro en el centro de la Vía Láctea – Astrobitácora: astronomía con Álex Riveiro

Voyag3r

Mugarri hau ez zen posible izango gure Eguzki Sistema esploratzeko espaziora zundak jaurti izan ez bagenitu. Horrela, gogora dezakegu duela berrogei urte baino gehiago Voyager 1 eta 2 espazio-zundak jaurti zirela, gure inguruko planeta urrunenak ikertzera eta galaxiak espaziotik behatzera bidaliak. Hari honi tiraka, Javier Sierra kazetari eta idazleak, Laura Lobo lagun duela, gizonari eta bere jakin-minari buruzko hainbat galdera egin dizkigu Voyag3r podcastean. Irratiarekin gozatzeaz gain espazioaren sekretuei eta gizakiaren txikitasunari buruz gogoeta egin nahi baduzu, ezin duzu saio hau galdu:

Voyag3r: Un viaje épico por la memoria espacial de la Humanidad [emisión completa] – JAVIER SIERRA | MISTERIOS – Podcast en iVoox

Exoplanetak

Duela hamarkada batzuetatik hona, gizakiaren irrika izan da unibertsoan bizia izan dezaketen planetak aurkitzea, exoplaneta bezala ezagutzen direnak. Agian gure planeta suntsitzen ari garen kontzientziak eragin digu etorkizunerako etxe posible bat bilatzen hastea. Nahiz eta haiengana iristea ameskeria bat izan, distantziak iritsezinak baitira, izarren inguruan orbitatzen duten gorputz horiek katalogatzen hasiak dira bizitzarako apropos diren horiek osatutako zerrenda moduko batean. Argirik igortzen ez duten astroak direnez, haien behaketa beraien posizioa beraien izarrari gainjartzen zaionean da posible eta sortzen duten argiaren gutxitzearen arabera jakin dezakegu hor daudela eta ezaugarri zehatz batzuk dituztela.

Fantasiaren esparruan, Netflixeko sortzaileek exoplaneta horietan bizitza nolakoa izan daitekeen pentsatu bahi izan dute. Birtualki sortutako estralurtar bizimodu horiek nolakoak izan daitezkeen jakin nahi baduzu, ez galdu Alien Worlds seriea.

Alien Worlds

Xenoarkeologia

Piramideak Marten?

Azkenik, duela gutxi ezagutu dudan zerbaiti buruz hitz egin nahi nuke: xenoarkeologia. Hau zer den? Ba zibilizazio estralurtarren aztarnen azterketari aplikatutako arkeologia litzateke. Baliteke zientzia fikzio kutsua izatea, zergaitik ez, baina badira hainbat zientzialari iparramerikar planteamendu teorikoak egiten ari direnak, horrelako aztarnekin topo egingo bagenu, definituta izan ditzagun kultura horiek sistematikoki aztertzeko protokoloak. Ildo horretan, Ilargian eta Marten elementu ez-natural posibleak detektatu ziren jada duela urte ez asko. Adibidez, gogoan dut Marteko gainazalean aurkitu zen aurpegi polemikoa, pareidolia bat dela esatea adostu dena. Baina formazio berezi honetatik hurbil Curiosity roverrak aurkitutako piramide bat ere egon liteke.Horri Marten molekula organikoen presentzia eta aurretiko bizitza egon ahal izateko zantzuak elkartzen badizkiogu, aukera guztiak zabalik geratzen dira.

Amaitu aurretik, gizakiaren uinbertsoaren pertzepzioari buruzko nire La biblioteca escarlata podcasteko atal bat gomendatu nahiko nizuke. Agian gizona hunkitu zuen lehen irudia ilunabarreko zeru izartsuari begiratzea izan zen. Hau oztopatuko zuten argirik gabe, gizonak astroak nola mugitzen ziren eta urtaroak nola aldatzen ziren ikusi ahal izan zuen. Gure kulturan izarrek utzitako arrastoa aztertuko dugu saio honetan.

Una mirada al universo

Dr. Pedro Ortega

Ingeniero Industrial, Historiador del Arte, Máster en Edición Digital y Doctor en Estética. Es Gestor Cultural de Patrimonio Mundial del Ayuntamiento de Madrid. Edita la revista académica Herejía y Belleza y dirige el sello académico Ediciones Aulós. Es autor en Penguin Random House y ha escrito artículos para El Imparcial, Jot Down e Historia National Geographic, entre otros medios. Pedro Ortega PhD Industrial Engineer, Art Historian, with a M.A. in Digital Publishing and a PhD in Aesthetics. He is the cultural manager at the World Heritage Service of the Madrid City Council. He is a published author at Penguin Random House and has written articles for El Imparcial, Jot Down and Historia National Geographic, among others. Pedro Ortega doktorea Industria Ingeniaria, Artearen Historialaria, Edizio Digitaleko Master-duna eta Estetikan Doktorea. Kultur kudeatzailea da Madrilgo Udaleko Munduko Ondare Zerbitzuan. Penguin Random House-ko idazlea da eta artikuluak idatzi ditu El Imparcial, Jot Down eta Historia National Geographic-entzat, besteak beste.

More Posts - Website

Follow Me:
LinkedIn


OpenEdition le sugiere que cite este post de la siguiente manera:
Dr. Pedro Ortega (10 de febrero de 2023). Patrimonio digital extraterrestre. El blog de Tartalo. Recuperado 19 de marzo de 2025 de https://doi.org/10.58079/unvf


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.