Digital resources in the Social Sciences and Humanities OpenEdition Our platforms OpenEdition Books OpenEdition Journals Hypotheses Calenda Libraries OpenEdition Freemium Follow us

Sistemas de Información Geográfica y Patrimonio Cultural

Itzulpena: Jon Alkorta Martiartu doktorea (UPV/EHU)

Geografi Informazioko Sistemak (GIS) eta Kultur Ondarea

Geografiari lotutako edozein datu aztertzeko tresna indartsua dira Geografia Informazio Sistemak (GIS ingelesezko sigletan). Horrela, mapa baten gainean ezartzen ditugun puntu, lerro edo espazioei edozein motatako datu-baseak lotu diezazkiegu, eta horiekin hainbat operazio egin ditzakegu emaitzak lortzeko. Eta kultur ondarearen mundua ez da salbuespena.

Paisaje de la Luz-aren GIS-a

Nire kasuan, Paisaje de la Luzaren GISa lantzen ari naiz, duela urtebete Munduko Ondarearen zerrendan inskribatutako ondasun madrildarra.

Erabiltzen dugun tresna geolokalizazio-aplikazioetan liderra den ESRI enpresaren ArcGIS da. Lehen maila batean, lurraldearen mugaketa dugu, munduko ondare izendatutako eremua zein den ezartzen duen area batetik abiatuta. Zonaldearen barruan, bertan dauden Interes Kulturaleko Ondasunak ere aipatzen dira. Eta azkenik, lurralde horri lotutako datuen lanketa batek ondasunaren barruan kultura-guneetara joaten diren bisitarien kopurua edo eremuko biztanleriaren ikasketa-maila ezagutzeko aukera ematen digu. Madrilgo Udaleko Hiri Berrikuntza eta Informaziorako Zuzendariordetza Nagusiaren lankidetzari esker, datu horiek guztiak Geoportal-en ikus ditzakegu.

Baina hori ez da guztia. Zuzendariordetza Nagusi horrek satelite bidezko irudiak ere jarriko ditu eskura, klima-aldaketaren prozesuan landarediaren indize edo bero-uharteak bezain interesgarri eta erabakigarriak diren datuak lortzen lagunduko digutenak. Hauek laister egongo dira ikusgai Geoportalen.

Joan den urteko maiatzean aurkeztu genituen hauek 2022ko ‘Jornadas de Geodatos’ izeneko hitzaldian. Bertan, ‘El Paisaje de la Luz: límites, elementos singulares y otras aplicaciones geolocalizadas’ hitzaldia eskaini nuen, esteka honetan ikusi dezakezuena:

World Heritage Journeys

Munduko Ondareari lotutako ekimen geolokalizatuekin jarraituz, UNESCOk eta National Geographicek hainbat ibilbide sortzeko ahalegina egin dute, Munduko Ondarearen kokapenak, bai eta bisitariek izandako kultura, zaharberritze prozesu, aisia edo gastronomia esperientziak ezagutarazteko ere. Honen harira, World Heritage Journeys Europe webgunea aipatu nahi nuke, non lau ibilbide posible aurki ditzakegun: antzinako Europa, Europa erromantikoa, errege Europa eta lurpeko Europa.

Mapa batzuen bidez, proposatutako helmugak ikusi ditzazkegu eta horien barruan leku bakoitzean zer egin eta bisitatu erakusten digun informazioa. Baliabide bikaina dela uste dut. Hemen proiektuaren webgunea:

World Heritage Journeys of Europe – UNESCO-ren eskutik, zerbitzu honek Munduko Ondarearen inguruko bidaia esperientzia paregabeenetan zehar eramango zaitu, lekuan-lekuko adituek gomendatuak eta National Geographic-ek bilduak.

Mistérica Terra Secreta

Orain, gure webguneari geografia ikutu bat eman nahiko bagenioke WordPress-ekin erabili ditzakegun bi aplikazioei buruz hitz egingo dugu. Lehenengo aukera, Mistérica Terra Secreta proiekturako aukeratu nuena da, GeoDirectory plugin-a, alegia. Funtsean, kategorien arabera sailkatutako lekuen direktorio bat sortzen du herraminta honek. Misterioarekin lotura duen guztia izugarri gustatzen zaidanez, herraminta honen bitartez, eta mundu guztiko jendearen laguntzari esker, mundu osoko leku sekretuak batzen zituen mapa bat sortu nuen. Ederra izanik ere, agian mundu guztia kontuan hartzea gehiegitxo izan zen. Baliteke UNESCO eta National Geographic-en ideia hobea izatea. Hala ere, nire webguneak bizirik dirau. Hona hemen esteka:

Mistérica – Nahi dituzun leku misteriotsu horiek mapan edo bilatzailean bilatu. Leku bakoitzak gordetzen dituen misterioak eta haraino heltzeko bidea erakutsiko zaizkizu.

