Digital resources in the Social Sciences and Humanities OpenEdition Our platforms OpenEdition Books OpenEdition Journals Hypotheses Calenda Libraries OpenEdition Freemium Follow us

Wikipedia y el patrimonio cultural

Itzulpena: Jon Alkorta Martiartu doktorea (UPV/EHU)

Wikipedia eta ondare kulturala

Patricia Horrillo aurkeztu nahi dizuet oraingoan, Wikiesfera enpresako burua eta Wikipediako edizioan aditua Espainia mailan. Hona hemen egin nion elkarrizketa, espero gustuko izango duzuela. 

PD: Gure nabigatzailean bilaketa bat egiten badugu, Wikipediaren emaitzak lehenengo tokietan agertzen dira. Nola gainditu ditu plataforma global eta kolaboratibo batek kritika txarrak mundu mailako erreferentzia bihurtzeko?

Patricia Horrillo: 20 urtez martxan egon ondoren, Wikipedia mundu osoan milioika pertsonek erabiltzen duten tresna bihurtu da. Eta boluntarioek elkarlanean garatutako dokumentazio-plataforma bat dela kritikatzen jarraitzen den arren, egia da askozaz eta zailagoa dela egunero erabiltzen dugun zerbait kritikatzea, nahiz eta oraindik egiten den. Gaur egun, oraindik, kontseilu editorial bat gehiago errespetatzen da, nahiz eta kideen izenak ez ezagutu, bere ikuspuntu lerratuekin, kolektibo anonimo, zabal eta anitz bat baino.

Izan ere, esparru akademikoak errezeloa izaten jarraitzen du entziklopedia askea kontsulta-lan gisa erabiltzeko, eraikita dagoen modua zalantzan jartzen duelako, “edonork idatz baitezake”. Hala ere, harekin jaio diren belaunaldi berrientzat, Wikipedia edozein gauzaren oinarrizko elementuak (pertsonak, lekuak, gertaera historikoak, artelanak, etab.) kontsultatzeko erreferentzia lekua da. Haren erabilgarritasuna eta erabilera ukatzea ezagutzarako sarbidea ulertzeko beste modu bat ukatzea da.

PD: Wikipediara edukiak nola igo ez dakien eta elkarlaneko zeregin honetan hasi nahi dueña hura nola has daiteke prestatzen? Benetan prozesu zaila al da?

PH: Wikipedian editatzea ez da zaila termino teknikoetan. Hala ere, idazketa kolektiboko leku guztietan bezala, beharrezkoa da komunitateak edukien nolabaiteko kalitatea bermatzeko ezarri dituen arauak ezagutzea. Nik beti aholkatzen dut, Wikipedian parte hartzen hasteko, sinpleak zaizkigun elementuekin egitea, hala nola ortografiako edo puntuazioko akatsen zuzenketarekin (ni duela 14 urte hasi nintzen bezala), edo artikuluren batean datu espezifikoak eguneratuz. Gainera, duela hilabete batzuetatik, Wikipedian kontua duten pertsonek laguntza birtual bat izango dute lehen edizioak egiterakoan, Wikipediako beste orrialde batzuk lotzeko barne-estekak gehituz edo falta diren artikuluetan irudiak sartuz. Honek herramienta hau nola erabili ezagutzen lagunduko digu, eta baita ikusizko editorearen nondik-norakoak ere.

Gomendagarria ez dena Wikipedian gure lehen esperientzia zerotik artikulu bat sortzea da, zerbait konplexua baita ez badakigu zer elementuz osatzen den artikulu entziklopediko bat horrelako espazio batean: egitura, erreferentziak, barne-loturak, dibulgazio-idazketa, etab. Hori egiten saiatzen bagara, ziurrenik, sortu duguna ezabatuko digute, eta horrek etorkizuneko saiakera berriei uko egitea ekar lezake.

