Digital resources in the Social Sciences and Humanities OpenEdition Our platforms OpenEdition Books OpenEdition Journals Hypotheses Calenda Libraries OpenEdition Freemium Follow us

El osario de Sedlec

Itzulpena: Jon Alkorta Martiartu doktorea, (UPV/EHU)

Sedlec-eko hezurtegia

Oraingoan Txekiar Errepublikara egingo dugu bidaia, Sedlec-era, Pragatik oso gertu, benetan izugarria den leku bat deskubritzera: Sedlec-eko hezurtegia. Bertan, hezurrez egina da dena: paretak, lanparak, ezkutuak, … Heriotza inguruan eta gure atzetik sentitu dezakegun leku bat da hau. Goazen, bada, hezurtegi honen espektakulu ilun hau ikustera.

Hezurtegiak

Hezurtegiak esparru erlijiosoak dira, non giza hezur ugari biltzen diren. Bost kontinenteetan banatuta aurkitu ditzakegu, baina Europan VI. mendetik aurrera izan zuten benetako loraldia, hainbat kapera edo leku sortu baitziren giza hezurrak erakusteko asmoz.

Baina hezurtegien berezitasuna da, askotan, hezur-hondakin horiek sorkuntza artistikoak egiteko erabiltzen zirela, zutabeen, horma-hobien, lanparen eta beste elementu arkitektoniko batzuen gainean jarrita. Hau da, hileta-artea dela esan genezake.

Gaur egun hezurtegiei buruz dagoen pertzepzio orokorra oro har paganoak diren erritu aberranteak direla da, baina hori, zalantzarik gabe, topiko okerra da. XIX. mendera arte, pertsonak hezurtegietara joaten ziren hildakoei laguntza eskatzera, eguneroko arazoak konpontzeko aholku bila. Ordainetan, bizidunek otoitzak egiten zituzten, erlikiak oparitu edo beste edozein eskaintza mota egiten zuten.

Bestalde, hezurtegiak sortzea ere premia bati zegokion. Kristauek, hiltzean, beren hezurrak hilerri batean lurperatzea nahi zuten. Elizetan ehorzketetarako erabiltzen ziren guneak ez ziren oso handiak, eta, komunitatearen tamainaren arabera urte gutxiren buruan gainezka geratu ahal ziren, are gehiago izurriteren batek biztanleriaren zati handi bat aurretik eramaten zuenean. Hortaz, hezurrik zaharrenak kendu behar izaten ziren berriak sartzeko.

Baina, zer egin hezur desehortziekin? Ezin zituzten besterik gabe desegin. Gorde egin behar ziren, Jesukristoren bigarren etorreran hauen berpiztea bermatzeko. Horretarako, elizetan carnarium izeneko bigarren mailako esparruak sortu ziren hezur-hondarrak uzteko. Oro har, hezurrak “hezurtegi” izeneko kutxetan gordetzen ziren. Gerora, termino hau hezurretatik abiatuta egindako espazio arkitektonikoak izendatzeko erabili da.

Sedlec-eko hezurtegia eta bere historia

Hezurtegi honen ospea XIX. mendetik aurrera handitu bazen ere, bere sorrera denboran askoz atzerago doa. Jatorrizko monasterioa 1142an eraiki zen, gaur egungo Txekiar Errepublikako auzo batean, eta ospea Bohemiako Ottokar II.a erregeak bertako abade zen Henrike 1278an Lur Santura bidali zuenean hartu zuen. Itzuleran, Golgotan bildutako lurra ekarri zuen honek, eta abadiako hilerrian barreiatu. Ekintza gupidatsu horrek fededunak erakarri zituen, eta Sedlec hilerria ehorzketa-leku gutiziatu bihurtu zen Erdialdeko Europa osoan. Beraz, han lurperatutako pertsonen kopurua oso handia izan zen.

Monasterioak garai oparoak bizi izan bazituen ere, XV. mendean indarra galdu zuen, Izurri Beltzak suntsitu eta husitarrek (Jan Hus buru zuen alderdi erlijioso erreformista bat) arpilatu zuten garaian. Gertaera lazgarri hauen ondoren, 1454an monasterio-ordena bat itzuli zen abadiara, pobrezia zorrotzaren araupean. 1400. urte inguruan eliza gotiko bat eraiki zen santu guztiei eskainitako hilerrian, goikaldean ganga eta sotoan kapera zituena, non hezurtegia kokatu zen. Badakigu garai hartan hezurtegi hori kultu-leku garrantzitsua izan zela eta erromesaldi ugari jaso zituela.