Atlas Obscura

Misterioa eta geografia partekatzen dituen beste ideia bat Atlas Obscura webgunea da. Nahiz eta bertatik ideiak hartu nire Mistérica proiekturako, argi dago britainiarrek ideia onei zuku guztia ateratzeko abilezia dutela. Web honek sortzen dituen edukiak geolokalizatuak dira denak: bideak, lekuak, esperientziak eta gastronomia. Taldeentzako bidaiak antolatzen dituzte, eta baita munduan zehar ekitaldiak eskaini eta adin guztietako pertsonentzako bidaia gidak editatu ere. Honetaz gain, bere bilatzaileak zuk kontsultatutako lekuaren inguruan datu-basean dituen beste lekuekiko distantziak ematen dizkizu. Itzela da. Bidaiatzera noanean ezinbeste kontsultatzen dudan herraminta bat da. Hemen duzue:

Atlas Obscura – Curious and Wondrous Travel Destinations – Gida erraz honekin munduko leku liluragarrienetara iritsiko zara. Aholkuak, artikuluak, datu bereziak eta ekitaldi itzelak.

Radio Viajera

Radio Viajera-ko nire lagunek ere arrakasta itzela izan dute beraien On Way Podcasts aplikazioarekin, zeinak geolokalizatutako podcastak eskaintzen dituen. Bidaiatzen ari zarela aplikazioa piztu eta beraien sareko leku batetik pasatzen bazara, leku horri buruzko podcast bat iradokiko dizute momentuan. Bikaina benetan, hementxe egindako proiektu geolokalizatu itzela. Gainera, beraiekin lan egiteko plazerra izan dut nire La biblioteca escarlata podcastean. Las voces de Ucrania podcastean ere batera gabiltza, non Hispaniar Filologia-ko hainbat ikasle ukrainar beren herrialdearen edertasunari buruz aritzen diren. Gerra amaitu eta bisitan joateko irrikan gaude.

Hona hemen On Way Podcast aplikazioa deskargatzeko esteka:

Google My Maps

Oso erabilgarria den aplikazioa, eta WordPress-en arrakastaz erabili dudana, Google My Maps da, nere kasuan Madrilgo leku misteriotsuen mapa egiteko erabilia. Dohako herraminta honek interesgune eta bideak oso erraz sortzeko aukera ematen digu. Gainera, mugikorreko Google Maps aplikazioarekin lotuz gero, leku horietara iristeko bidea zehazten digu. Nik nola erabili dudan ikusteko, hemen duzu Crónicas del Madrid Secreto nire liburuaren webgunea, zeinetan liburuan aipatzen ditudan leku ezberdinak ikusi ahal izango dituzun:

Crónicas del Madrid secreto

Zergatik bihurtu zen Cibeles, traziar jatorriko jainkosa pagano bat, Madrilgo irudi enblematiko? Zein da Leonardo da Vinci handiaren eta hiri honen arteko lotura? Madrilgo zein eraikin eta pertsonaia garrantzitsuk erakusten dute masoneriak izan zuen eragin indartsua?

Story Maps

Webgune txiki bat sortu nahi baduzu, eta haren muina, adibidez, hainbat interesgune dituen ibilbide bat bada, ez duzu zertan WordPress webgune bat eduki (eta baduzu, hau oso erraz txerta dezakezu). Story Maps istorio digitalen sortzailea da, ESRIk eskaintzen duena ArcGIS online aplikazioaren bidez. Garatzen doazen testu, irudi eta bideoekin istorio bat kontatzeko aukera ematen dizu mapa batean mugituz zoazen einean. Oso tresna indartsua da eta, talentu artistiko pixka bat baduzu, web orri eder hau bezalakoak sortzeko aukera ematen dizu: Neolithical Mystery Tour. The Stone Age Comes to Life in Orkney, Jim Richardsonek sortua. Hemen duzu:

Neolithical Mystery Tour 

Dr. Pedro Ortega

Ingeniero Industrial, Historiador del Arte, Máster en Edición Digital y Doctor en Estética. Es Gestor Cultural de Patrimonio Mundial del Ayuntamiento de Madrid. Edita la revista académica Herejía y Belleza y dirige el sello académico Ediciones Aulós. Es autor en Penguin Random House y ha escrito artículos para El Imparcial, Jot Down e Historia National Geographic, entre otros medios. Pedro Ortega PhD Industrial Engineer, Art Historian, with a M.A. in Digital Publishing and a PhD in Aesthetics. He is the cultural manager at the World Heritage Service of the Madrid City Council. He is a published author at Penguin Random House and has written articles for El Imparcial, Jot Down and Historia National Geographic, among others. Pedro Ortega doktorea Industria Ingeniaria, Artearen Historialaria, Edizio Digitaleko Master-duna eta Estetikan Doktorea. Kultur kudeatzailea da Madrilgo Udaleko Munduko Ondare Zerbitzuan. Penguin Random House-ko idazlea da eta artikuluak idatzi ditu El Imparcial, Jot Down eta Historia National Geographic-entzat, besteak beste.

More Posts - Website

Follow Me:
LinkedIn


OpenEdition le sugiere que cite este post de la siguiente manera:
Dr. Pedro Ortega (1 de marzo de 2023). Sistemas de Información Geográfica y Patrimonio Cultural. El blog de Tartalo. Recuperado 19 de marzo de 2025 de https://doi.org/10.58079/unvj


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.