Digital resources in the Social Sciences and Humanities OpenEdition Our platforms OpenEdition Books OpenEdition Journals Hypotheses Calenda Libraries OpenEdition Freemium Follow us

Sobre el blog

Blogari buruz

Tartalo artean fantasiazko gaien presentziaren inguruko interesa duten pertsonentzako foro bat da, hau da, informazioa, baliabideak, ideiak, ametsak eta ilusioak elkarbanatzeko leku bat. Gure ikuspegi transbertsalak fantasiak arte mota ezberdinetan duen presentziaren inguruko gogoetara garamatzaten gaietan sakondu nahi du. Artea modu zabalean ulertzen dugu, bere arlo guztiak gure eginez: arkitektura, eskultura, pintura, musika, literatura (poesia eta antzerkia), arte eszenikoak (dantza, opera eta zirkua), zinema, arte mediatikoak (irratia, telebista eta argazkilaritza), komikiak, arte kontzeptualak eta arte teknologikoak (adimen artifizialarekin eta bideojokoekin lotutako adierazpen berriak).  

Foro honek akademikoa eta dibulgatzailea izan nahi du aldi berean, eta, horregatik, ikertzaile, akademiko, ikasle, profesional eta artearen zale amorratuek dute lekua gure espazio honetan.

Blog-aren funtzioa

Tartalok bere edukiaren dinamismoa eta erabilgarritasuna bilatzen ditu, batetik, eztabaida akademikoa sortzeko, eta, bestetik, ezagutza erabilgarria zabaltzeko. Funtsean, informazioa modu dinamiko eta erakargarrian partekatu ahal izateko. Horregatik, bloga, oro har, “Tartalo. Semana de lo Fantástico en las Artes”-i eta, bereziki, “Myth in the Arts” nazioarteko kongresuari loturik izateak foro paregabe bat sortzen du gure helburua aurrera eramateko. Beti ere erakargarri izanez zorroztasun zientifikoari uko egin gabe.

Nola parte hartu

“Jarraitu” botoian klik eginez (RSS batzaileentzat) Tartaloren blogean harpidetu zaitezke, eta, bestela, Tartaloren buletinera harpidetu zuzenean posta elektronikoz jaso ahal izateko.

Halaber, nahi izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke harremanetarako formulario baten bidez, informazio interesgarria bidal diezagukezu edo kide aitortu eta kolaboratzaile bihur zaitezke blogean informazioa eta albisteak argitaratu ahal izateko. Nahi izanez gero, bidali mezu elektroniko bat blog@tartalo.com helbidera (mezu guztiak moderatuak izango dira).

Gure historia

Tartalo 2022an jaio zen Vitoria-Gasteiz eta Madril artean, Espainian, “VII International Conference on Myth in the Arts” kongresuaren harira, zeinak Gasteizko (Araba) “Tartalo. Fantasiazkoaren I. astea arteetan” egituratzen duen. Kongresuak UPV/EHUko Letren Fakultatean du egoitza eta Euskal Herriko Unibertsitateko hiru ikerketa-taldek antolatzen dute: REWEST (Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazioa Saila, Letren Fakultatea), MHLI (Euskal Herriko Unibersitateko Hizkuntzalaritza eta Euskal Iskasketak saila) eta AKMEKA (Arte Ederren Fakultatea). Kongresuaren helburua mito zaharrak, klasikoak, modernoak eta garaikideak ahalik eta esparru artistiko gehienetan -literatura, musika, zinema, arte performatiboak eta baliabide birtualak, batzuk bakarrik izendatzearren- eta esparru teoriko ugaritatik – Kultur Ikasketak, Literatur Ikasketak, Genero Ikasketak, Feminismoa(k), Maskulinitateak, LGTBQ+ Ikasketak, Ikasketa Postkolonialak, Ekokritika, Ezintasunaren Ikasketak, Ikasketa Zinematografikoak, Azterlan Performatiboak, besteak beste – aztertzeko foro bat eskaintzea da.

Horrela, eta “Myth in the Arts” eta “Tartalo. Fantasiazkoaren I. astea arteetan” jardueren gai-zehaztasunaren ondorioz, neurrira egindako jantzi gisa sortzen da Tartalo, zeinak, gainera eta ezinbestean, modu naturalean foro lanak egiten dituen blog bat ere eskaintzen duen.

Hasiera batean, Ortega Ventureira doktoreak sustatu eta moderatutako bloga da Tartalo, zeinaren “Mistérica Land” eta “Patrimonio Digital” blogek Tartalo edukiz elikatzeko balio duten hasierako fase honetan. Honek Montero Gilete doktorearen laguntza du abentura honetan, koeditore gisa. Era berean, kolaboratzaile talde handi bat, zalantzarik gabe zabaltzen joango dena, Batzorde Zientifiko gisa dabil arteetan fantastikoaren balioa hedatu nahi duen proiektu hau bermatuz.