PD: Kontaiguzu zer diren lehen eta bigarren mailako iturriak eta nola erabiltzen diren Wikipedian edukiak sortzeko. Bigarren mailako iturriak nahikoak al dira eduki on baterako? Eta erabiltzaile batek faltsua edo zorrotza ez den hedabide bateko informazioa sartzen badu?

PH: Wikipedia hirugarren mailako iturria da, hau da, bigarren mailako iturrietatik edaten du. Ez dugu lehen mailako iturririk erabiltzen ezagutza eraikitzeko (non eta ez diren dokumentu ofizialak, jaiotza-agiri bat edo BOE, esaterako); izan ere, pertsona batek sari jakin bat irabazi duela esan dezake, eta, informazio hori kontrastatzen duen kanpoko beste iturririk ez badago, baieztapen faltsua izan daiteke.

Wikipedian bigarren mailako iturriak erabiltzen ditugu beti: artikulu akademikoetan ikertzaileek edo erreportajeetan kazetariek ematen dizkigutenak. Bestalde, erabiltzaile batek artikulu batean informazio faltsua sartzen badu, hainbat mekanismo ditu Wikipediak berak informazio hori detektatu eta ezabatzeko: artikulu sortu berriak patruilatzen ditugunak gaude, baita beste erabiltzaile batzuek garatutako bot-ak ere, edizio susmagarriak detektatu eta prebentzioz desegiten dituztenak, gaitz handiagoak saihestearren.

Patricia Horrillo. Argazkia: Pablo Romero.

PD: Nik zure tailerretan parte hartzeko aukera izan dut Wikipedian Paisaje de la Luz-i buruzko edukia sortzeko. Iaz UNESCOren Munduko Ondarearen zerrendan sartu zen Madrilgo ondasun hau, eta, egia esan, zure laguntzarekin dena oso erraz egin zen. Kontatu gure entzuleei Wikipedian ondasun baten posizioa hobetzeko metodologia zein den (ondasun honen kasua konta diezagukezu) eta iazko edizioan zer emaitza lortu ziren.

PH: Wikipediako artikulu batek indexazio zuzena du Google-n sortu eta minutu gutxira. Horregatik, funtsezkoa da Paisaje de la Luz-en dauden ondare-elementuak bezalako elementuek presentzia ona izatea Wikipedian, datu eta argazkiekin, ezagutzen eta zabaltzen laguntzeko. Iaz Paisaje de la Luz ondareari buruz garatu genuen proiektuan, dozenaka artikulu sortu eta hobetu ziren, eta horiek eragin handia izan zuten bisita-kopuruari dagokionez; izan ere, Interneten egiten diren bilaketa guztiak Wikipediako artikulura iristen dira, baldin badago.

PD: Azkenik, nola egin lezake enpresa, erakunde edo instituzio kultural batek Wikipedian bere presentzia hasi edo handitzeko. Hau da, nola areagotu ondare digitala? Paisaje de la Luz-en lantaldean sar daitezke? Utzi zure kontaktu-bideak horretarako.

PH: Garrantzitsua da kultura-erakundeetako langileek Wikipedian nola editatu jakitea, ez hainbeste erakundea bera sustatzeko, baizik eta bere jardun-eremuaren barruan dagoen ondarea sortzeko edo hobetzeko: eraikinak, biografiak, artelanak, flora eta fauna, etab. Wikiesferatik, hainbat prestakuntza aukera eskaintzen ditugu Wikipedian lehen urratsak eman nahi dituztenentzat eta Historiako dokumentazio kolektiboko tresna garrantzitsuenari beldurra galdu nahi dionarentzat.
Gainera, orain hasi eta abendura arte Paisaje de la Luz-en lantaldea izango dugu, ondarean zentratzen dena. Nahi duena hilabete hauetarako antolatzen ari garen bileretara hurbil daiteke. Ez da beharrezkoa aldez aurretik inolako prestakuntzarik izatea, eta ordenagailu bat ekartzea nahikoa da. Edozein zalantza argitzeko, idatzi info@wikiesfera.org helbidera.