1650eko hamarkadako jesuita baten testigantza dugu, tokiaren berezitasuna adierazten duena. Kondairak dioenez, hezurtegia fraide itsu batek apaindu zuen, hezurrak sei piramide handitan pilatuz (horietatik lau bakarrik kontserbatzen dira gaur egun). Asmoa, antza, gailurrean koroatutako mendi zerutiar baten ideia helaraztea zen, Jainkoaren Erresumaren irudira egina.

Hezurtegiaren apainketa XVIII eta XIX. mendeetan

Garai hartan eskuratu zuen Schwarzenberg familiak Sedlec monasterioa, Joseph II.a enperadoreak monasterio ugari desegin eta enkantean jarri zituelako Eliza Katolikoaren boterea kontrolatzeko. Santu Guztien kapera (hezurtegia dena) hurrengo mendean birmoldatu zen. 1860an espazioaren eraberritzea eta dekorazio egin ziren. Lana Karl Joseph Adolph von Schwarzenbergek ordenatu zuen, eta uste da beste hezurtegi garrantzitsu baten ezagutzak eragin zuela: Czermna-koa alegia, garaiko garrantzitsuenetako bat, Polonian aurkitzen zena. Lana zur-zizelkari Frantisek Rint-i agindu zitzaion. Rintek hezur guztiak garbitzea erabaki zuen eta horretarako kare kloratua erabili zuen. Hezurtegi honek, beraz, beste itxura bat du, denboraren poderioz garatu den hezurren kolore okrea ikus baitaiteke.

Kaperan berrogei mila pertsona baino gehiagoren hezurrak izan ziren momentu batean. Leku honetako hezurren konposizio artistikoen artean honako hauek azpimarra ditzakegu: armiarma-lanpara, hezur-kalizak, erdian burezurrak dituzten kustodia handiak, girlandak eta aingeruz errematatutako burezurrak dituzten lau kapitel. Gainera, kaperaren barruko elementu garrantzitsu gisa, Schwarzenberg familiaren armarria nabarmendu behar da, osoki giza hondakin horiekin egina.

Nola bertaratu

Praga hiria edo inguruak bisitatzera zoazten horiek bidaia aprobetxatu dezakezue hileta-artearen lagin interesgarri honetara hurbiltzeko. Sedlec Pragatik 80 km baino gutxiagora dago, eta trenez Kolineraino gerturatu gaitezke. Han, tren-aldaketa egin behar da Kutna Hora-ra iristeko. Bertako tren geltoki nagusitik oinez hamar minutu baino lehenago iris gaitezke Sedlec auzoraino.

Hezurtegian irakur dezakegun leloarekin amaituko dugu:

Gu garena zuek izango zarete. Zaretena gu izan ginen.

Dr. Pedro Ortega

Ingeniero Industrial, Historiador del Arte, Máster en Edición Digital y Doctor en Estética. Es Gestor Cultural de Patrimonio Mundial del Ayuntamiento de Madrid. Edita la revista académica Herejía y Belleza y dirige el sello académico Ediciones Aulós. Es autor en Penguin Random House y ha escrito artículos para El Imparcial, Jot Down e Historia National Geographic, entre otros medios. Pedro Ortega PhD Industrial Engineer, Art Historian, with a M.A. in Digital Publishing and a PhD in Aesthetics. He is the cultural manager at the World Heritage Service of the Madrid City Council. He is a published author at Penguin Random House and has written articles for El Imparcial, Jot Down and Historia National Geographic, among others. Pedro Ortega doktorea Industria Ingeniaria, Artearen Historialaria, Edizio Digitaleko Master-duna eta Estetikan Doktorea. Kultur kudeatzailea da Madrilgo Udaleko Munduko Ondare Zerbitzuan. Penguin Random House-ko idazlea da eta artikuluak idatzi ditu El Imparcial, Jot Down eta Historia National Geographic-entzat, besteak beste.

More Posts - Website

Follow Me:
LinkedIn


OpenEdition le sugiere que cite este post de la siguiente manera:
Dr. Pedro Ortega (1 de marzo de 2023). El osario de Sedlec. El blog de Tartalo. Recuperado 19 de marzo de 2025 de https://doi.org/10.58079/unvk


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.