Paisaje de la Luz topaketei buruzko INFORMAZIOA

PD: Amaitzearren, Meta Wikipedia ikuskatzeko algoritmo bat sortzen ari dela ikusi dut egunotan. Argitu, mesedez, albiste honen dimentsioa.

PH: Metaren proiektua hasierako faseetan dago eta nola garatzen den ikusi beharko da, nahiz eta Wikiesferatik uste dugun oker daudela bai diagnostikoan bai eta planteamenduan ere. Garrantzitsua da argitzea iturrien egiaztapena jatorrian egin beharko litzatekeela: hau da, komunikabideetan argitaratutako informazioetan eta, ondoren, Wikipediako idazleek erabiltzen dituztenetan. Facebook bezalako plataformek erakutsi dute ez direla fidagarriak zentzu horretan, eta urteetan zehar informazio faltsuak zabaldu dituzte. Algoritmo batek Wikipedian dokumentatutako informazioa egiazkoa dela egiaztatzeko balioko duela esatea, gutxienez, fantasiazkoa da, eta berrikuspen-metodoei buruzko ezjakintasun sakona adierazten du. Gainera, algoritmo batek horrelako arazo konplexu bat konponduko duela baieztatzen denean, badirudi ez direla kontuan hartzen gizakiek programatutako algoritmo horrek berak errepika ditzakeen joerak: arrazakeria, matxismoa, homofobia, etab.

Bestalde, Wikimedia Fundazioa bera, gai honetan Metarekin kolaboratzen ez duena, ikerketa bat garatzen ari da ikaskuntza automatikoaren bidez lagundutako Wikipediaren edizioaren inguruan, teknologia hori Wikipediako idazleei edukia sortzen laguntzeko nola erabili jakiteko. Modu osagarrian, metodo bat garatu dute Wikipedian dauden iturriek egiaztatu ezin dituzten baieztapenak automatikoki detektatzeko eta hobeak gomendatu ahal izateko.

Aurrerapen hauek guztiak beti editore komunitate indartsu bat izatearen menpe daude, zeinak Historiaren ezagutza online entziklopedian kontsultatuenean dokumentatzen jarraituko duen. Zenbat eta pertsona gehiago izan, orduan eta hobea izango da Wikipedia.

Dr. Pedro Ortega

Ingeniero Industrial, Historiador del Arte, Máster en Edición Digital y Doctor en Estética. Es Gestor Cultural de Patrimonio Mundial del Ayuntamiento de Madrid. Edita la revista académica Herejía y Belleza y dirige el sello académico Ediciones Aulós. Es autor en Penguin Random House y ha escrito artículos para El Imparcial, Jot Down e Historia National Geographic, entre otros medios. Pedro Ortega PhD Industrial Engineer, Art Historian, with a M.A. in Digital Publishing and a PhD in Aesthetics. He is the cultural manager at the World Heritage Service of the Madrid City Council. He is a published author at Penguin Random House and has written articles for El Imparcial, Jot Down and Historia National Geographic, among others. Pedro Ortega doktorea Industria Ingeniaria, Artearen Historialaria, Edizio Digitaleko Master-duna eta Estetikan Doktorea. Kultur kudeatzailea da Madrilgo Udaleko Munduko Ondare Zerbitzuan. Penguin Random House-ko idazlea da eta artikuluak idatzi ditu El Imparcial, Jot Down eta Historia National Geographic-entzat, besteak beste.

More Posts - Website

Follow Me:
LinkedIn


OpenEdition le sugiere que cite este post de la siguiente manera:
Dr. Pedro Ortega (10 de febrero de 2023). Wikipedia y el patrimonio cultural. El blog de Tartalo. Recuperado 19 de marzo de 2025 de https://doi.org/10.58079/unvg


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.